35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

148E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratutako laguntzak" emateko 2025eko deialdia. DDBNeko identifikazioa: 805476.

Espainiako Konstituzioaren 42. artikuluan xedatzen denez, "Estatuak bereziki zainduko ditu atzerrian ari diren langile espainiarren eskubide ekonomiko eta sozialak, eta haien itzuleraren alde zuzenduko du bere politika". Horrela, Magna Cartaren arabera, itzulera emigrantearen oinarrizko eskubideetako bat da.

Aldi berean, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak honako hau dio atariko tituluko 2. artikuluan: "Atzerrian bizi eta beren azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan duten espainiarrek Nafarroan bizi direnek dituzten eskubide politiko berberak izanen dituzte. Halaber, haien ondokoek ere eskubide horiek izanen dituzte, espainiar gisa izena emanda badaude eta horrela eskatzen badute Estatuko legeriak zehazten duen gisan".

Era berean, 40/2006 Legearen (40/2006 Legea, abenduaren 14koa, Atzerriko Espainiar Herritartasunaren Estatutua) azalpen-zatian honako hau aipatzen da: "Konstituzioaren 42. artikulua betez, emigrazioko eta itzulerako politika integrala ezarri behar da emigranteen, erbesteratuen eta horien guztien ondorengoen eskubide ekonomiko eta sozialak babesteko, eta itzultzen direnen gizarteratzea eta laneratzea errazteko". Lege horretan bertan, 26. artikuluan honako hau dio: "Estatuak, autonomia erkidegoekin eta toki korporazioekin lankidetzan, politika integrala sustatuko du atzerrian bizi diren jatorri espainiarreko pertsonen itzulera errazteko. Horretarako, baliabide publikoen aprobetxamendu eraginkor eta efizientea egite aldera, botere publikoek beren jardunak koordinatuko dituzte itzultzen diren espainiarren gizarteratzea eta laneratzea ahalik eta baldintza onenetan gauzatu dadin".

Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legeak ere bere helburuen artean ezartzen du kanpoan dauden nafarrak Nafarroako Foru Komunitatera beren borondatez itzultzen laguntzeko neurriak hartzea.

Nafarroako Gobernuak, 2019ko martxoaren 27ko Erabakiaren bidez, Kanpoan Bizi diren Nafarrentzako NEXT estrategia onetsi zuen. Horren helburua da pertsona hauekin dagoen lotura estutzea, Foru Komunitatera itzul daitezen errazteko; haiekin lanerako sareak sortzea, talentuaren ihesa galaraztea eta Nafarroa munduan sustatzea.

Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 27an hartutako Erabakiaren bitartez, ahalmena eman zaio Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari 2025ean emigrante nafarrak eta haien familiak itzultzera bideratutako laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko.

Aipatu estrategiaren 2. ardatzean ("Atxikipena eta itzulera") ezartzen diren helburuak betetzeko, zeinean ezartzen baitira atzerrian bizi diren nafarren itzulerarako neurriak, laguntza deialdi bat onesten da. Laguntza deialdi honen helburua da Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak emigrante nafarrei eta haien familiei, zailtasun ekonomikoak dituztelako Nafarroara behin betiko itzuli nahi dutenei, laguntzak emateko araubidea finkatzea.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratutako laguntzak, banakako ebaluazio araubidekoak, emateko 2025eko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzea, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago:

AURREKONTU PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B50001-B5100-4809-144100: Laguntzak nafarrei itzul daitezen

2025

20.000,00

4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basera igortzea.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko kontabilitate zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko abenduaren 24an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

DEIALDIA, EMIGRANTE NAFARRAK ETA HAIEN FAMILIARTEKOAK NAFARROARA ITZUL DAITEZEN BIDERATUTAKO LAGUNTZAK BANAKAKO EBALUAZIO ARAUBIDEAN EMATEKO

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da finkatzea Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak itzuli nahi duten emigrante nafarrei eta haien familiartekoei ematen dizkien laguntzak emateko araubidea, baldin eta oinarri hauetan zehaztutako atalaseen pareko edo hortik beherako errentak badituzte.

