2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Hirigintzako lizentziak etetea beheko solairuetan erabilera aldatzeko, bizitegitarako izan daitezen, uholde-arriskuko eremuetan eta beste erabilera batzuk (bizitegi-erabilera ez direnak) gorde nahi diren eremuetan
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.1 artikuluaren arabera (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina): "Hirigintza-planei hasierako onespena emateko eskumena duen administrazioak, onespen hori baino lehen, erabakitzen ahalko du eremu edo erabilera jakin batzuetan lurzatiketarako, eraikitzeko eta eraispenerako lizentziak ematea eten dadila agintzea, haien sorrera edo erreforma ikertzeko, eta esparru horiek behar bezain argi definituz".
Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da eta, gutxienez, Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.
Aurrekoa kontuan harturik, argitara ematen da Burlatako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hartu zuen honako erabaki hau, hitzez hitz:
Ikusirik aztertu behar dela, higiezinetako beheko solairuko lokalei dagokienez, herriko zein kale eta eremutan mugatu behar den bizitegi-erabilerara aldatzea, eta bat etorririk 199873C espedientean jasotako txosten juridikoarekin eta txosten teknikoarekin.
Kontuan harturik komeni dela arretaz aztertzea zer eragin izanen dituen horrek, presiorik sentitu gabe erabilera-aldaketak egiteko eskaeren ondorioz, bereziki eskaera horiek egiten badira uholde-arriskuen mapak eguneratzean ukiturik gerta daitezkeen eremuetarako, edo kasuan kasuko kaleetako merkataritza-garapenari kalte egin diezaioketen eremuetarako.
Ikusirik Hirigintzako, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak emaniko aldeko irizpena, Udalak, 2025eko urtarrilaren 23ko osoko bilkuran,
ERABAKITZEN DU:
1. Aztertzen hastea, higiezinetako beheko solairuko lokalei dagokienez, herriko zein kale eta eremutan mugatu behar den bizitegi-erabilerara aldatzea, eta dagokion hirigintza-agiria idatzi eta izapidetzea, egungo arauketa aldatzeko halakorik idatzi behar izanez gero.
2. Dekretatzea eten egiten dela, gehienez urtebeterako, bizitegi-erabilerara aldatzeko lizentzien izapidetzea beheko solairuetarako. Etendura horrek izanen ditu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan arauturiko ondorioak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hona hemen dagozkion eremuak:
–Honako hauek osatutako eremua: Maistren kalearen luzera osoa; Arropa Garbitzaileen kalearen zati bat, San Frantzisko kalearen eta Ermita kalearen artekoa; Ermita kalearen zati bat, Hilarión Eslava kalearen eta Intxaustia kalearen artekoa; Zangozako Merinaldea kalearen luzera osoa.
–Uholde-arriskuak ukitutako eremua, Burlatako udal-mugarterako T 500 errepikatze-denboraren uholde-arriskuko planoan azaldutakoaren arabera. Plano hori atera da Ebroko Konfederazio Hidrografikoa uholde-arriskuko mapetan egiten ari den eguneratzearen dokumentaziotik (jendaurrean jarri da, SITEbro-n argitaraturik), eta espedientean jaso da.
3. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta autonomia-erkidegoan editatzen diren egunkarietan; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedaturik dagoenarekin.
4. Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazten denetik hasita.
Burlatan, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2501677