2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, bi izangai-zerrenda, bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako, hautaproben bitartez osatzeko, komunitate ekintzako teknikari lanpostuan aritze aldera
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2025eko otsailaren 6an emandako ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau onetsi du:
Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, gizarte ekintzako teknikariaren lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es/eu webgunean.
Iruñean, 2025eko otsailaren 6an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2501896