35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Logistikarako edukiontzi txikiak biltegiratzeko eta berreskuratzeko instalazioak handitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan (Kale Berria 2, Agoitz).

Titularra: Martín Contenedores para Logística SL.

Jarduera: logistikarako edukiontzi txikiak biltegiratzeko eta berreskuratzeko instalazioak handitzea.

Tokia: Agoizko industrialdea, B kalea, 13 zenbakia (1. poligonoa, 880., 881., 883. eta 883. lurzatiak, Agoitz).

Agoitzen, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2501221