1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
355/2025 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara AFAPNA sindikatuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea, 2/2025 prozedura arruntean gauzatua.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, AFAPNA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuaren aurka. Foru Dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak eskuratu eta betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen du.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea AFAPNA sindikatuak 2/2025 prozedura arruntean gauzatuta aurkeztu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta AFAPNA sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2502019