35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen (kale garbitzaileak) bi lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean

Onetsi zen Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 29ko 2025/0096 Ebazpenaren bidez.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Uharten, 2024ko abenduaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuen (kale garbitzaileak) bi lanpostu, lan-kontratu finkoaren bidez eta lanaldi osoan. Lanpostuek 40.15 eta 40.21 zenbakiak dituzte Udalaren plantilla organikoan.

1.2. Halaber, deialdi honen bidez, aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak osatu nahi dira prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin. Oposizio-lehiaketaren emaitzekin zerrenda bat eratuko da, Udalak etorkizunean aldi baterako kontratuak egin behar dituenean erabiltzeko. Kasu horretan, kontratuak eginen dira hautaprobak gainditu dituzten izangaiek lortutako puntuazio ordenaren arabera, eta uneoro errespetatuz zerrendak kudeatzeko barne araudia, zeina argitaratu baitzen 2012ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an, edo kontratua egiteko unean indarrean dagoen araudia.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.4. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenaren arabera, bai eta Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.5. Honako hauek dira hautatutako izangaiek egin beharreko lanak: Kale garbiketari lotutako lanak:

–Kale garbiketako hainbat lan egitea esleitutako eremuan, hirigunean eta hortik kanpo (espaloiak, arekak, parkeak, merkatuak, hustubideak, eskola eremuak, erreken bokaleak, ibai-ibilguak eta abar), ematen zaizkion erremintak erabiliz (kale-garbitzeko makina, erratza, hosto-haizagailua, sasi-garbitzeko makina, pala, gurdia, poltsak eta abar), euri-uretako sarea garbirik mantentzeko, kartelak, pankartak eta pintadak kentzeko, eta ohiko tokietako belar-sastrakak kentzeko, ezarritako jarraibideen arabera.

–Zakarrontziak, hilerriko edukiontziak eta abar hustu eta garbitzea.

–Esleitutako ibilbideen jarraipena egin eta bertan diren gorabeheren berri ematea, garbiketari eta kaleetako eta hiri-altzarietako mantentze-lanei dagozkienean.

–Bideak irekitzea espaloietan, eremu publikoetan, bai eta eskailerak garbitzea elurteak edo izozteak izaten direnean. Horietan, gatza barreiatuko du, eskuz edo bide mekanikoez.

Hilerriko lanak:

  • Ehorzketak eta hilerriko bestelako lanak egitea.

–Bere eskura jartzen diren baliabide eta tresnen mantentze egokiaren ardura hartzea bere gain.

–Ardura komunak:

  • Laneko arriskuen prebentzio arauak betetzea, bai eta ordena eta garbitasunekoak ere.
  • Alorraren hobekuntza sustatu eta hartan laguntzea eta hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak proposatzea.

–Lana antolatzea, ezarritako xedeak beteko direla bermatu beharrez.

  • Alorrari atxikitako gainerako langileekin aritzea lana metatzen denean edo norbait kanpoan edo eri dagoenean.

–Lankideei aholkua ematea eta laguntzea ezagutza eta/edo esperientziagatik hobeki menderatzen dituen zereginetan.

–Aipatuez gain, helburuak betetzeko eskatzen zaizkion lanak eta legeak agintzen dizkionak ere, lanpostuari dagozkion ahalmen eta gaitasunekin bat etorriz gero.

–Udalaren jai ekitaldietan laguntzea eta muntatze lanak egitea.

Beste eginkizun batzuk:

  • Eremu publikoan gertatzen diren gorabeherei erantzutea.

Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan honako hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatutako estatutua garatzeko eta betearazteko emandako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) B gidabaimena izatea.

f) Ez egotea desgaitua edo baztertua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publiko baten zerbitzutik kendua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honetako 9. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta kontratua egiten zaienera arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Uharteko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, aurrez aurre edo elektronikoki, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabideari gehituko zaio nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri ofizial baliokidearena, gidabaimenaren fotokopia, lan-bizitzaren ziurtagiria eta izangaiak lehiaketaldian baloratzea nahi dituen merezimenduen frogagiri jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak.

3.3. Desgaitasuna duten pertsonek horren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, etorkizunean eginen diren deiei begira.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3.6. Orobat, eskabideari ordainagiri bat erantsiko zaio, frogatzen duena espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 5,00 euro ordaindu izana (diru-sarrera egiteko kontua: ES59 3008 0087 74 1447560721). Ordainagirian "garbiketako deialdiaren tasa" idatzi behar da. Tasa, ordaindu ondoren, ez da itzulgarria. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da. Salbuetsita egonen dira inskripzioa egiteko unean langabezian daudela frogatzen dutenak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Uharteko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Uharteko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

5.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

–Epaimahaiburua: Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Edorta Beltzunegi López, Uharteko Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Txemari Zurbano Peñas, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

–Epaimahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegui, Burlatako Udaleko obra eta zerbitzuetako burua.

