1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
343/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3717/2024 Ebazpenean ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3717/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko (2024ko 216. Nafarroako Aldizkarian argitaratu zen, urriaren 24koan).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 61/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2025eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan).
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako idazki baten bidez, Langileen Batzordeak jakinarazi zuen beharrezkoa zela Langileen Batzordea ordezkatu behar duten kalifikazio epaimahaiko kideen izendapena aldatzea. Hori dela eta, bidezkoa da Ana Urdanoz Tabuenca andrea eta Ana Carmen García del Pozo Aguirre andrea ordeztea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3717/2024 Ebazpenean ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko.
2. Langileen Batzordearen ordezkari gisa, Luis Antonio Barbarin jauna izendatzea epaimahaiko kide, Ana Urdanoz Tabuenca andrearen ordez, eta Daniel Pérez Díaz jauna epaimahaiko ordezko kide, Ana Carmen García del Pozo Aguirre andrearen ordez.
3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2501898