35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hormigoi eta altzairu aurrefabrikatuen lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Eskatzailea: Melmi prefabricados SL.

Jarduera: hormigoi eta altzairu aurrefabrikatuen lantegirako industria-nabea.

Tokia: industrialdeko F kalea, 16. lurzatia.

Cintruenigon, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2501223