Iragarkia
35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
AKATS ZUZENKETA, Ingurumeneko zuzendari nagusiak abenduaren 20an emaniko 255/2024 Ebazpenaren argitalpenean eranskin bat falta delako. Ebazpen horren bidez onetsi zen Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalei kudeaketa-esleipena egitea, baldin eta toki erakunde horiek onartzen badute, Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen erabilera publikoa kudeatu eta antolatzeko 2025ean.
2025eko urtarrilaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (10. zk) argitaratu zen 255/2024 EBAZPENA, 2024ko abenduaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalei kudeaketa-esleipena egitea, baldin eta toki erakunde horiek onartzen badute, Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen erabilera publikoa kudeatu eta antolatzeko 2025ean.
Argitalpen horretan, huts baten ondorioz, ez zen argitaratu aipaturiko kudeaketa-esleipena formalizatzen duen lankidetza-hitzarmenaren dokumentua jasotzen duen eranskina.
Huts hori zuzentzeko, falta zen eranskina argitaratzen da jarraian.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 29an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
LANKIDETZA-HITZARMENA, NAFARROAKO GOBERNUKO LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN ETA URROZKO ETA BEINTZA-LABAIENGO UDALEN ARTEKOA, LEURTZAKO URTEGIETAKO AISIARAKO NATURAGUNEAREN ERABILERA PUBLIKOA 2025EAN KUDEATU ETA ANTOLATZEKO
Iruñean, 2024ko abenduaren 24an.
BILDU DIRA:
Ana Bretaña de la Torre andrea, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusia.
Josu Zozaya Ubiria jauna, Urrozko Udaleko alkatea.
Jon Telletxea Juanenea jauna, Beintza-Labaiengo Udaleko alkatea.
Legez esleiturik dituzten eskumenak baliaturik, hurrenez hurren Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalen ordezkari gisa, eta hitzarmen hau sinatzeko gaitasuna elkarri aitorturik,
ADIERAZTEN DUTE:
Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa:
1. Leurtzako urtegiak aisiarako naturagune izendatu zituen irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretuak, eta, beraz, Nafarroako Gobernuari dagokio haiek zaintzea. Leurtzako urtegietara bisitariak joaten direnez, erabilera publikoa antolatu behar da, horrek ingurune naturalaren kontserbazioan eragin negatiborik ez duela bermatzeko, inguru horren ingurumen-balioa kontuan hartuta, eta erabilera tradizionalei eustearekin bateragarria izan dadin.
2. Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 25.1.b) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuari dagokio aisiarako naturaguneen kudeaketa, baina toki-erakundeei esleitzen ahal zaie kudeaketa hori, hala hitzartzen badute toki-erakunde horiek eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak.
3. Bisitarien gozamena eta inguruko natura-balioen babesa, kontserbazioa, leheneratzea eta hobekuntza bateragarri egiteko, bi aldeek hitzarmen hau formalizatu nahi dute Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek beren gain har dezaten Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen (ANR2) kudeaketa.
4. Hitzarmen hau formalizatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluan, bereziki 4. apartatuan, kudeaketa-esleipenei buruz ezarritakoaren arabera:
"4. Kudeaketa-esleipena beste administrazio publiko bati egitea, eta beste administrazio publiko batek Foru Administrazio Publikoari egitea, hitzarmen bat sinatuz formalizatuko da, behar beste aurrekontu-kreditu dagoela egiaztatu ondotik".
4. 2024ko azaroaren 21ean, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak "Beharren txostena eta justifikazio-, ekonomia- eta arau-memoria" eman zuen Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalen arteko hitzarmen honekin formalizatzen den Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen (ANR2) erabilera publikoa 2025. urtean kudeatu eta antolatzeko kudeaketa-esleipenari dagokionez.
KLAUSULAK
1.–Hitzarmenaren subjektuak.
Alde hauek hartzen dute parte hitzarmen honetan:
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak parte hartuko du Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek egin beharreko jarduketen finantzaketaren zati batean.
Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek ANR2 kudeatuko dute.
2.–Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da ezartzea zer jarduketa egin beharko dituzten Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek ARN2ren kudeaketarekin loturik, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arte. Besteak beste, ARN2 mantentzea eta aisialdi-erabilera, eta, horiekin batera, Leurtzako urtegietako aisiarako naturaguneko (ANR2) ingurune naturalaren hezkuntza-, sentsibilizazio- eta jarraipen-lanak egitea.
