1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten 11 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka.
Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jarri dela deialdi honetako lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten 11 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpena, 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa). Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.
Iragarkiaren kodea: F2501550