35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentzia ematea. Eskuzko muntaketak egiteko lantegia

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2025eko urtarrilaren 23a.

Titularra: Talleres Auxiliares de Subcontratación Industria Navarra SA (TASUBINSA).

Jarduera: Eskuzko muntaketak egiteko lantegia.

Tokia: Aratzuriko 2. poligonoko 707. lurzatia, Aratzuri-Orkoien industrialdeko C kalea, 7. zenbakia.

Oltza zendean, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2501478