35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

PARTE-HARTZEA Querétaro eta Nuevo León (Mexiko) estatuetan 2025eko maiatzaren 5etik 9ra industria-sektoreari zuzenduta eginen den enpresa-misioan, horren barne dela erakustoki bat jartzea Querétaroko "International Automotive Industry supply Summit" azokaren 3. edizioan.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Nazioarteko Plana bultzatzen du, Nafarroako enpresen presentzia kanpoan sustatzeko tresna gisa. Plan horren arabera, Mexiko da kanpo sustapeneko jarduerak egiteko lehentasunezko herrialdeetako bat, eta bereziki garrantzitsuak dira automobilen sektorerako eskaintzen dituen aukerak.

Mexikok kokapen estrategikoa du Amerikako kontinentearen iparraldean: 3.000 km-tik gorako muga du Amerikako Estatu Batuekin, eta gutxi gorabehera 132 milioi biztanleko merkatua zuen 2024an. Azken urteetan, munduko potentzia komertzial handienetako bat izatera iritsi da, eta Latinoamerikako lehena. MMAren arabera, Mexiko 13. postuan dago esportatzaileen artean, eta 12. postuan inportatzaileen artean, 2022ko munduko inportatzaile nagusien rankingean.

Herrialde horretako iparraldea izan da horren onuradun nagusia, eta, hala, Coahuila eta Nuevo León estatuak dira proiektu eta inbertsio gehien jaso dutenak; 33.000 milioi dolarren %39 Nueva León estatuari dagokio. Era berean, Querétaro lehentasunezko destino bat bilakatu da, kokapen estrategikoa duelako. Birkokatzerako joera handiena duten industriak manufaktura-industriak dira. Bereziki, produktu elektronikoak fabrikatzen dituzten enpresak eta ibilgailuen industria.

Mexikoko esportazio-sektore handiak, hala nola automobilaren industria, sektore elektrikoa eta elektronikoa, tarteko ekipoen eta ondasunen inportatzaile handiak dira aldi berean. Bestalde, azpiegitura-, garraio- eta telekomunikazio-eragiketei lotutako intsumo, osagai eta akaberek negozio aukerak eskaintzen dituzte.

Ekintza hau aurrez aurreko formatuan eginen da.

Misio honekin, Nafarroako Gobernuak Nafarroako industria-sektorea ezagutarazteko esparru egokia sortu nahi du Mexikon, eta era horretan, negozio aukera berriak ireki eta sinergien sorrera sustatu, bai eta Nafarroako enpresen eta Mexikoko enpresa inportatzaile eta banatzaileen arteko lankidetza ere.

–Ekintzaren helburuak:

Kanpo sustapenerako ekintza honek Mexikoko merkatuari begira dituen xedeak honako hauek dira:

  • Nafarroako konpainien ikusgarritasuna eta presentzia sustatzea Mexikoko industria arloan.
  • Negozio aukerak eta bazkide eta bezero potentzialak identifikatzea.
  • Querétaroko eta Nuevo Leóngo automobilgintzaren sektorea ezagutzea.
  • Erakundeen laguntza ematea sektorearen nazioarteko garapenari.

–Sektorea:

Industriala-automobilgintza.

Misioan lehentasuna izanen dute automobilgintzaren sektoreko enpresek. Leku gehiago izanez gero, azpisektore hauetako enpresak aintzat hartzen ahalko dira:

  • Aeroespaziala.
  • Makineriaren eta ekipoen fabrikatzaileak.
  • Osagai elektriko eta elektronikoen fabrikatzaileak.
  • Automatizazioa.
  • Ingeniaritza enpresak.

–Ekintzaren edukia:

Finantzatutako ekitaldiak honako jarduera hauek izanen ditu parte hartzen duten enpresentzat:

1. Monterrey (maiatzak 5-6) - aukerakoa.

  • Nafarroako eta Mexikoko enpresen arteko banakako agendak antolatzea Monterreyn, enpresa parte-hartzaileek aldez aurretik zehaztutako profilekin, merkataritza-lankidetza eta -aukerak sustatzeko.
  • Bisiten programa bat diseinatzea, sektorearentzat interesgarriak diren enpresa eta/edo entitateetara joateko, enpresa-ingurunearen eta dauden aukeren ikuspegi osoagoa izan dadin.

2. Querétaro (maiatzak 7-9).

  • "International Automotive Industry supply Summit" azoka, Querétaron (maiatzak 7-8).
    • "Nafarroa" erakustokia Nafarroako enpresen esku jartzea.
    • B2B negozio-hitzorduak.
    • Enpresen profila azokako negozioen hitzordu-sisteman sartzea.
    • Parte-hartzaileen datu-basea.
    • Azokara sartzeko 2 sarrera, enpresa-bazkari bat eta networkinga barne.
  • Nafarroako eta Mexikoko enpresen arteko banakako agendak antolatzea Querétaron, azokatik kanpo, enpresa parte-hartzaileek aldez aurretik zehaztutako profilekin, merkataritza-lankidetza eta -aukerak sustatzeko.
  • Bisiten programa bat diseinatzea sektorearentzat interesgarriak diren enpresa eta/edo entitateetara joateko, enpresa-ingurunearen eta dauden aukeren ikuspegi osoagoa izan dadin.

