35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5568E/2024 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen" oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak aldatzen baitira eta deialdiaren 2025erako gastua onartzen baita. DDBNeko identifikazioa: 799165.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 14an eman 1657E/2021 Ebazpenaren bidez, enplegu inklusiboko programak egiteko oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen deialdia onetsi ziren (DDBN identifikazioa: 566588) (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 143. zk., 2021eko ekainaren 21ekoa).

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 456E/2022 Ebazpenaren bidez, "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdiaren gastua baimendu zen, eta deialdiaren oinarri arautzaileak aldatu ziren (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 58. zk., 2022ko martxoaren 22koa).

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 16an emandako 221E/2024 Ebazpenaren bidez, "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdiaren 2024rako gastua baimentzen da eta deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak aldatzen dira (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 51. zk., 2024ko martxoaren 11koa).

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 1391E/2024 Ebazpenaren bidez, zuzendu egin zen 221E/2024 Ebazpena, otsailaren 16koa, zeinaren bidez "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdiaren 2024rako gastua baimentzen baita eta deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak aldatzen baitira (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 107. zk., 2024ko maiatzaren 24koa).

Ondoren, zenbait erakundek espedienteak aurkeztu dituzte deialdian parte hartzeko. Denbora horretan, zenbait zailtasun hauteman dira, hala erakundeek espediente bakoitzari dagozkion programak gauzatu ahal izateko, nola unitate kudeatzaileak deialdia behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak baliozkotzeko eta gauzatzeko.

Zehazki, agertu diren alderdirik garrantzitsuenak hauekin lotuta daude: programaren edukia; pertsona artatuaren eta pertsona laneratuaren izaera; proiektuen balorazioa; dirulaguntzen zenbatekoen eguneraketa; eskabideei eta aurkezteko epeei buruzko azalpena; erakunde onuradunen betebeharrak; eta I. eranskinaren (gehien kontratatu diren jarduera ekonomikoak), II. eranskinaren (gehien kontratatu diren lanbideak) eta III. eranskinaren (proiektuaren memoria) beharrezko eguneraketak.

Horregatik, kudeaketa-disfuntzio batzuk zuzentzeko eta egin beharreko hobekuntzak egiteko, bidezkoa da aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzea. Zehazki, honako hauek aldatzen dira: 4. oinarritik 8.era (biak barne), 15. oinarria, 18. oinarria, eta 23. oinarria, eta I., II. eta III. eranskinak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdia onartzea.

2. 300.000 euroko zenbatekoa duen gastu bat onestea 2025eko gastuen aurrekontuko "Enplegu inklusiboko programak. Arloko Konferentzia" (E-24/000673-01) 950003 96400 4819 241106 partidaren edo antzeko partida baten kargura.

3. Aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak honela aldatzea:

«4. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

4.–Programaren edukia.

4.1. Programako jarduketak.

Aurkeztekoak diren programen esku-hartze nagusia enpleguko eta prestakuntzako ibilbide pertsonalizatuetan laguntzea izanen da, eta programak irauten duen bitartean eginen dira. Programak jarduketa hauek izanen ditu:

4.1.1. Enplegurako orientazio pertsonalizatu, integral eta inklusiboko zerbitzuak.

4.1.1.1. Enplegurako orientazio pertsonalizatu, integral eta inklusiboko zerbitzuak (aurrerantzean, orientazio zerbitzuak) honako zerbitzu hauek hartuko ditu barnean:

a) Banakako profila prestatzea.

b) Banakako tutoretza, aholkularitza jarraitua eta arreta pertsonalizatua.

c) Banakako plana edo ibilbidea.

4.1.1.2. Zerbitzu horiek garatzeko kontuan hartuko da zer dioen apirilaren 30eko 438/2024 Errege Dekretuak, Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzu Erkideen Zorroa eta enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legean ezarritako zerbitzu bermatuak garatzen dituenak; zehazki, haren III. kapituluak.

4.1.1.3. Aurreko zerbitzuen esparruan, banaka eta nahitaez eman beharko dira jarduketa hauek:

I) Banakako diagnostikoa eta profila egitea.

II) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea.

III) Laguntza pertsonalizatua ibilbidea garatzeko eta jarduera konpromisoa betetzeko.

4.1.1.4. 4.1.1.3. atalean aipatutako jarduketak emateko modalitatea banakakoa izanen da, nahitaez, I) eta II) kasuetan. III) kasuan, ahal dela aurrez aurrekoa izanen da.

4.1.2. Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintzak.

Ahal dela, taldekako jarduketak eginen dira.

Gaitasun hauek eskuratzea edo hobetzea izanen dute ardatz: Autokonfiantza, komunikazioa, zereginak betetzea, arrazoitze matematikoa, ikasteko interesa, lorpenera bideratzea, denbora kudeatzea, trebetasun sozialak, sormena eta berrikuntza, ekimena eta talde-lana, arazoak konpontzea, malgutasuna, frustrazioarekiko tolerantzia, eta horiekin lotutako beste batzuk.

4.1.3. Oinarrizko alfabetizazio digitaleko prestakuntza-ekintzak.

Ahal dela, taldekako jarduketak eginen dira.

Enplegua aktiboki bilatzeko eta oinarrizko administrazio-izapideak egiteko behar diren oinarrizko konpetentzia digitalak eskuratzea izanen da haien oinarria, Enplegu Sistema Nazionalaren Prestakuntza Espezialitateen Katalogoko espezialitate hauetako baten arabera:

–KODEA: FCOI06: Izena: Oinarrizko gaitasun digitalen hastapenak.

