35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, 2025ean industria-lurzoruaren eskurapena finantzatzeko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 814528.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814528).

Mendabiako Udalak hartutako erabakia, 2025ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran.

Xedea: industria-lurzoruaren eskurapen-gastua partez finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea 2025eko ekitaldian, industriako pabiloi-biltegia eraikitzeko, bat etorriz espedientean jasotako oinarri arauemaileen xedapenekin.

2025eko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 29.500 euro, 1 42000 4800000 aurrekontu-egozpenaren kargura.

Laguntzak eskatzeko epea: 2025eko abenduaren 31ra artekoa izanen da, baldin eta aipatu aurrekontu-kontsignazioari eusten bazaio.

Onuradunek bete beharrekoak: ikusi oinarri arautzaileak. Onuradun izanen dira udal titulartasuneko industria-lurzorua eskuratu duten eta enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Besteak beste, betebeharra izanen dute eskuratutako eta diruz lagundutako industria-lurzoruko lurzatia erabiltzea deialdi honen bigarren oinarrian aurreikusten diren jarduketa posibleetako baterako, eta bost urtez gutxienez.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, gardentasun atarian.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena, Mendabiako Udalaren Erregistroan. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2025eko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2502268