2.–Finantzaketa.

Osotara 20.000 euro daude deialdi honetarako, eta 2025eko gastuen aurrekontuko partidaren kargura finantzatuko da:

AURREKONTU PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B50001-B5100-4809-144100: Laguntzak nafarrei itzul daitezen

2025

20.000,00

3.–Onuradunak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten 18 urtetik gorako pertsonak izan daitezke itzultzeko laguntzen onuradun (direla norbanakoak, direla familia-unitateko gainerako kideekin batera heldu direnak):

–Espainiako nazionalitatea izatea eta Nafarroan jaioa edo Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izatea edo, Estatuko legeei jarraikiz, espainiar gisa inskribatutako nafar jatorrikoen seme edo alaba izatea.

–Atzerritik Nafarroako edozein udalerritara itzultzea edo itzultzeko asmoa izatea, zuzeneko bidaian, denbora-muga honen barruan:

  • 2024ko azaroaren 4tik 2025eko urriaren 31ra.

–50.000 eurotik gorako balioa duen ondasun higiezinik ez izatea, beren bizilekua den edo itzultzean bizileku izanen den horretatik kanpo.

–Laguntza eskatzen duen pertsonak ez jaso izana, aurreko urteetan, emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratuta Nafarroako Foru Komunitateak deitutako laguntzak.

–Itzuleraren egunetik kontatzen hasita, atzerrian legez gutxienez urtebetez bizi izana, jada Nafarroara itzulita daudenen kasuan, edo itzuli nahi duten pertsonen kasuan atzerrian bizitzen gutxienez urtebete eramatea laguntzaren eskaera egin zen egunetik kontatzen hasita.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira atzerrian bizi izandako denboratzat hartuko atzerrian egindako egonaldi laburrak, ikasle-mugikortasun, kanpamendu, opor, turismo edo antzeko arrazoi ludikoengatik egindakoak. Era berean, ez dira lanalditzat hartuko atzerrian egindako ikasketekin lotutako praktikak, edo boluntario gisa emandako zerbitzuak edo ordainsari ekonomikorik ez dakarren beste edozein.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira Nafarroara egindako lekualdaketak kontuan hartuko, ikasle-mugikortasun, kanpamendu, opor, turismo edo antzeko arrazoi ludikoengatik egin badira.

–Familia-unitateko ezein kidek ez izatea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik.

4.–Laguntza eskuratzeko egoera ekonomikoa.

Deialdi honen ondorioetarako, laguntzak eskuratzen ahalko dituzte urteko errenta (itzulerako urtearen aurrekoari dagokiona) edo, hala badagokio, familia-unitatearen errenta (betiere laneko errentak, pentsioak, kapital errendimenduak edo enpresa-jarduerak sartuta) honako muga ekonomiko hauen barruan dutenek:

a. Kide 1eko familia-unitatea: OAEAPa halako 3,5, edo txikiagoa.

b. 2 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 4,5, edo txikiagoa.

c. 3 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 5,5, edo txikiagoa.

d. 4 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 6, edo txikiagoa.

Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (OAEAPa) Espainian erabiltzen den adierazle bat da, laguntzak eta dirulaguntzak emateko erabiltzen dena. Errenta kalkulatzeko, 2025erako finkatutako urteko OAEAPa hartuko da erreferentziatzat, 14 ordainsaritan hartuta.

Laguntza hauek kalkulatzeko, zuzenean kargura dauden pertsonatzat hartuko dira honako hauek:

–Eskatzailearekin, bere ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin bizi diren seme-alabak edo bestelako menpekoak, 18 urtetik beheragoak edo adin horretatik gorakoak, baldin eta %33ko desgaitasun-maila edo altuagoa badute egiaztatuta eta deialdiaren aurreko urtean ez badituzte jaso deialdia argitaratu den datan indarrean den urteko OAEAPa halako 1,5 edo altuagoak diren diru-sarrera gordinak (14 ordainketa).