3.–Gauzatu beharreko jarduketak.
Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek beren gain hartzen dute ANR2ren kudeaketa, eta konpromisoa hartzen dute Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Leurtzako Urtegiak Aisiarako Naturagune (ANR2) deklaratzen dituen irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretuan xedatutakoa errespetatzeko.
Hitzarmen hau sinatu ondotik, jarduketa hauek egiteko konpromisoa hartzen dute Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek:
Honako jarduketa zehatz hauek finantzatzekoak dira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura:
a) Jendeari arreta emateko langileak:
Jendeari arreta emateko, 550 lanaldi eginen dira, HIRU langileren artean banaturik, naturagunea zaintzeko, 2025. urterako egutegi honi jarraikiz:
1. LANGILEA | |
1. TARTEA | Noiztik: 2025/04/01 Noiz arte: 2025/11/02 |
GUZTIRA | 216 egun |
2. LANGILEA | |
1. TARTEA | Noiztik: 2025/04/01 Noiz arte: 2025/11/02 |
GUZTIRA | 216 egun |
3. LANGILEA | |
1. TARTEA | Noiztik: 2025/06/02 Noiz arte: 2025/09/26 |
GUZTIRA | 118 egun |
Jendeari arreta emateko langileak arduratuko dira bisitariei arreta eta informazioa emateaz, bai eta naturaguneko azpiegiturak zaintzeaz, garbitzeaz eta oinarrizko mantentze-lanak egiteaz ere. Gorabeheren eta egindako lanen fitxa bat mantenduko dute.
b) Klausula honetako a) apartatuko langileek egiten ahal ez dituzten materialak eta bestelako lanak.
Mantentze-lan orokorretarako materialak erosiko dira, eta kontratazioak eginen dira: sarbide nagusian, sastrakak kenduko dira, eta arekak garbituko dira; eta Leurtza naturaguneko bidezidorretan ere mantentze-lanak eginen dira, zaborrak bilduko dira, etab.
Zerbitzu-enpresak azpikontratatzen badira, azpikontratazio horrek Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen aurreikuspenak beteko ditu.
c) Lan-arloko aholkularitza kontratatzea.
Beharrezkoa bada, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek lan- eta administrazio-arloko aholkularitza bat kontratatuko dute, langileen kontratazioa kudeatzeko.
Gastu diruz lagungarriren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, eta aholkularitza- edo laguntza-zerbitzuak kontratatu badira, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek egiaztatu beharko dute efizientziaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz hautatu dutela hornitzailea. Alderdi horiek honela justifikatuko dira: gutxienez 3 eskaintza aurkeztu behar dira, eta horretarako efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabili direla justifikatu behar da.
4.–Hitzarmena finantzatzea.
Hau da 2025. urterako aurrekontu orokorra, jardueren arabera banakaturik:
ZENBATEKOA | |
A) JENDEARI ARRETA EMATEA ETA OINARRIZKO MANTENTZE-LANAK | |
Soldatak | 29.336,28 euro |
Gizarte Segurantza | 10.003,15 euro |
Guztira | 39.339,43 euro. |
B) 3. KLAUSULAKO A) APARTATUKO LANGILEEK EGITEN AHAL EZ DITUZTEN MATERIALAK ETA BESTELAKO LANAK. | |
Mantentze-lan orokorrak (sastrakak kentzea, inausketak, mantentze-lan txikiak…), liburuxkak, kartelak, webgunea, zaborrak biltzea, uniformeak, Ruralvia saltokiko terminala… | 40.000 euro |
Guztira | 40.000 euro |
C) AHOLKULARITZA | |
Lan-aholkularitzako bulegoa | 4.000 euro |
Guztira | 4.000 euro |
AURREKONTUA, GUZTIRA | 73.339,43 euro |
Zenbateko guztiak BEZik gabe adierazten dira. | |
Gastu horiek finantzatzeko, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 47.500 euro ditu (740003/74300/2100/456305 "Urrotzekiko eta Beintza-Labaienekiko hitzarmena, Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunea kudeatzeko"), eta Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek hartuko dute beren gain gainerako gastuen finantzaketa.
5.–Gastu finantzagarriak eta eginiko lanak justifikatzeko modua.
