2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANDOSILLA
Deialdia, peoiaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean. Onartuen behin betiko zerrenda
Alkatetzaren azaroaren 13ko 408/2024 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin peoiaren lanpostu bat, Andosillako Udalaren zerbitzukoa. Deialdia argitaratu zen 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.
Deialdiaren baldintzen laugarren oinarrian xedatuarekin bat, eskabideak aurkezteko epea amaituta,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:
–Izangai onartuen behin betiko zerrenda:
ARRASTIA RAMOS, DAVID
GHOUFAIRI EL GHOUFAIRI, CHERKAOUI
HERNÁNDEZ CARPANETO, INTI NEHUEN
MORENO MONGE, MARTA
OLEA GURPEGUI, HECTOR
PASTOR ESTELLA, MIGUEL ANGEL
RIPA ORTIGOSA, RICARDO
–Izangai baztertuen behin betiko zerrenda:
FAÑO DOS ANJOS, VICTOR (1)
(1) Ez aurkeztea deialdiaren 2.1 c) oinarrian eskatzen den titulazioa.
Bigarrena.–Adieraztea oposizioaren lehendabiziko ariketa (ariketa) 2025eko otsailaren 25ean hasiko dela, 11:00etan, eta Andosillako Udalean izanen dela. Izangai guztiek nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.
Hirugarrena.–Zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan (https://andosilla.sedelectronica.es/), Enplegu Publikoaren Atalean.
Laugarrena.–Zehaztea alkatetza ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren jar daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu ondotik.
Andosillan, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2501959