2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EZKAROZE
2025eko lan publikoaren eskaintza
Alkatetzak 2025eko urtarrilaren 29an eman 1. Ebazpenaren bitartez, 2025eko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hauxe:
1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoko 1. zenbakia. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ordezte-tasa (31/2022 Legearen 20 artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Ezkarozen, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.
Iragarkiaren kodea: L2501715