Gastu hauek finantzatzen ahalko dira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura: 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean naturagune honetan mantentze-lanetako, kudeaketako, aisialdirako erabilerako, hezkuntzako, sentsibilizazioko eta ingurune naturalaren jarraipeneko lanak egiteko langileak eta zerbitzu-enpresak kontratatzearen ondoriozko gastuak.
Zehazki, honako ekintza eta baldintza tekniko hauen ondoriozko gastuak (BEZik gabe) dira finantzagarriak:
1. Langileak eta zerbitzuak kontratatzea, zaintza- edo kudeaketa-lanek edo zerbitzuek sortutako gastua bada.
2. Material-gastuak eta zerbitzu-enpresak kontratatzeko gastuak, 1. puntuko langileek egiten ahal ez dituzten mantentze-lanak egiteko: sastrakak kentzea, arekak garbitzea, zeharragak berriz jartzea, liburuxkak, kartelak, webgunea, zaborrak biltzea, uniformeak, Ruralvia saltokiko terminala…
3. Lan-arloko aholkularitzaren eta administrazio-kudeaketaren kontratazioa, langileak kontratatzeagatik sortutako gastuak direnean bakarrik.
Gastuak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuaren aurrean justifikatu beharko dira.
Urrozko Udalak bere gain hartu ditu Leurtzako urtegietako aisiarako naturaguneari dagozkion kudeaketa guztiak. Horregatik, Nafarroako Gobernuarekin formalizatu beharreko hitzarmenaren ondoriozko zenbatekoak Urrozko Udalari ordainduko zaizkio beren osotasunean, eta berak aurkeztu eta justifikatuko ditu gastuak.
–Gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak eta/edo nominak aurkeztu beharko ditu Urrozko Udalak, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, edo horien kopia autentikoak. Eginiko gastua benetan ordaindu dela frogatzeko, bankuetako frogagiriak erantsi beharko ditu Urrozko Udalak. Fakturen kontzeptuek bat etorri behar dute 4. klausulako aurrekontuaren xedearekin. Nominak aurkezten badira, argi eta garbi zehaztu beharko da denboraren zer ehuneko eskaintzen zaienfinantzatutako jarduerei. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroaren bitartez aurkeztuko du dokumentazio guztia Urrozko Udalak.
–Urrozko Udalak bertako idazkariaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du non adieraziko baita, batetik, egin beharreko zerbitzu hori toki-erakundearen organo eskudunak onetsi duela; bestetik, naturaguneen erabilera publikoa kudeatu eta zaintzeko lanen kontratazioa legearen araberakoa dela, eta, bestalde, langileren bat kontratatzen de, toki-erakundearen eta langilearen artean sinaturiko kontratua kasuan-kasuan aplikagarria den araubide juridikoaren araberakoa dela (kontratuaren kopia bat erantsi beharko da).
–Hitzarmen honen 4. klausulan aipatzen den finantzaturiko jarduera bakoitzerako (A, B eta C) egiaztaturiko zenbatekoa, klausula horretan jarduera horretarako esleituriko partidetara egokituko da. Hala ere, jardueren arteko aldaketak onartuko dira, betiere finantzaketaren zenbateko osoaren %20 gainditzen ez badute. Nolanahi ere, C partidak ez du gaindituko hasieran proposaturiko aurrekontua. Ezarritako aurrekontu-kapituluetara egokitzen diren gastuak onartuko dira.
–Espazioaren erabilera publikoagatik diru-sarrerak sortzen badira, sorturiko diru-sarreren zerrendaren aitorpena egin beharko du Urrozko Udaleko idazkariak, zenbatekoa eta kontzeptua zehazturik, eta, horrekin batera, eremuaren erabilera publikoaren kudeaketan hitzarmenetik kanpo jasandako gastuen aitorpena. Horrela, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak bermatuko du eremuaren erabilera publikoaren kudeaketak toki-erakundeetan sortzen dituen gastuen defizita baizik ez duela finantzatzen hitzarmen honek.
–Urte bukaeran, gastuen azken egiaztapenarekin batera, Urrozko Udalak hitzarmenaren urteko memoria erantsiko du, gauzaturiko datu errealak adierazirik. Egindako lanen memorian, Urrozko Udalak honako hauek jasoko ditu, besteak beste: kontratatutako langile bakoitzak benetan egindako egutegia, kontratatutako langile bakoitzaren zaintza-orduen kopurua eta ingurumenaren inguruko heziketa- eta informazio-ekintzak, bisitarien alde-aldeko kopurua hilabetez hilabete eta urteko kopuru osoa, edo hitzarmenari dagokion aldi osokoa. Zehaztuko dira, era berean, finantzaturiko aldian izandako gorabehera aipagarriak, hala nola aisiarako naturagunean antzematen diren mantentze beharrak.
