35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

24-01967 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena hirigintzako legezkotasuna lehengoratzeko ofizioz berrikusteko eskaera ez onartzea izapidetzeko

Garesko alkateak 90. Ebazpena hartu zuen:

Urtarrilaren 22an jaso zen Nafarroako Administrazio Auzitegiko burutzaren probidentzia bat. Bertan jakinarazten zaio Garesko Udalari V. M.k, F. J. M. eta R. L.ren izenean eta haiek ordezkatuz, 24-01916 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Garesko Udalaren 2024ko irailaren 26ko erabakiaren aurka, hark ezetsi baitzuen 2024ko uztailaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa (2024ko uztailaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zen ez onartzea hirigintza-legezkotasuna berrezartzeko espedientea ofizioz berrikusteko eskaera).

Erreguan, bertzeak bertze, eskatu du berrikustea Garesko harresi zaharraren kokapena eta Garesko BEBPBa (Barne eraberritze eta babeserako plan berezia).

Alkatetza honek, legez dituen eskumenak erabiliz eta probidentzia aintzat harturik:

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Interesdunak epatzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanez, baldin uste badute beren eskubide edo interes legitimoak ukituko liratekeela errekurtsogilearen uziak baietsiz, hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Garesen, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2501741