2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Zitazioa, okupatu aurreko aktak egiteko, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektuan
2024ko otsailaren 27an, Urrotz-Hiriko Udalak erabaki zuen honako proiektu hau onestea: "Urrotz-Hiriko udal-mugartean, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala, Iratiko trenaren tartea, berreskuratzea". Orobat, erabaki zuen hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta jendaurrean jartzea hamabortz egunez.
Jendaurreko aldia bukatu zenez alegaziorik aurkeztu gabe, Urrotz-Hiriko Udalak, 2024ko abuztuaren 27an, behin betiko onetsi zuen delako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta onespen horri loturik daude onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
Nafarroako Gobernuak, 2025eko urtarrilaren 22ko erabaki baten bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBATZI DU:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera, Urrotz-Hiriko Udalean, 2025eko martxoaren 19an, 10:00etan.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioko peritu izendatzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Urrotz-Hiriko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
Urrotz-Hirian, 2025eko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Silvia Telleri Vicondoa.
Iragarkiaren kodea: L2502115