–KODEA: FCOI07: Izena: Enplegurako oinarrizko gaitasun digitalak.

Parte-hartzaileak aurretiaz egina badu prestakuntza-espezialitate hau, borondatezkoa izanen da egitea; horretarako, ikastaroaren diploma aurkeztu beharko du Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Kasu horietan, erakundeak ez du jarduketa horren zioz konpentsazio ekonomikorik jasoko.

4.1.4. Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintzak.

Taldekako jarduketatan garatuko dira.

Ekintza hauek Nafarroako Foru Komunitateko lurralde merkatuak eskatzen dituen esparru eta jarduera profesionalekin lotutako edukiei buruzkoak izanen dira, batez ere, eta aukera emanen dute lan esparru horietan (lehentasunez) lan bat egiteko ezagutza teknikoak eta trebetasun egokiak eta nahikoak eskuratzeko, edo adierazitako esparruetan (lehentasunez) ezagutzak, prozedurak, teknologiak edo joera berriak birziklatzeko eta eguneratzeko.

Prestakuntza hori ez da, inolaz ere, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzearekin lotuta egonen.

4.2. Programen zehaztapen kuantitatiboak.

4.2.1. Programak 7-15 laguneko taldeei zuzenduko zaizkie.

4.2.2. Gutxieneko eta gehieneko iraupen hauek izanen dituzte 4.1 oinarrian ezarritako jarduketek:

OINARRIA

JARDUKETA

GUTXIENEKO IRAUPENA

GEHIENEKO IRAUPENA

4.1.1.

Orientazio zerbitzuak

Banakako 6 ordu

20 ordu

4.1.2.

Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintza

15 ordu

35 ordu

4.1.3.

Oinarrizko alfabetizazio digitaleko prestakuntza-ekintza

26 ordu

26 ordu

4.1.4.

Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintza

40 ordu

80 ordu

4.2.3. Programaren iraupena.

Programen iraupena gutxienez 4 hilabetekoa eta gehienez 6 hilabetekoa izanen da, eta ikasleak biltzeko eta programa gauzatzeko faseak barne hartuko dituzte.

–5. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

5.–Programen balorazioa.

5.1. Programen kalitatea baloratzeko irizpideak.

Hauek dira programak baloratzeko irizpideak:

I.–Sektorea.

Aurkeztutako programa I. eranskinean aipatzen diren enplegua sortzeko sektoreetako bati zuzendua da: 5 puntu.

II.–Lanbide profila.

Aurkeztutako programa II. eranskinean aipatzen den enplegu eskaria duen lanbide profil bati zuzendua da: 5 puntu.

III.–Jarduketa eremua.

Aurkeztutako programa eremu hauetan garatzen da: gehienez 10 puntu.

–Iruñeko Metropolialdea (IV. Eranskina) eta Tuterako herria: 5 puntu.

–Lurraldeko gainerako eremuak: 10 puntu.

IV.–Programako parte-hartzaile kopurua: 10 puntu, gehienez.

PARTE HARTZAILEEN KOPURUA

PUNTUAZIOA

7 eta 9 parte hartzaile artean

5

10 eta 12 parte hartzaile artean

7

13 eta 15 parte hartzaile artean

10

V.–Laneratzearen ehunekoa: 5 puntu.

GIZARTERATZEAREN EHUNEKOA

PUNTUAZIOA

< %16

0

%16 eta %20 artean

1

%21 %25 artean

3

%25etik gora

5

VI.–Berdintasun plana: 5 puntu.

Entitate onuradunak berdintasun planik badu indarrean, orduan emanen dira.

VII.–Programaren memoria: 60 puntu gehienez.

1. Programaren deskribapena (15 puntu).

a) Helburu orokorrak eta espezifikoak, eta adierazleak (puntu 1).

b) Metodologia (puntu 1).

c) Aurreikusitako jarduketak (puntu 1).

d) Egutegiaren zehaztasuna (puntu 1).

e) Tresnak eta/edo teknikak (puntu 1).

f) Alderdi berritzaileak (gehienez 5 puntu): programan aplikatzekoak diren neurri berritzaile zehatzak definituko dira. Neurri bakoitzerako adieraziko da: I) Berrikuntzaren justifikazioa; II) Espero den eragina; III) Neurriaren deskribapena. Puntu bat emanen da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak berrikuntza gisa baloratzen duen neurrietako bakoitzeko.

g) Genero ikuspegia (gehienez 5 puntu): programan aplikatzekoak diren neurri zehatzak definituko dira.

Neurri bakoitzerako adieraziko da: I) Neurriaren justifikazioa; II) Espero den eragina; III) Neurriaren deskribapena. Puntu bat emanen da Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egokitzat jotzen duen neurrietako bakoitzeko.

Erakundeak aurkeztutako Berdintasun Planean jasotako alderdiak ez dira baloratuko, beste atal batean baloratu direlako.

2. Azpiegitura (5 puntu).

a) Giza baliabideak (2,5 puntu).

b) Baliabide materialak (2,5 puntu).

3. Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintzak (gehienez 15 puntu).

Nahitaezko orduetatik gorako 5 prestakuntza-orduren tarte bakoitzeko, 5 puntu (4.2.2. oinarria); 15 puntu gehienez.

4. Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintzak (gehienez 10 puntu).

Nahitaezko gutxieneko orduetatik gorako 10 prestakuntza-orduren tarte bakoitzeko, 2,5 puntu (4.2.2. oinarria); 10 puntu gehienez.

