35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Dirulaguntzen deialdia, norgehiagokako araubidean, 2025ean Eguesibarko artisten arte sorkuntzari laguntzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 812051.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/812051).

Helburua eta xedea:

Deialdi honen helburua da norgehiagoka-araubide bat ezartzea, dirulaguntzak emateko, 2025ean, Eguesibarko artisten arte sorkuntzari laguntzeko.

Eskatzaileen betebeharrak:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratu ditzakete laguntza hauek:

–Adinez nagusia izatea.

–Proiektua aurkezteko egunean Eguesibarren erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik, etenik gabe.

–Zerga eta tributu arloetako betebeharrak egunean izatea.

Eskaerak, ahal dela, banakakoak izanen dira, baina artista batek baino gehiagok batera eskatzen ahalko dituzte laguntzak, lan bat lankidetzan egiteko. Edonola ere, artista bakoitzak eskabide bakarra egiten ahalko du deialdi honetan, laguntza banakako sorkuntza lan baterako edo taldekako lan baterako eskatzen den gorabehera.

Taldekako obren kasuan, laguntzaren zenbatekoa zati berdinetan banatuko da taldekide guztien artean. Hori egin nahi ez bada, bakoitzari zer proportzio dagokion adierazi beharko da (ehuneko guztien baturak 100 eman beharko du).

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2501407