–Eskatzailearekin, bere ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin bizi diren arbasoak, 65 urtetik goragoak edo adin horretatik beherakoak, baldin eta %33ko desgaitasun-maila edo altuagoa badute egiaztatuta eta deialdiaren aurreko urtean ez badituzte jaso deialdia argitaratu den datan indarrean den urteko OAEAPa halako 1,5 edo altuagoak diren diru-sarrera gordinak (14 ordainketa).

5.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira eskatzailearen bidaia-kostuari dagozkionak, eta, hala badagokio, Nafarroara itzuliko diren edo itzuli diren familia-unitateko kideen bidaia-kostuari dagozkionak, eta Nafarroara altzariak eta tresnak eta lagun egiteko animaliak ekartzeari dagozkionak, Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legean eta bidaiarien garraio-konpainien arauetan ezarritakoaren arabera.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, eskatzaile bakoitzeko, 2.000 euro izanen da. Hortik aurrera, eskatzailearen kargura bizi den eta familia-unitateko kidea den pertsona bakoitzeko (adinez nagusiak barne), 500 euro gehituko dira, 3.500 euroko mugarekin.

Laguntza %20 igoko da, baldin eta onuraduna despopulazio-arriskuan (1. edo 2. mailan) dagoen udalerri nafar batera itzuli bada edo itzuliko bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako erreferentzia-arau berrienaren arabera.

6.–Eskabideak eta agiriak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2025eko urriaren 31ra arte (egun hori barne).

Eskaerak Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoan aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan, web-orrian (https://www.nafarroa.eus) eskura dagoen eskabide ereduaren arabera.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkezteko, aurkezleak ziurtagiri digitala izan beharko du, edo NAN elektronikoa erabili. Eskaerari eransten zaizkion fitxategiak 20 Mb-koak izanen dira gehienez ere, eta formatu hauetako batekoak: CSV, DOC / DOCX, JPG / JPEG, ODS, ODT, PDF, RTF, TIFF / TIF, TXT, XLS / XSLX, ZIP.

Deialdia kudeatzen duen zerbitzuak espedientea tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia eskatzen ahalko du, interesdunek aurka egiteko eskubidea baliatzen dutenean izan ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritako baldintza eta ondorioekin, eskaeran berariaz adierazten dutenean. Kasu horretan, nahitaez aurkeztu beharko dute oinarri honetan eskatutako dokumentazio guztia.

6.1. Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kasu guztietan, laguntza eskaerarekin batera (deialdi honen fitxan emandako ereduaren araberakoa izan beharko du), dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena.

–Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan zuela egiaztatzen duen dokumentazioa.

–Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.

–Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.

b) Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.

–Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denbora bizi izan den.

c) Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak eta, hala badagokie, onuradunek bizileku duten Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana egiaztatzen duena.

d) Nafarroara lekualdatzeagatiko gastuen zerrenda, eskabidean adierazi beharrekoa.

e) Errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo enpresa jardueretakoak), 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, bai eskatzailearenak, bai bere kargura dituen familia-unitateko kideenak. Nafarroara 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 31ra bitartean itzuli izanez gero, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagozkion frogagiriak aurkeztu beharko dira.

Familia-unitateko kide diren eta 18 urte baino gehiago dituzten pertsonek diru-sarrerarik aitortu ez badute, inguruabar hori egiaztatzen duen agiri ofiziala aurkeztu beharko dute.

f) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, 50.000 eurotik gorako balioa duen ondasun higiezinik ez duela dioena, beren bizilekua den edo itzultzean bizileku izanen den horretatik kanpo (eskabidean adierazia).

g) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena (eskabidean osatzeko).

h) Eskatzailea bere kargurako pertsonekin itzuli denean, eskabidean adierazi beharko da, eta, horrez gain, honakoak aurkeztu:

–Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena. Eskatzailearen zuzeneko kargura dauden pertsonak ez badira familia-liburuan edo antzeko agirian agertzen, ziurtagiri ofiziala edo zuzenbidean onartutako beste edozein frogabide baliatu beharko da, pertsona horiek eskatzailearekin bizi direla egiaztatzeko.