5. Erakundeak azken 10 urteetan enplegu-prestakuntzako programa mistoetan izan duen esperientzia. 10 puntu gehienez.

Programa bakoitzeko puntu bat emanen da.

Programaren iraupena urtebetetik goitikoa bada, 2 puntu emanen dira.

Esperientzia hori kasuan kasuko adjudikazio-ebazpenaren bidez zehaztu beharko da.

6. Ebaluazio-sistema, 5 puntu.

Entitateak ebaluazio-sistema bat badauka eskainitako jarduketen kalitatea eta erabiltzaileen gogobetetze-maila, enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea kontrolatzeko, 5 puntu emanen dira. Kasu horretan, egindako ebaluazioa aurkeztu behar du entitateak, azken justifikazioarekin batera.

5.2. Programen gutxieneko puntuazioa.

Diruz lagundutako proiektuek gutxienez 60 puntu izanen dituzte, balioespenerako irizpideak aplikatuz eskuratzen ahal direnak.

–6. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

6.–"Artatutzat" hartzen diren eta "laneratutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.

6.1. "Artatutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.

6.1.1. "Artatutzat" hartuko da agindu hauek guztiak betetzen dituena:

a) Oinarri hauetan aurreikusitako prestakuntza-ekintzetako gutxienez bi egin izana: 4.1.2. Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintza; 4.1.3. Oinarrizko alfabetizazio digitaleko prestakuntza-ekintza; eta 4.1.4. Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintza. Prestakuntza-ekintzetako bakoitzean gutxienez %75era bertaratu beharko da.

b) 4.1.1. oinarriko (orientazio zerbitzuak) gutxieneko orduen %100 jaso izana.

c) Honakoak edukitzea: I) Banakako diagnostikoa eta profila egitea; eta II) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea, enplegurako akordio pertsonala sinatuta eta onartuta, 4.1.1. oinarrian adierazitakoaren arabera.

6.1.2. Bi erakunde onuradunek ez diote pertsona berari aldi berean arreta ematen ahalko, eta inork ez du deialdi honetako programa bat baino gehiago egiten ahalko urtean.

6.2. "Laneratutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.

Hala "lan merkatuan sartzeagatik", nola "hezkuntza sistemara itzultzeagatik" hartzen ahalko dira laneratutzat programaren hartzaileak.

6.2.1. Lan merkatuan sartzeko betekizunak.

Laneratzearen zenbaketa-aldian (6.2.5 oinarria) bere egoera honako modu hauetakoren batean hobetu duen parte-hartzaile oro hartuko da "lan-merkatuan sartzeagatik laneratutzat":

a) Lan-kontratu bat edo batzuk sinatu ditu, ez nahitaez jarraituak. Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan aurreikusitako lanaldi arruntaren gutxienez %50 duten kontratuak baino ez dira zenbatuko.

b) Langile autonomoen araubide berezian alta ematea, kuotak ordainduta.

a) eta b) irizpideetarako, gutxienez 90 egunez egon behar izan du Gizarte Segurantzan alta emanda.

6.2.2. Hezkuntza sistemara itzultzeagatiko baldintzak.

Laneratzearen zenbaketa-aldia bukatzean (6.2.5 oinarria) parte-hartzaile oro hartuko da "hezkuntza-sistemara itzulitakotzat" betekizun hauetakoren bat betetzen badu:

a) Nahitaezko hezkuntza etapa eta horren ondorengoa.

Zenbaketa-aldiaren barruan, nahitaezkoa izanen da matrikulatuta egotea eta parte hartzen hasita egotea, hezkuntza etapa hauetako edozeinetan: DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa edo unibertsitatea

b) Profesionaltasun ziurtagiria (1-3 mailak), kasu hauetan:

i. Zenbaketa-aldiaren barruan, nahitaezkoa izanen da profesionaltasun-ziurtagiri oso baten (aurrerantzean, PZ) prestakuntza-ikastaro batean onartua egotea eta hastea.

ii. Halaber, bideragarria izanen da baldin eta, zenbaketa-aldiaren barruan, pertsonak PZ bat hasi eta bukatzen badu, osorik, prestakuntza modulu independenteen bidez, praktika profesionalen modulua barne.

iii. Halaber, zilegi izanen da PZ bat osatzea programan parte hartu aurretik pertsonak partzialki gaitasun unitate bat edo batzuk egiaztatuta dituen zenbaketa-aldiaren barruan, prestakuntza bidez nahiz esperientzia egiaztatuta.

Edonola ere, ii eta iii kasuetan, laneratzetzat joko da, baldin eta laneratzea zenbatzeko aldiaren azken egunean partaidea PZ osatzea ahalbidetzen dion praktiketako modulua egiten ari bada.

c) Gaitasun gakoak (aurrerantzean GG) matematikan eta gaztelanian (2. edo 3. mailak).

Zenbaketa-aldiaren barruan, nahitaezkoa izanen da Nafarroako Gobernuko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxe batean matrikulatuta egotea, bertan ikastea eta berau gainditzea, bai eta beste GG bat ikasten hastea ere.

6.2.3. Pertsona bat laneratutzat jotzeko nahitaezko elementua.

Pertsona bat "laneratutzat" jotzeko nahitaezkoa izanen da lan merkatura sartu baino lehen (6.2.1. oinarria) edo hezkuntza sistemara itzuli baino lehen (6.2.2. oinarria) honakoak izatea: I) Banakako diagnostikoa eta profila egitea; eta II) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea, enplegurako akordio pertsonala sinatuta eta onartuta, 4.1.1. oinarrian adierazitakoaren arabera.

