2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
2024ko otsailaren 5ean, Burlatako alkateak 357/2024 ebazpena eman zuen; hona hemen haren testu osoa:
2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 26an, prozedura murriztuaren bidezko deialdi baten oinarriak, lorezaintza-ofizialaren (taldeburua) lanpostu bat, C mailakoa, betetzeko, Burlatako Udalerako. Lanpostuak 5.40 zenbakia du plantilla organikoan.
Baldintza horien 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du alkatetzak, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. 4. oinarrian, honako hau eransten da: "Bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko du Alkatetzak behin betiko zerrenda, ebazpen baten bidez."
Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioa osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. 6.1 oinarriaren arabera, oposizioaldian ariketa bakar bat egin beharko da, praktikoa edo teoriko-praktikoa, zeinetan kasu praktiko bat edo zenbait garatu beharko baitira, deialdian dagoen gaitegiaren eta lanpostuaren eginkizunei buruzkoak. Ariketa izanen da martxoaren 14an (ortziralea), 08:00etan, Udal jauregitxoan, erdisotoko aretoan. Probaren iraupena jakinaraziko da hura egiten den egunean.
Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzenean onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda, izangai bazterturik ez baitago, lorezaintza-ofizialaren (taldeburua) lanpostua, C mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdirako (plantilla organikoko 5.40 zenbakiduna):
Zk.: 1. Deiturak eta izena: Benitez Eguaras, Hodei.
Zk.: 2. Deiturak eta izena: Ilarregui Carricaburu, Iñigo.
Zk.: 3. Deiturak eta izena: Txapar Urdangarin, Iñaki.
2. Erabakitzea oposizioaldiko ariketa egitea martxoaren 14an (ortziralea), 08:00etan, Udal jauregitxoan, erdisotoko aretoan. Probak egiteko, NANa eta bolaluma urdina edo beltza eraman beharko dira.
3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta ohiko euskarrietan ere.
4. Interesdunei jakinaraztea hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
–Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Burlatan, 2025ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2501874