–Familia-unitateko kide diren 18 urtetik beherako ondorengoen edo 65 urtetik gorako arbasoen kasuan, ziurtagiri ofiziala edo zuzenbidean onartutako beste edozein frogabide aurkeztu beharko da, %33ko desgaitasun-maila edo altuagoa egiaztatzeko.

6.2. Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kasu guztietan, laguntza eskaerarekin batera (deialdi honen fitxan emandako ereduaren araberakoa izan beharko du), dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena.

–Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan zuela egiaztatzen duen dokumentazioa.

–Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.

–Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.

b) Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.

–Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denbora bizi izan den.

c) Nafarroara itzultzeko bidaia noiz eginen den, gutxi gorabehera (eskabidean adierazi behar da).

d) Nafarroara itzultzeko aurreikusten den gastuen aurrekontua (eskabidean adierazi behar da).

e) Errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo enpresa jardueretakoak), 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, bai eskatzailearenak, bai bere kargura dituen familia-unitateko kideenak. Nafarroara 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 31ra bitartean itzuli izanez gero, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagozkion frogagiriak aurkeztu beharko dira.

Familia-unitateko kide diren eta 18 urte baino gehiago dituzten pertsonek diru-sarrerarik aitortu ez badute, inguruabar hori egiaztatzen duen agiri ofiziala aurkeztu beharko dute.

f) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, 50.000 eurotik gorako balioa duen ondasun higiezinik ez duela dioena, beren bizilekua den edo itzultzean bizileku izanen den horretatik kanpo (eskabidean adierazia).

g) Eskatzailearen eta, hala badagokio, familia-unitatearen konpromisoa Nafarroako udalerri batean erroldatzeko, beranduenez, 2025eko urriaren 31rako (eskabidean adierazi behar da).

h) Eskatzailearen eta, hala badagokie, familia-unitateko bere kargurako kideen erantzukizunpeko adierazpena, zeinean adieraziko baita zer herrialdetatik itzuli nahi den eta Nafarroako zer udalerritan erroldatuko den (eskabidean adierazi behar da).

i) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena (eskabidean adierazi behar da).

j) Eskatzailea bere kargurako pertsonekin itzultzen denean:

–Erantzukizunpeko adierazpena, zuzenean haren kargura dauden pertsonak nor diren adierazten duena (eskabidean adierazi behar da).

–Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena. Eskatzailearen zuzeneko kargura dauden pertsonak ez badira familia-liburuan edo antzeko agirian agertzen, ziurtagiri ofiziala edo zuzenbidean onartutako beste edozein frogabide baliatu beharko da, pertsona horiek eskatzailearekin bizi direla egiaztatzeko.

–Familia-unitateko kide diren 18 urtetik beherako ondorengoen edo 65 urtetik gorako arbasoen kasuan, ziurtagiri ofiziala edo zuzenbidean onartutako beste edozein frogabide aurkeztu beharko da, %33ko desgaitasun-maila edo altuagoa egiaztatzeko.

Eskabidea zuzentzea.

Eskaera osatu gabe badago, instrukzio organoak interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen ditzala akatsak, eta adieraziko dio, horrela egin ezik, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatu bezala, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7.–Antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honen ondorioetarako, laguntzak emateko prozeduraren gaineko antolaketa eta instrukzio eginkizunak Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaile hauetan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, zerbitzu horretaz ari da.

Prozedura ebazteko eskumena Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiari dagokio.

Deialdi honetan laguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioko araubidearen bitartez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean xedaturikoarekin bat.

8.–Prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak aurkeztu ziren ordenari erreparatuko zaio laguntzak ematearen gainean ebazteko, espedientea osatuta dagoenetik, dirulaguntzaren onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badira (deialdi honetako 6. klausulako dokumentazioa barne dela). Eskaera ebaluatu ondotik, instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du. Proposamena ikusita, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak laguntza bakoitza emateaz ebatziko du.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunak ez badu instrukzio organoaren jakinarazpenik jaso, eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko du. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Laguntza hau emateko, nolanahi ere, beharrezkoa izanen da xede horretarako gaitutako aurrekontu baliabideak izatea.

