35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERIAIN

Aldaketa, 2024rako lan publikoaren eskaintzan

Beriaingo Udaleko alkateak 45/2025 Ebazpena eman zuen 2025eko otsailaren 7an. Hona hemen edukia:

Ikusirik Beriaingo Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin bilkuran, Udalaren 2024rako plantilla organikoa eta aurrekontua onetsi zituela.

Alkatearen 2024ko irailaren 29ko ebazpen baten bidez, 2024rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen (2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 30ean), eta ikusi da udal-agentearen bi lanpostutan eskatu dela borondatezko eszedentzia, haien jabeek lanpostuak hartu dituztelako beste administrazio publiko batean. Udalak bi plaza horiek betetzeko deialdia egin asmo du, udal-zerbitzuek behar bezala lan egiten jarrai dezaten. Hortaz, bidezkoa da onetsitako lan publikoaren eskaintza aldatzea.

Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113e/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin, bai eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluarekin ere, erabakitzen da

Lehenbizikoa.–Onestea aldaketa egitea udal honen 2024. urterako lan publikoaren eskaintzan, honako lanpostu hauek sartzeko:

KODEA

MAILA

IZENA

HIZKUNTZA-­ESKAKIZUNA

SARBIDEA

30003

C

UDAL AGENTEA

-------

Oposizioa

30004

C

UDAL AGENTEA

-------

Oposizioa

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintzan egindako aldaketa argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea, lan publikoaren eskaintzan egindako aldaketa exekutatze aldera.

Beriainen, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2502133