–Urrozko Udalak frogatu beharko du emandako finantzaketa publikoa delako publizitatea egin duela.
6.–Jarraipen, zaintza eta kontrolerako mekanismoa.
Hitzarmen hau sinatzen duten alderdiek harturiko konpromisoen eta hitzarmenaren betearazpenaren jarraipena, zaintza eta kontrola egiteko, lan-batzorde bat eratuko da. Batzorde horrek jarraipen eta kontroleko administrazio-eginkizunak izanen ditu, eta ez du erabakitzeko, aholkatzeko, proposatzeko edo erabakitzeko eginkizunik izanen.
Lau kidek osatuko dute lan-batzorde hori:
–Burua: Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko Plangintzaren eta Klima Aldaketaren Bulegoko burua. Ordezkoa: Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendaria.
–1. epaimahaikidea: Urrozko Udalaren ordezkari bat.
–2. epaimahaikidea: Beintza-Labaiengo Udalaren ordezkari bat.
–Kidea-idazkaria: Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko teknikaria. Ordezkoa: Naturaguneen Bulegoko burua.
Honela izendatuko dira:
–Urrozko Udalak bat hautatuko du.
–Beintza-Labaiengo Udalak bat hautatuko du.
–Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalak bi izendatuko ditu.
Organoen osaeran, ahaleginak eginen dira orekatua izan dadin emakumeen eta gizonen presentzia.
Lan Batzordearen bilerak egiteko, lehenbiziko deialdian, kideen gehiengo osoak parte hartu beharko du, eta, bigarren deialdian, gutxienez kideen %50 bertan badaude edo ordezkaturik badaude eratzen ahalko da, lehenbiziko deialdia izan eta ordu erdi geroago.
Lan Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da, batzordeburuak deiturik.
Bilera egin baino gutxienez zazpi egun lehenago eginen da batzordearen bileretarako deia. Horretarako, kideei jakinarazpena igorriko zaie, gai-zerrenda eta bilera eginen den lekua, eguna eta ordua adierazirik.
Bileretan, batzordeburua izanen da buru, eta eztabaidak zuzendu eta antolatuko ditu. Idazkariak bilera bakoitzaren akta idatziko du, eta berak eta batzordeburuak sinatu beharko dute, bilera egin eta hurrengo hamabost egunen barruan. Akta horretan, eztabaiden laburpena eta bertaratutakoen zerrenda jasoko dira, eta posta elektronikoz igorriko zaie Lan Batzordeko kideei.
Lan Batzordeari dagokio aldizka ausazko bisitak egitea aisiarako naturagunera. Bisita horien akta eginen da, eta, hala badagokio, bisitan hautemandako hutsuneak zuzentzeko neurrien proposamena jasoko da hartan. Aktaren kopia igorriko zaie Lan Batzordeko gainerako kideei.
7.–Finantzaketa ordaintzea.
Ordainketa bakarrean ordainduko dira 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako gastuak. Aldez aitzinetik, justifikatu beharko da lan eta jarduketa finantzagarriak gauzatu direla eta bakoitzaren ordainketa egin dela. Hori guztia egiaztatzeko, egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, hitzarmen honen 5. klausulan xedatutakoa betez, eta ardura duen organoaren (Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzua) aldez aitzineko adostasun espresua beharko da.
Gorago adieraziriko justifikazioak emateko azken eguna 2025eko abenduaren 9a izanen da. Gauzaturiko lanen bukaerako ziurtagiriarekin batera, hitzarmenaren urteko memoria aurkeztuko da, hitzarmen honen 5. klausulan adierazi bezala.
Egiaztagiriak azterturik, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, Urrozko Udalak hitzarmen honen bidez hartu dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duena.
Hitzarmen honen 4. klausulan aipatzen den aurrekontuaren arabera aurreikusirikoa baino txikiagoa bada betearazpena, benetan gauzatu eta onartu den gastu finantzagarriarekin bat etorriko da azkenean ordaindu beharreko zenbatekoa. Betearazpena txikiagoa izatea ez da hitzarmena ez betetzetzat hartuko, eta ez da inolako zehapenik aplikatuko.
