35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Jarduera-lizentzia ematea. Erregaia fiskalki biltegiratzeko zentroa

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Espediente zenbakia: 188595-N.

Sustatzailea: Estación de Servicio Buñuel SL.

Jarduera: jarduera sailkatuaren proiektua eta Buñuelen erregaia fiskalki biltegiratzeko zentroa gauzatzeko proiektua.

Tokia: 2. poligonoa, 935. lurzatia, Buñuel.

Lizentzia eman den eguna: 2025eko urtarrilaren 30a.

Buñuelen, 2025eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2501399