35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laguntzak, ekonomia-jarduera berriak ezar daitezen 2025ean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 812063.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/812063).

–Helburua eta xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da araubidea ezartzea, laguntza ekonomikoak emateko , Eguesibarren ekonomia-jarduera berriak ezar daitezen 2025ean.

1.2. Hala, kontzeptu diruz lagungarriak izanen dira honako hauek: lokalak berritu, alokatu edo erosteko gastuak, Eguesibarren ekonomia-jarduera berriak ezar daitezen 2025ean, oinarri hauetan ezarritako baldintzetan.

Laguntza ekonomikoetan sartuko dira erosteko aukera dakarten alokairuak ere, ezertan ukatu gabe aurrerago ezarritako bateraezintasunen araubidea.

1.3. Betiere, lokalen errentamendua edo jabetza eskritura publiko bidez formalizatu beharko da, edo, alokairuaren kasuan, agiri pribatu bidez.

1.4. Oinarri hauen ondorio guztietarako, errenta ez denean ezartzen hilabeteka, hilabeteari dagokion hainbanaketa edo proportzioa aterako da.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ez beste inor, izan daitezke laguntzen onuradun.

  • Pertsona fisikoek bete behar dituzte kasuan kasuko jarduera garatzeko legez eskatutako gaitasun baldintzak. Pertsona fisiko batek baino gehiagok elkarrekin eskatzen ahalko dituzte laguntzak, nahiz eta haien arteko lotura juridikoari ez aitortu kide bakoitzarekiko independente den nortasun juridikoa.
  • Pertsona juridikoak erantzukizun mugatuko kapitaleko sozietateak izan daitezke, bai eta lan elkartuko mikrokooperatibak, lan elkartuko kooperatibak, lan sozietateak, sozietate komanditarioak, zibilak eta, orobat, legeak aitortutako nortasun juridikoa duten bestelako sozietateak ere.

Betiere, bai pertsona fisikoek, banaka zein taldean, bai juridikoek, egunean izanen dituzte udal ordainarazpenak.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaera aurkeztu beharko da bi hilabeteko epean, lokalean jarduera hasten den egunetik zenbatzen hasita. Jarduerari hasiera emateko, beharrezkoa izanen da irekitzeko lizentziaren ebazpena edo jarduerari hasiera emateko adierazpena aurkeztu izanaren egiaztagiria izatea.

Deialdi honen kargura erantzunen zaie 2024ko urriaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean egindako jarduera-hasierei dagozkien eskaerei.

Deialdiaren onespenaren data dela-eta, aurkezteko epearen baldintza betetzen ez duten eskaerak ere onartuko dira, baldin eta deialdiaren gainerako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da kontatzen eskaerak aurkezteko bi hilabeteko epea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2501474