6.2.4. Laneratzearen zenbaketa-aldia.

Laneratzearen zenbaketa-aldiaren hasiera-data banakakoa izanen da parte-hartzaile bakoitzarentzat, 6.2.3 apartatuan ezarritako jarduketak jaso dituen egunaren arabera. Laneratzearen zenbaketa-aldiaren bukaera-data berdina izanen da parte-hartzaile guztientzat: programa bukatzen den egunetik 12 hilabetera.

–7. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

7.1. Erakunde onuradunak honako zenbateko hauek jasoko ditu 4.1 apartatuan zehaztutako zerbitzuak emateagatik:

OINARRIA

JARDUKETA

BANAKAKO ORDUAREN MODULUA

TALDEKO ORDUAREN MODULUA

4.1.1.

Orientazio zerbitzuak

25,00 euro

12,00 euro

4.1.2.

Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintza

Ez da bideragarria

12,00 euro

4.1.3.

Oinarrizko alfabetizazio digitaleko prestakuntza-ekintza

Ez da bideragarria

12,00 euro

4.1.4.

Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintza

Ez da bideragarria

12,00 euro

4.1.2, 4.1.3 eta 4.1.4 apartatuen kasuan, prestakuntza-ekintzaren %75era iritsitakoan, ulertuko da parte-hartzaileak ekintza osoa burutu duela eta erakundeak konpentsazio ekonomikoa jasoko du ekintzako ordu guztien zioz.

Prestakuntza ekintzaren baten %75ean parte hartu ez duen pertsonaren kasuan, ez da ekintza osoa burutu duela ulertuko eta, beraz, erakundeak ez du konpentsazio ekonomikorik jasoko.

7.2. Honako zenbateko hauek jasoko ditu erakunde onuradunak laneratutako parte-hartzaile bakoitzeko:

a) Besteren kontura "lan-merkatura sartzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 2.500 euro gehituko dira.

b) Kontratu mugagabearekin besteren kontura "lan-merkatura sartzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 7.2.a) atalean adierazitako zenbatekoa 6.000 eurora arte igoko da (2.500 euro + 3.500 euro).

c) 7.2.a) eta 7.2.b ataletan adierazitako zenbatekoak proportzionalki murriztuko dira kontratazioa lanaldi partzialekoa bada, betiere 6.2.2.a) oinarrian ezarritako gutxienekoa betetzen bada.

d) Norberaren kontura "lan-merkatura sartzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 2.500 euro gehituko dira.

e) "Hezkuntza-sistemara itzultzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 2.500 euro gehituko dira.

f) Programaren memorian aurkeztutako ehunekoa baino handiagoa den laneratze-zenbatekoa ordaintzen ahalko zaio erakunde onuradunari, baldin eta 7.6 oinarrian finkatutako parte-hartzaile bakoitzeko kostu unitarioa gainditzen ez bada.

7.3. Parte-hartzaileak "artatutzat" eta "laneratutzat" hartzeko betekizunak betetzen baditu, 7.1 eta 7.2 apartatuetan aurreikusitako zenbatekoak jasoko ditu erakunde onuradunak.

7.4. 6.2 atalean ezarritakoaren arabera parte-hartzaileak "laneratutzat" hartzeko betekizunak baino ez baditu betetzen, 7.2 apartatuan aurreikusitako zenbatekoak jasoko ditu erakunde onuradunak.

7.5. Erakunde onuradunak aparteko zenbateko bat gehitzen ahalko du "Bertaratze-beka" eta "Beste gastu batzuk" kontzeptuen pean, honako honi jarraikita:

a) Bertaratze-beka.

400 euro parte-hartzaile bakoitzeko, "Bertaratze-beka" kontzeptupean. Programa bukatzean, erakunde onuradunak parte-hartzaile onuradun bakoitzari ordainduko dio, baldin eta parte-hartzailea "artatutzat" hartzeko betekizunak betetzen baditu, 6.1 oinarriari jarraikita.

b) Bestelako gastuak.

"Beste gastu batzuk" kontzeptupean, gehienez 115 euro parte-hartzaile bakoitzeko.

Zenbateko hau esklusiboki egotziko zaio programa bukatzean "artatutzat" hartzeko betekizunak betetzen dituen onuradun orori, 6.1 oinarriari jarraikita.

Gastuak behar bezala justifikatu beharko dira justifikazio memorian. Programetako zerbitzuak ematearekin egon beharko dira lotuta, eta harreman edo eragin zuzena eta ziurra eduki beharko dute partaideengan. Adibide moduan, gastuak honakoak izaten ahal dira:

–Prestakuntzarako materialak.

–Parte-hartzaileei arreta ematen dieten langileen prestakuntza.

–Sentsibilizazio eta erakarpen kanpaina.

–Programaren ondoriozko beste batzuk.

7.6. Dirulaguntzaren guztizko zenbatekoak ez du inola ere gaindituko 3.000 euroko kostu unitarioa artatutako edo/eta laneratutako parte-hartzaile bakoitzeko.

7.7. Erakunde bat, gehienez, 2 programaren onuradun izanen da urte natural bakoitzean. Kasu horretan, gutxienez horietako bat Iruñeko metropoli-eremutik at egin behar da nahitaez (ikus III. eranskina).

–8. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

8.–Eskaerak egiteko modua eta aurkezteko epea.

8.1. Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (www.navarra.es/eu/), "Tramiteak" atalean dagoen deialdiaren fitxan, "Tramitatu" aukeratuz.