9.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Beste dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntzekin baturik, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

10.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

10.1. Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza kobratu ahal izateko, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute instrukzio organoan, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi dietenetik kontatzen hasi eta 15 egun naturaleko epean:

–Bidaiak eragindako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak. Txartel elektronikoen fakturak norberarenak izanen dira; norentzat diren, haien izenak adierazita dituztela.

–Tresnak eta altzariak garraiatzeak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa hartuta Nafarroan edukiko duela ohiko bizilekua gutxienez urtebetez, itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

–Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak bizileku duen Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana ez ezik, familia unitateko kideen bizikidetza ere egiaztatzen duena.

–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edo inprimakia, dauden ereduen araberakoa. Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako Atalak eskaintzen ahal ditu.

10.2. Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza kobratu ahal izateko, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute instrukzio organoan, itzulera egunetik kontatzen hasi eta 15 egun naturaleko epean:

–Bidaiak eragindako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak. Txartel elektronikoen fakturak norberarenak izanen dira; norentzat diren, haien izenak adierazita dituztela.

–Tresnak eta altzariak garraiatzeak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa hartuta Nafarroan edukiko duela ohiko bizilekua gutxienez urtebetez, itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

–Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak bizileku duen Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana ez ezik, familia unitateko kideen bizikidetza ere egiaztatzen duena.

–Eskatzailea Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzaren webgunera sartu beharko da (bertatik kontsultatzen eta kudeatzen dira banku-kontuak eta ordainketak), emandako laguntzaren transferentzia ordaintzeko kontu propioa helbideratzeko, halakorik badu. Kontuaren ziurtagiria ere bidaltzen ahalko du, erregistro orokor elektronikoaren bidez, xede-unitatean 10003240 kodea adierazita.

11.–Baldintzak aldatzea.

Laguntza eman eta haren zenbatekoa zehazteko aintzat hartu diren baldintzetan aldaketarik bada, onuradunek guztien berri eman beharko diote Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari.

Aldaketak behar adina arrazoitu beharko dira, aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehala, eta betiere, diruz lagundutako programa gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak onartu nahiz ez onartu, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

12.–Onuradunen betebeharrak.

Honako betebehar hauek bete beharko dituzte deialdi honetako laguntzak jasotzen dituzten pertsonek:

a) Dirulaguntza ematea ekarri duen jarduera oinarri arautzaileei jarraikiz egitea.

b) Nafarroan ohiko bizilekua izateari eustea, gutxienez urtebetez, Nafarroara benetan itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

c) Dirulaguntza ematen dutenak egiten ahal dituen egiaztapenei men egitea.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari.

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

13.–Dirua itzultzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarririko kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sorturiko berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

14.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarririkoari jarraituko zaio.

15.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatua aplikatuko da, baita aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

PROZEDURA:

ITZULTZEKO LAGUNTZEN ESKAERA

ESKATZAILEAREN DATUAK:

IZENA:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IFZ/PASAPORTEA:

BIDE MOTA:

BIDEAREN IZENA:

ZENBAKIA:

MULTZOA:

SOLAIRUA:

ATEA:

POSTA KODEA:

HERRIA:

HERRIALDEA:

TELEFONOA:

TELEFONO MUGIKORRA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

ETA HORI ORDEZKATUZ:(Ordezkapena egiaztatu beharko da zuzenbidez onartutako edozein bitarteko erabiliz)

IZENA/SOZIETATEAREN IZENA:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IFZ/PASAPORTEA:

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK:

Honako hauei jakinaraz bekie: Eskatzailea Ordezkaria (pertsona edo entitatea)

Jakinarazpena eskura jarri dela esateko oharrak bidaliko dira ondoren ematen diren helbide elektronikora edo telefono mugikorrera:

TELEFONO MUGIKORRA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK:

Administrazioarekiko harremanak bitarteko elektronikoen bidez egitera derrigortuta dauden pertsonek jakinarazpen elektronikoa jasoko dute, nahitaez; beste edozein aukera, haientzat, ez da baliozkoa eta ez du ondoriorik sortuko.