Ordainketa Urrozko Udalari egotziko zaio berak aurkezturiko gastuen arabera, toki-erakunde horrek kudeatzen baitu hitzarmen honetan jasotako jarduketen gauzatzea eta berak aurkeztu behar baitu eginiko ordainketen justifikazioa, ezarririko epean. Ordaindu beharreko zenbatekoa ez da 47.500 eurotik gorakoa izanen inolako kasutan.
8.–Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalen betebeharrak.
Oro har, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalak 3. klausulan ezarritako jarduketak egitearen mende daude, eta, horrela, hitzarmen hau sinatu ondotik harturiko konpromisoa beteko dute:
a) Jendeari arreta ematea.
b) 3. klausulako a) apartatuko langileek egiten ahal ez dituzten materialak erostea eta bestelako lanak kontratatzea.
c) Lan-arloko aholkularitza kontratatzea.
9–Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren betebeharrak.
a) Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak hitzarmena behar bezala gauzatu dadin lagunduko du, 6. klausulan aurreikusiriko Lan Batzordean parte hartuz.
b) Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 4., 5. eta 7. klausuletan ezarriaren arabera gauzaturiko jarduerak finantzatuko ditu.
10.–Hitzarmenaren iraupena.
Hitzarmen hau 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egonen da indarrean, eta aldi horretan egiten diren jarduketa finantzagarri guztietan izanen ditu ondorioak.
11.–Hitzarmena azkentzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 91. artikulua aplikaturik, arrazoi hauengatik azkenduko da hitzarmena:
–Xede dituen jarduketak burutu direlako, eta hitzarmenean bertan, oinarrizko araudian eta, hala dagokionean, berariazkoan aurreikusitako arrazoiengatik.
–Aldeetako batek bere betebeharrak ez betetzeagatik, 12. klausulan ezarririko prozedurari jarraikiz.
12.–Betebeharrak ez betetzeak ekarriko dituen ondorioak.
Sinatzaileetako batek bere gain hartutako betebeharrak eta konpromisoak betetzen ez baditu, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 51.2.c) artikuluan aurreikusirikoari jarraikiz, aldeetako edozeinek errekerimendu bat igortzen ahalko dio ez-betetzea egin duen aldeari, 15 egun balioduneko epean bete ditzan bete gabetzat jotzen diren betebeharrak edo konpromisoak.
Errekerimendu hori 6. klausulan ezarritakoaren arabera eraturiko Lan Batzordeari ere jakinaraziko zaio.
Bete gabekoa ez bada betetzen errekerimendu horretan emaniko epealdian, hura egin duen alderdiak beste alderdi sinatzaileari jakinaraziko dio badela arrazoirik hitzarmena suntsiarazteko, eta suntsiarazitzat joko da hitzarmena.
Betiere, aldeek, Lan Batzordearen bitartez, behar diren neurriak hartuko dituzte abian diren prozedurak bukatzen direla ziurtatzeko.
Arau-hausterik gertatuz gero, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean xedaturikoak eraenduko ditu arau-hauste horiek eta haien zehapen-araubidea.
13.–Elkarrekin Jarduteko Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistroan inskribatzea.
Hitzarmen hau Elkarrekin Jarduteko Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistroan inskribatuko da, zeina baita Foru Administrazio Publikoak hitzarmenaren gainean duen jardueraren publizitate-, gardentasun- eta kontrol-tresna. Horretarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igorriko zaio hitzarmen honen kopia bat.
14.–Nafarroako Gobernuak hitzarmena finantzatzen duelako publizitatea egitea.
Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek hitzarmenari loturiko jardueren berri eman beharko dute, eta espresuki aipatu behar dute Nafarroako Gobernua dela erakunde finantzatzailea. Horretarako, harrera eremuko lekuren batean adierazirik gelditu behar da Nafarroako Gobernuak finantzatzen duela aisiarako naturagunearen erabilera publikoaren kudeaketaren zati bat. Halaber, horrela jaso behar da hitzarmen honen esparruan antolatzen diren jardueren hedapenean ere.
Eta, ados daudela erakusteko, aldeek hitzarmen honen hiru ale sinatu dituzte, orrialde guztietan, goiburuan adieraziriko tokian eta egunean.
Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Urrozko Udaleko alkatea, Josu Zozaya Ubiria.
Beintza-Labaiengo Udaleko alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: F2501354
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