8.2. Eskaerak kasuan kasuko gastu-baimena ofizialki argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu beharko dira, eta, beranduenez, deialdia indarrean dagoen urte bakoitzeko maiatzaren 31ra arte.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

a) Programaren memoria (IV. eranskina).

b) Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (V. eranskina).

c) 2. oinarri arautzailearen 2.2 apartatuko erantzukizunpeko adierazpena (VI. eranskina).

d) Programarako kontratatuko diren langileek 10.3 oinarrian ezarritako baldintzak beteko dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena (VII. eranskina).

e) Berdintasun plana, halakorik badago eta programaren memorian baloratu beharreko elementu moduan sartu badu.

f) Ebaluazio sistema, halakorik badago eta programaren memorian baloratu beharreko elementu moduan sartu badu.

8.3. Eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea. Halaber, eskaera aurkeztean baimena ematen zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eskaera ebazteko behar den informazioa kontsultatzeko eta administrazio publikoek egiten edo gordetzen duten dokumentazioa eskuratzeko. Horren aurka berariaz egonez gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

8.4. Ez dira berriz aurkeztu beharko interesdunak edozein administraziori lehendik aurkeztu dizkion agiriak, ez eta administrazioak berak eginak direnak ere. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak elektronikoki eskatu beharko ditu, salbu eta interesdunak espresuki kontra egin duela adierazten bada; kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera. Salbuespen gisa, aipatu erakundeak ezin baditu agiri horiek eskuratu, berriz aurkez ditzan eskatzen ahalko dio interesdunari.

8.5. Programak, nolanahi ere, urte bakoitzeko azaroaren 30a baino lehen bukatu beharko dira.

8.6. Dirulaguntzak eman ondoren erabilgarri gelditzen den aurrekontu-kreditua zerrendako azken erakundeak eskatu duen zenbatekoa baino txikiagoa bada, horren berri ematen ahalko zaio, eta aukera izanen du eskaera berregiteko.

–15. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

15.–Erakunde onuradunaren betebeharrak:

15.1. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

15.2. Zehazki, beranduenez ere programa hasten den egunean, honako hauek bidali beharko dituzte NL-NEZera:

a) Programaren xedea den jardueraren hasiera jakinarazteko komunikazioa. Ezarritako epean ez jakinarazteak zigor bat ekarriko du berekin, emandako zenbatekoa txikitzea, hasiera jakinarazi behar zen egunetik jakinarazi gabe iragan diren egunen zati proportzionala kenduta.

b) Programari atxikitako langileen lan-kontratuak aurkeztea, bai eta titulazio akademikoaren egiaztagiria eta esperientziaren frogagiria ere.

c) Programa hastean, programan zehar egin beharreko jarduera osoaren plangintza eta egutegi zehatza aurkeztea.

15.3. Aldez aurreko betebehar horiez gain, entitate onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren xedeko jarduera deialdian ezarritako moduan eta epean egitea.

b) Lehenbailehen jakinaraztea NL-NEZari zer alta eta baja izan diren parte hartzaileen artean.

c) NL-NEZak edo beste kontrol erakunde batzuek egin beharreko egiaztapen, jarraipen eta kontrol lanak onartzea.

d) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari ezagutzera ematea beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek, nazionalek nahiz nazioartekoek, xede bererako emandako bestelako dirulaguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik jaso den, bai eta dirulaguntzak emateko kontuan harturiko xedeak edo baldintzak aldatu diren ere.

e) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari behar bezala justifikatzea laneratze konpromisoak bete direla.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen bitartean gorde beharko ditu.

g) Diruz lagundutako jarduerak izaera publikoa duela agerraraztea. Diruz laguntzen diren programen hedapen eta garapenarekin zerikusia duten jarduketa guztietan, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren ikurra sartu beharko da, eta NL-NEZarekiko lankidetza aipatu. Horiek guztiak lehentasunezko tokian jarriko dira, eta ez dira inola ere entitate onuradunaren ikurra baino txikiagoak izanen. Betiere proportzioak eta jatorrizko gama kromatikoa errespetatuko dira.

Erakundeak deialdi honen berri emateko eta zabalkunderako baliatzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabili beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.

h) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea laguntzen jarraipena egiteko behar duen informazio guztia.

i) Jarduketak SISPE, ORIENTASARE eta IRISen grabatzea, haiek egin eta hurrengo 5 egunetan, ezinbesteko kasuetan izan ezik".

j) Istripu-aseguruko poliza bat izenpetzea, programak hasi baino lehen. Poliza hori gauzapen-aldiari, egin asmo diren jarduketei eta eguneroko ordutegiari egokituko zaizkie. In itinere istripu gastuak eta ikasleek enpresetara eta beste establezimendu batzuetara egiten dituzten bisiten ondoriozko arriskuak estali beharko ditu, eta jarduketak gauzatzen lagundu.

Polizak hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila ere estali beharko du, programa gauzatu bitartean parte-hartzaileek eragindako kalteak estaltzeko eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua horren gaineko erantzukizun orotatik salbuesteko. Aseguru-poliza kolektibo bat sinatzen ahalko da, adierazitako baldintzekin, parte-hartzaile guztiak estaltzeko.

Parte-hartzaileek ez diote programari hasiera ematen ahalko istripu-aseguruko poliza sinatu ez bada. Polizak, gutxienez, honako estaldura hauek izanen ditu:

  • Heriotza, istripuagatik.
  • Baliaezintasun iraunkorra (partziala, osoa edo absolutua) eta baliaezintasun handia istripuagatik. Baremoaren araberakoa izanen da.
  • Osasun laguntza mugagabea, istripuagatik.

