35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

APD-R2 unitatearen urbanizazio-proiektua. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burlatako APD-R2 unitatearen urbanizazio-proiektua, Burlatako APD-R2 unitatearen borondatezko birpartzelazio batzordeak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 134. eta 74. artikuluetan xedatutakoa (testu hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Burlatan, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2501682