BIDE MOTA:

BIDEAREN IZENA:

ZENBAKIA:

MULTZOA:

SOLAIRUA:

ATEA:

POSTA KODEA:

HERRIA:

HERRIALDEA:

DATU EKONOMIKOAK:

FAMILIA-UNITATEAREN DATU EKONOMIKOAK:

DEITURAK:

IZENA:

AHAIDETASUNA:

ADINA:

HILEKO DIRU-SARRERAK (herrialdeko moneta)

JATORRIA:

ESKATZAILEAREN HILEKO DIRU-SARRERAK

FAMILIA-UNITATEAREN HILEKO DIRU-SARRERA EKONOMIKOAK, GUZTIRA:

a) NAFARROARA ITZULTZEKO BIDAIA NOIZ EGIN ZEN:

NAFARROARA ETORTZEKO ETA GAUZAK EKARTZEKO GASTUAK:

Gastuen banakapena: Kontzeptua: .............................................................................

Zenbatekoa: ................................................................................

Kontzeptua: .............................................................................

Zenbatekoa .................................................................................

Kontzeptua: .............................................................................

Zenbatekoa .................................................................................

b) NAFARROARA ITZULTZEKO AURREIKUSTEN DEN EGUNA:

NAFARROARA ITZULTZEKO AURREIKUSTEN DEN GASTUAREN AURREKONTUA ETA GAUZEN LEKUALDAKETA:

* bete a) edo b)

ESKATZAILEAK EDO BERE ORDEZKARIAK ADIERAZTEN DU:

1. Eskabide honetan eta aurkezten diren dokumentuetan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako ezein debekuetan ez dagoela.

3. 50.000 eurotik gorako balioa duen ondasun higiezinik ez duela, bizilekua den edo itzultzean bizileku izanen den horretatik kanpo.

4. Laguntza eskatzen duen pertsonak ez duela jaso, aurreko urteetan, emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratuta Nafarroako Foru Komunitateak deitutako laguntzarik.

5. Bera eta bere familia-unitatea (hala badagokio) Nafarroako udalerri batean erroldatuko direla, 2025eko urriaren 31 baino lehen.

6. Itzulera leku honetatik izanen dela ............................................................................ (adierazi herria eta herrialdea). Bera eta bere familia-unitatea (hala badagokio) Nafarroako udalerri honetan erroldatuko direla: ........................................................................................

DATUAK EGIAZTATZEA:

Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuak, laguntzen kudeatzaile den aldetik, tramitea egiteko behar diren datuak kontsultatuko ditu, zehazki deialdiaren oinarrien 6.1.a/6.2.a, 6.1.g/6.2.i eta 9. puntuetan aipatzen direnak. Halaber, kontsultak egiten ahalko ditu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako egoeretako batean ere ez dagoela egiaztatzeko.

□ Jarraian azaltzen ditudan arrazoiengatik, EZ DUT ONARTZEN laguntza kudeatzen duen zerbitzuak deialdi hau tramitatzeko beharrezkoak diren agiriak eskuratzea eta kontsultatzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ematen dion idazketaren arabera:

.................................................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................................................

Horregatik, deialdi honetan eskatzen diren agiri guztiak aurkezten ditut.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz, prozedura hau tramitatzean biltzen diren datu pertsonalak, zeinen tratamendua eta argitaratzea baimentzen baitituzte interesdunek, eskaerak aurkezten dituztenean, "Herritarrekiko eta entitateekiko harreman administratiboak" izeneko fitxategi batean bilduko dira, prozedura hau kudeatzeko asmoz, baita tramitazioari buruzko informazioa interesdunei emateko ere. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea. Datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzen ahalko dira, zuzendaritza nagusi horretara komunikazio bat bidaliz, helbide honetara: Yanguas y Miranda kalea 27 – 1. solairua, 31003 Iruña. Bestela, helbide elektroniko honetara ere bidal daiteke: next@navarra.es.

ESKATZAILEAREN EDO ORDEZKARIAREN SINADURA:

Izena, tokia eta data

Iragarkiaren kodea: F2500428