–18. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

18.–Azpikontratazioa.

Erakunde onuradunek hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko dituzte, osorik edo partez, 4. oinarriko 4.1.2, 4.1.3 eta 4.1.4 jarduera diruz lagungarriak, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin.

Langileen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko, kontratazio zuzena edo autonomoena bada.

4. oinarrian deskribatutako 4.1.1 ekintzari dagokienez, ezin da hirugarrenekin azpikontrataziorik egin.

–23. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

23.–Betebeharrak ez betetzea eta dirulaguntzak itzultzea.

1. Hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo partez, baldin eta programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo oinarri hauetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Ezarritako epean justifikatzen ez bada, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da eta aurreratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, berandutze-interesak barne.

3. Dirulaguntza erabiltzen baldin bada eman zen helburuetarako ez beste batzuetarako, eta aldaketa horren berri NL-NEZi ematen ez bazaio, dirulaguntza osoa itzuli beharko da, berandutze-interesak barne, ezar daitekeen zehapena galarazi gabe.

Entitate onuradunak dirulaguntza emateko aintzat harturiko baldintzen edo programen aldaketa jakinarazi eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onartu badu, dirua itzultzea beharrezkoa bada, ez da berandutze-interesik eskatuko.

4. Erakunde onuradunak ia "modu esanguratsuan" bete dituenean baldintza guztiak eta konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela egiaztatzen duenean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak zenbateraino eta noraino bete ez diren ikusita. Deialdi honen ondorioetarako, "esanguratsutzat" joko da onetsitako programaren %75 betetzea.

5. Laneratzeko konpromisoa ez betetzeak bi irizpide hauek aplikatzea ekarriko du:

–a) urraketa: 9. oinarrian finkatutako laneratzeko gutxieneko portzentajera iristen ez bada, laneratzeko gutxieneko portzentajea aplikatzetik ateratzen den pertsona bakoitzeko 500 euro itzuli beharko dira.

–b) urraketa: Entitateak 9. oinarrian ezarritako gutxieneko laneratze portzentajea baino portzentaje handiagoa konprometitu bazuen proiektu memorian, 250 euro itzuli beharko ditu laneratu gabeko pertsona bakoitzeko, laneratzeko hitzemandako portzentajea aplikatzearen ondorioz.

Beraz, entitateari a) irizpidea, edo a) eta b) irizpidea, bakarrik aplikatzen ahalko zaio, proiektu memorian hitzemandakoaren arabera.

6. Erakunde onuradunak organo kudeatzaileari eskatzen ahalko dio dirulaguntzaren zati bat bere borondatez itzultzeko. Entitateak bere borondatez itzultzen badu dirua eta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa bada berandutze-interesak aplikatzea, horiek kalkulatuko dira dirua itzultzen duen arte.

–I. eranskina aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

I. ERANSKINA.–2024AN GEHIEN KONTRATATUTAKO JARDUKETA EKONOMIKOAK (2024-10-31RA ARTE)

GUZTIRA

%

86

OSASUN-ARLOKO JARDUERAK

25.779

%11,07

10

ELIKAGAIEN INDUSTRIA

25.707

%11,04

56

OTORDU ETA EDARIEN ARLOKO ZERBITZUAK

20.846

%8,95

85

HEZKUNTZA

16.721

%7,18

47

TXIKIZKAKO MERKATARITZA, IBILGAILU MOTORDUNAK ETA MOTOZIKLETAK SALBU

12.888

%5,54

01

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, EHIZA ETA HORIEKIN ZERIKUSIA DUTEN ZERBITZUAK

12.180

%5,23

81

ZERBITZUAK ERAIKINENTZAKO ETA LOREZAINTZAKO JARDUERAK

10.287

%4,42

87

LAGUNTZA EGOITZA ESTABLEZIMENDUETAN

9.444

%4,06

29

IBILGAILU MOTORDUNEN, ATOIEN ETA ERDIATOIEN FABRIKAZIOA

9.100

%3,91

84

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA ETA DEFENTSA. SEGURTASUNA.