–Ordezkoa: Juan Antonio Viedma Feligreras, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako administrari-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Gustavo Marsal Esnaola, Uharteko Udaleko ordezkari sindikala.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

–Epaimahaikide idazkaria: Gustavo Jiménez Martín, Uharteko Udaleko giza baliabideetako kudeatzailea.

–Ordezkoa: Uharteko Udaleko idazkaria.

5.1. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu: lehiaketaldia eta oposizioaldia. Oinarri hauetan adierazi bezala eginen dira.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren oposizioaldiko ariketak. Gainerako proben iragarkiak Udalaren web-orrian argitaratuko dira.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea. Lehiaketaldiaren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea, eta gehienez ere 25 puntu emanen dira, baremo honekin bat:

a) Laneko eskarmentuagatik, gehienez 12 puntu.

b) Prestakuntza osagarriagatik, baldin haren edukiak zuzenean zerikusia badu lanpostuarekin, gehienez 11,25 puntu.

Epaimahaiak III. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak; horiek denak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

c) Euskaraz jakitea: 1,75 puntu, gehienez.

d) A1 maila ahoz eta idatziz: 0,75 puntu.

e) Ahozko A2 maila eta idatzizko A1 maila: 1,00 puntu.

f) A2 maila ahoz eta idatziz: 1,25 puntu.

g) B1 maila ahoz eta idatziz: 1,50 puntu.

h) Ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila: 1,75 puntu.

Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak goragoko maila duena baizik ez du baloratuko.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriaren bidez edo baliokidetzat jotzen den titulu baten bidez frogatzen ahal da.

7.2. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 75 puntu lortzen ahal dira Oposizioa hasiko da 2025eko apirila eta maiatza artean..

8.2. Lehenbiziko probak ariketa bakarra izanen du. Galdera sorta bati erantzun beharko zaio; zenbait aukera emanen dira erantzuteko, baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak izanen dira II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Ariketa honetan, gehienez ere, 35 puntu lor daitezke, eta bazterturik geldituko dira 18 puntura iristen ez diren izangaiak.

8.3. Bigarren ariketan proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lotuta egonen direnak lanpostuko zereginekin. Ariketa horren gehieneko puntuazioa 40 puntukoa izanen da.

8.4. Proba hauek egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.

8.5. Dei bakarraren bidez eginen dira oposizioaldiko proba guztiak, eta izangaiak nortasun agiri nazionala (NANa) aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.

8.6. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, kontratatzeko proposamena, eta agirien aurkezpena.

9.1. Ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari.

9.2. Emaitzak argitara eman eta 15 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

c) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak.

d) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.

e) Hala behar badu, Uharteko Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

9.3. Aipatutako epearen barrenean agiriak aurkezten ez badira (salbu aski arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan), izangaia ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Uharteko Udalak lanpostua beteko du zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, hots: hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan (9.1 apartatuan aipatzen den horretan) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

10.–Kontratazioa.

10.1. Hautapen prozedura bukatu eta izangaiek aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoan, alkateak kontratatu eginen du.

10.2. Deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Hautatzen den pertsonak kontratua sinatu beharko du hilabeteko epean, oposizio-lehiaketaren emaitza jakinarazten denetik. Epe horretan kontratua sinatzen ez badute (salbu ezinbertzeko kasuetan), galduko dituzte kontratatuak izateko eskubide guztiak. Horrelakorik gertatuz gero, 9. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

11.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Uharteko alkateak aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek era daitezen aginduko du:

–Hautaprobak gaindituta ere, lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.

–Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

12.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

Kalifikazio epaimahaiaren espedientea jasota, Uharteko Udaleko alkatearen ebazpen bidez, hautaprobak gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituztenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, honako dokumentazio hau aurkezteko:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Hala behar badu, Uharteko Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, Uharteko Udaleko alkate udalburuaren ebazpen baten bidez onetsiko dira, hala behar badu, aldi baterako kontratazioa egiteko zerrenda hauek:

a) Probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez dutenen zerrenda.

b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangai ez badira.

Oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, eta gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, halakoxea izanen da lehentasuna aldi baterako kontratazioa egiteko zerrendetan.

Edonola ere, aldi baterako kontratazioetarako zerrendetako izangaiei deitzeko irizpideak izanen dira ezarrita daudenak Udaleko zerrendak kudeatzeko barne araudia indardunean (araudi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).

13.–Datu pertsonalak babestea.

Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Uharteko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren xedea da garbitzaileen bi lanpostu betetzea, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoaren bidez, lanaldi osoan aritzeko.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko).

DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatu, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo egoitza elektronikoaren bidez.

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aurretik organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bertzela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

I. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA

Hautapen-prozesua, garbitzaileen bi lanpostu betetzeko Uharteko Udalean

I.–DATU PERTSONALAK. (rellenar por ordenador o, si es a mano, en mayúsculas).

