35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastua baimentzen baita prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako bekak eta laguntzak 2025ean finantzatzeko, baldin eta ekintza horiek ematea eta kudeatzea NL-NEZi badagokio. DDBN identifikazioa: 812424.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuetan ezarritakoarekin bat etorriz (estatutu horiek otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren), erakundearen helburua da Foru Komunitateko Administrazioari esleitutako eskumenak betetzea enplegu-politikak planifikatu, betearazi eta kontrolatzeari dagokionez. Eskumen horiek gizarte eragileekin adostu behar dira, eta, horretarako, modu koordinatuan kudeatu behar dira honako gai hauekin lotuta ezartzen diren zerbitzuak eta programak: enpleguaren sustapena, lan-merkatuan sartzeko aukera-berdintasuna, enplegua ematea, enplegurako bitartekotza, orientazioa eta prestakuntza, eta Nafarroako enpleguaren politikak eta egoera aztertzea.

Uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuan eta martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduan ezarritako enplegurako prestakuntza-modalitateetan parte hartzen duten langabeek bekak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, agindu horretan adierazitako baldintzetan.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek gastu baimena izan beharko dute, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritako baldintzetan.

Adierazitakoarekin bat etorriz, eta otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren NL-NEZen Estatutuen 14. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. 200.000 euroko gastua baimentzea, NL-NEZek antolatzen dituen enplegurako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako bekak eta laguntzak finantzatzeko, 2025eko gastu aurrekontuko "Enpleguaren Konferentzia Sektoriala. Prestakuntza ekintzetarako bekak" izeneko 950002 96200 4809 242102 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau igortzea Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari eta NL-NEZeko Kontu-hartzailetza Delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2501538