6.365

%2,73

93

KIROL, AISIALDI ETA ENTRETENITZEKO JARDUERAK

6.121

%2,63

88

OSTATURIK GABEKO GIZARTE ZERBITZUEN JARDUERAK

5.742

%2,47

25

PRODUKTU METALIKOEN FABRIKAZIOA, MAKINERIA ETA EKIPOAK SALBU

5.564

%2,39

90

SORMEN, ARTE ETA EKITALDI JARDUERAK

4.978

%2,14

49

LURREKO ETA HODI-SARE BIDEZKO GARRAIOA

4.928

%2,12

55

OSTATU-ARLOKO ZERBITZUAK

4.761

%2,04

46

HANDIZKAKO MERKATARITZA ETA MERKATARITZAKO BITARTEKARIAK, IBILGAILU MOTORDUNENA ETA MOTOZIKLETENA SALBU

4.494

%1,93

52

BILTEGIRATZEA ETA GARRAIOAREKIN UZTARTUTAKO JARDUERAK

3.970

%1,71

22

KAUTXU PRODUKTUEN ETA PLASTIKOEN FABRIKAZIOA

3.816

%1,64

43

ERAIKUNTZA ESPEZIALIZATUKO JARDUERAK

3.279

%1,41

97

ETXEETAKO JARDUERAK ETXEKO LANAK EGITEKO LANGILEEI LANA EMATEKO MODUAN

3.273

%1,41

94

ELKARTE-JARDUERAK

2.678

%1,15

59

ZINEMAKO, BIDEOKO ETA TELEBISTA SAIOETAKO JARDUERAK, SOINU GRABAZIOAK ETA MUSIKA EDIZIOAK

2.619

%1,12

78

ENPLEGUAREKIN LOTUTAKO JARDUERAK

2.211

%0,95

82

BULEGOKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK ETA ENPRESENTZAKO LAGUNGARRI DIREN BESTE JARDUERA BATZUK

2.139

%0,92

71

ARKITEKTURA ETA INGENIARITZAKO ZERBITZU TEKNIKOAK; SAIAKERAK ETA AZTERKETA TEKNIKOAK

1.862

%0,80

17

PAPERAREN INDUSTRIA

1.749

%0,75

41

ERAIKINEN ERAIKUNTZA

1.601

%0,69

45

IBILGAILU MOTORDUNEN ETA MOTOZIKLETEN SALMENTA ETA KONPONKETA

1.533

%0,66

28

BESTE INON SAILKATU GABEKO MAKINERIAREN ETA EKIPOEN FABRIKAZIOA

1.459

%0,63

38

HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA DEUSEZTATU; BALORIZAZIOA

1.457

%0,63

24

METALURGIA. BURDINAZKO, ALTZAIRUZKO ETA BURDIN ALEAZIOZKO PRODUKTUEN FABRIKAZIOA

1.401

%0,60

53

POSTA JARDUERAK

1.257

%0,54

96

BESTELAKO ZERBITZU PERTSONALAK

1.214

%0,52

33

MAKINERIA ETA EKIPOEN KONPONKETA ETA INSTALAZIOA

913

%0,39

20

INDUSTRIA KIMIKOA

866

%0,37

21

FARMAZIA PRODUKTUEN FABRIKAZIOA

784

%0,34

18

ARTE GRAFIKOAK ETA GRABATUTAKO EUSKARRIEN ERREPRODUKZIOA

675

%0,29

69

ZUZENBIDEAREKIN ETA KONTABILITATEAREKIN LOTUTAKO JARDUERAK

647

%0,28

23

BESTELAKO PRODUKTU MINERALEN FABRIKAZIOA

632

%0,27

80

SEGURTASUN ETA IKERKETA JARDUERAK

592

%0,25

62

PROGRAMAZIOA, AHOLKULKARITZA ETA INFORMATIKAREKIN LOTUTAKO BESTE JARDUKETA BATZUK

580

%0,25

16

ZURAREN ETA ARTELATZAREN INDUSTRIA, ALTZARIAK IZAN EZIK.

578

%0,25

72

IKERKETA ETA GARAPENA

503

%0,22

70

EGOITZA NAGUSIEN JARDUERAK. ENPRESA KUDEAKETAKO AHOLKULARITZA JARDUERAK.

481

%0,21

64

FINANTZA ZERBITZUAK, ASEGURUAK ETA PENTSIO FUNTSAK IZAN EZIK

463

%0,20

26

PRODUKTU INFORMATIKO, ELEKTRONIKO ETA OPTIKOEN FABRIKAZIOA.

447

%0,19

11

EDARIGINTZA

435

%0,19

74

BESTE JARDUERA PROFESIONAL, ZIENTIFIKO ETA TEKNIKO BATZUK

413

%0,18

36

URA HARTU, ARAZTU ETA BANATZEA

399

%0,17

GUZTIRA

232.831

%100,00

–II. eranskina aldatzen da, eta hemendik aurrera honela idatzita geldituko da:

II. ERANSKINA.–2024AN GEHIEN KONTRATATUTAKO LANBIDEAK
(2024-10-31RA ARTE)

GUZTIRA

%

9700

MANUFAKTURAKO INDUSTRIETAKO PEOIAK

43.115

%19,94

5120

SOLDATAPEKO ZERBITZARIAK

15.067

%6,97

9210

BULEGO, HOTEL ETA ANTZEKO ESTABLEZIMENDUETAKO GARBITZAILEAK

12.414

%5,74

5220

DENDA ETA BILTEGIETAKO SALTZAILEAK

11.276

%5,22

5611

OSPITALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEAK

7.754

%3,59

4500

ADMINISTRARIAK, JENDEARI ARRETA EMATEKO ZEREGINAK DITUZTENAK, BESTE EPIGRAFE BATEAN SAILKATU GABEAK

6.677

%3,09

2121

ERIZAIN EZ-ESPEZIALIZATUAK

6.311

%2,92

5629

ETXEZ ETXEKO PERTSONEN ZAINTZAKO LANGILEAK

6.041

%2,79

9511

NEKAZARITZAKO PEOIAK (ORTU, BEROTEGI, HAZTEGI ETA LORATEGIETAN IZAN EZIK)

5.940

%2,75

9490

FUNTSEZKO BESTELAKO OKUPAZIOAK

5.370

%2,48

2240

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

4.884

%2,26

2230

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK (LH-KO MATERIA ZEHATZAK IZAN EZIK)