–Alderdi orokorrak:

  • Misiora joan aurretik, enpresa parte-hartzaileei esportazio-diagnostiko bat egiteko aukera emanen zaie, jakiteko parte hartzen duen enpresa bakoitza zer mailatan dagoen prestaturik nazioarteratzeko.
  • Taldean eginen diren barne-lekualdatzeak koordinatzea, enpresen joan-etorriak eta programatutako jardueretan elkarrekin parte-hartzea errazteko.
  • Nafarroako Gobernuak bere gain hartzen ditu azokan parte hartzeko gastuak, baita agendak egiteko, ekitaldiak antolatzeko, enpresen topaketak egiteko eta bisitak egiteko gastuak ere.
  • Bidaia-gastuak, otorduetakoak, ostatu hartzekoak edo bestelakoak enpresa bakoitzaren kargura izanen dira.

–Enpresa parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak:

Honako hauek dira ekintza honetan parte hartzen duten enpresek bete behar dituzten baldintzak:

  • Industria-sektoreko enpresak edo zentro teknologikoak izatea, batez ere automobilgintzaren sektorekoak. Leku gehiago izanez gero, azpisektore hauetako enpresak aintzat hartzen ahalko dira:
    • Aeroespaziala.
    • Makineriaren eta ekipoen fabrikatzaileak.
    • Osagai elektriko eta elektronikoen fabrikatzaileak.
    • Automatizazioa.
    • Ingeniaritzak.
  • Lehentasuna izanen dute enpresa txiki eta ertainek, eta, tokirik geratzen bada, halakoak ez direnak sartzen ahalko dira.
  • Nafarroan izatea egoitza edo helbide soziala edo bertan garapen eta ekoizpen lanak gauzatzea.
  • Misioan parte hartzeko eskaera-datan web-orri bat izatea.
  • Misioan parte hartzeko interesa justifikatzea, hori argudiatzen duen memoria baten bidez, Mexikon bere enpresarentzat dauden aukeren ezagutzan oinarrituta. Aurrekoa frogatzeko, enpresak egindako merkatu-azterketa aurreratuak edo aldez aurreko zundaketen datuak erabili beharko dira, edo enpresak Mexikoko merkatuan lehendik duen ibilbidearen bidez ere frogatzen ahalko da, zeina bisita horren bidez indartu nahi baita. Justifikazio hori aurkezten ez duten eskaerak itxarote-zerrendan geldituko dira, eta parte hartzen ahalko dute, soilik, toki librerik geratzen bada, eskaeraren ordenari jarraituz.

–Eskaera aurkezteko epea:

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etatik aurrera, eta 2025eko martxoaren 14:00ak baino lehen, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxaren bidez.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/participacion-en-la-mision-empresarial-en-los-estados-de-queretaro-y-nuevo-leon-mexico-dirigida-al-sector-industrial

Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

–Gehienez parte hartzen ahal duten entitateen kopurua:

Gehienez ere 10 entitatek parte hartuko dute misioan, eta 6 entitate beharko dira gutxienez misioa aurrera eramateko. Parte-hartzaileen hautaketa inskripzio-ordenaren arabera eginen da, eskatutako baldintzak betetzen dituztenen artean, gehieneko kopurura iritsi arte.

Eskaera onartuz gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak mezu bat bidaliko die enpresei inskripzio fitxan adierazitako helbide elektronikoaren bidez, eta dei eginen zaie ekintza prestatzeko bilera batera ager daitezen.

Eskaera onartuz gero, entitate parte-hartzailea behartuta egonen da ekintza egitera, idatziz justifikatu beharreko ezinbesteko kasuetan izan ezik. Ezinbesteko arrazoirik ez badago, eta enpresak erabakitzen badu ez parte hartzea, misioa hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago aurkeztu beharko du uko-egitea. Bestela, hurrengo paragrafoan ezarritako penalizazioa aplikatuko zaio.

Aurreko paragrafoan adierazitako kasuetan izan ezik, enpresa bat eskatutako eta onartutako misio batera joaten ez bada, eta hurrengo bi urteetan misioetako batean parte hartzea eskatzen badu, misio horietarako itxarote-zerrendako azken postuan egonen da.

–Enpresa parte-hartzaileen betebeharrak:

  • Enpresaren datuak jakinaraztea, ekintzan parte hartzeko eskabidean zehazten direnak.
  • Merkataritza-misioa egiten denetik 15 eguneko epean, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorriko dien balorazio inkesta betetzea.
  • Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren kontsultari erantzutea misioa izan eta sei hilabetera, jakiteko aurrerapenik izan ote den Mexikon egindako harremanetan eta jasotako informazioetan.
  • Misioaren ondoren, bilera bat egitea Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuarekin.

Iruñean, 2025eko otsailaren 7an.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F2501962