Deiturak: ...........................................................................................................................................

Izena: .............................................................................................. NANa: ............................................

Helbidea: .............................................................................................................................................

Posta kodea: ............................. Udalerria: .............................................................................................

1. telefonoa: ........................................................... 2. Telefonoa: ...........................................................

Helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................

II.–ADITZERA EMATEN DUT.

Desgaitasun-baldintzak.

[ ] ] EZ DUT desgaitasunik.

[ ] BADUT desgaitasuna, %........(e)koa.

–Desgaitasunaren ziurtagiria aurkeztu dut.

Honako hau eskatzen dut:

[ ] Denboraren egokitzapena.

[ ] Baliabideen egokitzapena.

III.–AITORTZEN DUT.

Egiazkoak direla eskabide honetan adierazitako datu guztiak,

Betetzen ditudala deialdi honetan eskatzen diren baldintzak.

IV.–ESKATZEN DUT.

Onar nazatela eskabidean aipatutako hautaprobetan.

Uharte .....................................................................................

(Sinadura)

Datu pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen zaizu Uharteko Udalak zure datuak tratatuko dituela, zure hautapen prozesua kudeatzeko, prozesu horren oinarriekin bat.

Izen-deiturak eta kalifikazio partziala edo bukaerako kalifikazioa jendaurrean jartzen ahalko dira, udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Eskubidea duzu zure datuetan sartzeko eta haiek eramateko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eta haien tratamendua mugatzeko, legeak ezartzen duen moduan, https://huarte.es/eu/ helbide elektronikoan.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Administrazioko gaiak

1.–Administrazio prozedura erkidea: kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstentzioa eta errekusazioa.

2.–Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, Alkatetza eta Tokiko Gobernu Batzarra. Informazio batzordeak. Udal erakundeen funtzionamendua.

3.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa.

4.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak.

Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.

Lanbideko gaiak

1.–297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa, hileta-osasunari buruzko erregelamendua onesten duena.

2.–Uharteko Udalaren ordenantza, arautzen duena udal hilerria.

3.–Iruñerriko Mankomunitatean hiri-hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza.

4.–Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak.

–Garbiketa produktuak. Produktuen etiketetan erabiltzen diren sinboloen esanahia.

–Garbiketaren alderdi ekologikoak. Birziklapena.

5.–Garbiketa sistemak.

–Zereginen araberako sistema.

–Zonen araberako sistema.

–Sistema mistoa.

6.–Logelak garbitzea.

–Eremuak.

–Komunak.

–Leihoak, kristalak, sabaiak, paretak eta zorua.

–Bulegoak.

7.–Garbitzeko makineria.

8.–Hiri-hondakin solidoak: hondakin arruntak eta birziklagarriak.

9.–Garbiketa lanaren antolaketa: eginkizunak, denbora eta espazioa.

10.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak.

11.–Uharte: herria eta geografia. Udalerriko kale, auzo eta bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak. Lorategi eta parke publikoak.

12.–Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantza.

13.–Ordenantza, eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duena.

14.–Udal ordenantza, hizpide duena gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa.

15.–Ordenantza, hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera arautzen duena.

III. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Laneko eskarmentuagatik, gehienez ere 12 puntu.

Enpresa edo administrazio publikoren batean deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizunetan garbitzaile gisa egindako zerbitzuak: urtebete oso bakoitzeko, puntu bat, eta gehienez 10 puntu. Urtebetetik beherako lanaldiak hainbanatu eginen dira, modu proportzionalean. Laneko eskarmentua frogatuko da honako hauek aurkeztuz: enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagiria, lan-kontratua eta lan bizitza.

Enpresa edo administrazio kontratugilearen ziurtagirietan honako hauek jaso beharko dira: kategoria profesionala, lanaldi mota (lanaldi partzialak izanez gero, zehaztuko da portzentajea edo ordu kopurua) eta lan egindako denboraren hasiera eta bukaera data zehatzak.

Laneko eskarmentua baloratzeko oharrak:

1. Soilik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak.

2. Data beretan bi kontratu edo gehiago egon badira, izangaiari puntu gehien ematen diona baloratuko da soilik.

b) Bete beharreko lanpostuarekin zuzenean lotutako edukia duen prestakuntza osagarriagatik, gehienez ere 11,25 puntu, ondoko baremoari jarraikiz:

–Lanpostuko zereginei buruzko prestakuntza-ekintza bakoitzeko, baldin eta 20 ordutik beherako iraupena badute: 0,5 puntu.

–20 ordu eta hortik goiti, 40 ordura gabe: 1 puntu.

–40 ordu eta hortik goiti, 100 ordura gabe: 2 puntu.

–100 ordu eta hortik gorako iraupena badute: 3 puntu.

Iragarkiaren kodea: L2501377