4.670

%2,16

5721

HAUR-ZAINTZAILEAK HAURTZAINDEGI ETA IKASTETXEETAN

3.654

%1,69

9100

ETXEKO LANGILEAK

3.275

%1,51

5110

SOLDATAPEKO SUKALDARIAK

3.171

%1,47

9530

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO PEOIAK

3.169

%1,47

3724

JOLAS ETA ENTRETENIMENDU JARDUERETAKO MONITOREAK

3.092

%1,43

2932

MUSIKAGILEAK, MUSIKARIAK ETA ABESLARIAK

2.988

%1,38

9310

SUKALDARITZAKO LAGUNTZAILEAK

2.957

%1,37

9229

BESTELAKO GARBITZAILEAK

2.898

%1,34

8333

ORGA JASOTZAILEEN LANGILEAK

2.876

%1,33

2824

GIZARTE LAN ETA HEZKUNTZAKO PROFESIONALAK

2.591

%1,20

7705

FRUTA ETA BARAZKIEN KONTSERBAGILEAK

2.591

%1,20

8432

SOLDATAPEKO KAMIOI GIDARIAK

2.565

%1,19

2935

AKTOREAK

1.964

%0,91

9512

NEKAZARITZAKO LANGILEAK ORTUETAN, BEROTEGIETAN, HAZTEGIETAN ETA LORATEGIETAN

1.858

%0,86

8412

SOLDATAPEKO AUTOMOBIL GIDARIAK

1.801

%0,83

9811

SALGAIETAKO GARRAIOKO PEOIAK ETA ZAMAKETARIAK

1.782

%0,82

7899

OFIZIALAK, LANGILEAK ETA ARTISAUAK

1.607

0,74

5710

ETXEZ ETXEKO PERTSONEN ZAINTZARAKO LANGILEAK

1.556

%0,72

4309

ADMINISTRARIAK, JENDEAREN ARRETARAKO ZEREGINIK EGITEN EZ DUTENAK, BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEAK

1.412

%0,65

8121

METALAK ESKURATU ETA ERALDATZEKO INSTALAZIOETAKO LANGILEAK

1.309

%0,61

7701

ABERE HILTZAILEAK ETA HARAGI INDUSTRIETAKO LANGILEAK

1.297

%0,60

9602

ERAIKINEN ERAIKUNTZAKO PEOIAK

1.223

%0,57

8143

MATERIAL PLASTIKOKO PRODUKTUAK EKOIZTEKO MAKINETAKO LANGILEAK

1.201

%0,56

2112

BESTELAKO MEDIKU ESPEZIALISTAK

976

%0,45

2111

FAMILIA MEDIKUAK

896

%0,41

7312

SOLDATZAILEAK ETA OXIEBAKITZAILEAK

878

%0,41

5833

ERAIKINETAKO ATEZAINAK

865

%0,40

2152

FISIOTERAPEUTAK

857

%0,40

5500

KUTXAZAINAK ETA TXARTEL SALTZAILEAK (SALBU BANKUAK)

822

%0,38

5992

BAINULARI-SOROSLEAK

780

%0,36

7121

IGELTSEROAK

758

%0,35

2252

HAUR HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK

752

%0,35

8420

AUTOBUS ETA TRANBIA GIDARIAK

734

%0,34

3312

DIAGNOSI IRUDIKO GOI TEKNIKARIAK

702

%0,32

4221

POSTA ZERBITZUETAKO LANGILEAK (MOSTRADOREKO LANGILEAK IZAN EZIK)

686

%0,32

3739

BESTE TEKNIKARI ETA PROFESIONAL LAGUNTZAILE BATZUK

651

%0,30

2220

LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLEAK

647

%0,30

9820

APAL BETETZAILEAK

635

%0,29

2251

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

633

%0,29

3510

MERKATARITZAKO AGENTE ETA ORDEZKARIAK

609

%0,28

–III. eranskina aldatzen da. Honela geldituko da testua:

III. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN MEMORIA

A.–Programaren kokapena.

Entitatea:

Aurkezpenaren data:

Programaren izena:

I.–Sektorea.

II.–Lanbide profila.

III.–Jarduketa eremua.

IV.–Zenbat parte-hartzaile egonen diren programan.

V.–Laneratzearen ehunekoa.

VI.–Berdintasun plana.

B.–Programaren memoria.

1. Programaren deskribapena:

1.a) Helburu orokorrak eta espezifikoak, eta adierazleak.

1.b) Metodologia.

1.c) Aurreikusitako jarduketak.

1.d) Egutegia.

1.e) Tresnak eta/edo teknikak.

1.f) Alderdi berritzaileak.

1.f.1) 1. neurri berritzailea

I) Berrikuntzaren justifikazioa.

II) Espero den eragina.

III) Neurriaren deskribapena.

1.f.x) X neurri berritzailea.

I) Berrikuntzaren justifikazioa.

II) Espero den eragina.

III) Neurriaren deskribapena.

1.g) Genero ikuspegia.

1.g) Alderdi berritzaileak.

1.g.1) 1. berdintasun-neurria.

I) Berrikuntzaren justifikazioa.

II) Espero den eragina.

III) Neurriaren deskribapena.

1.g.x) X berdintasun neurria.

I) Berrikuntzaren justifikazioa.

II) Espero den eragina.

III) Neurriaren deskribapena.

2. Azpiegitura.

2.a) Giza baliabideak.

2.b) Baliabide materialak.

3. Zeharkako gaitasunetako prestakuntza ekintzak.

  • Proposatutako ordu kopurua, osotara:
  • Beharrezko gutxieneko ordu kopurutik gorako ordu kopurua:

4. Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintzak.

  • Proposatutako ordu kopurua, osotara:
  • Beharrezko gutxieneko ordu kopurutik gorako ordu kopurua:

5. Erakundeak azken 10 urteetan enplegu-prestakuntzako programa mistoetan izan duen esperientzia. 10 puntu gehienez.

IZENA

LAGUNTZA EMATEKO
EBAZPENA

URTEA-URTEAK

PUNTUAZIOA

6. Ebaluazio sistema.»

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2418645