35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Hiri-jarduketarako plan berezia, arau subsidiarioen 9. fitxako zehaztapenen zati bat aldatzeko, 1. poligonoko 819. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko otsailaren 6ko 18/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Uharte Arakilgo arau subsidiarioen 9. fitxako zehaztapenak zati batean aldatzeko, Uharte Arakilgo Iriburu Bidea kaleko 2. zenbakiko 1. poligonoko 819. lurzatian baimendutako etxebizitza kopurua 2tik 4ra handitzeko, José María Ustarroz Razkinek sustatuta.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onartuko da, hala badagokio.

Uharte Arakilen, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2501945