1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
1E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 6ko 172E/2024 Foru Agindua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi zituena.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 6ko 172E/2024 Foru Aginduaren bidez onesten dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak zenbait aldaketa proposatu dituzte bulegoetako batzuen atxikipen, izen edo eginkizunetan. Idazkaritza Tekniko Nagusiak, halaber, zenbait aldaketa proposatu ditu bertako bulego baten eginkizunei dagokienez, eta beste bat kentzea proposatu du.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
Artikulu bakarra.–Aldatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 6ko 172E/2024 Foru Agindua. Haren bidez ezarri ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak.
Bat.–2. artikuluko i) eta j) apartatuak aldatzen dira, eta hauxe da testu berria:
"i) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita:
–Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.
–Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.
–Obren Bulegoa.
j) Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari atxikita:
–Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoa.
–Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa".
Bi.–3. artikulua aldatu da eta honela idatzita agertuko da:
"Ingurumen Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarri dira:
a) Klima Aldaketaren aurkako Ekintzak Koordinatzeko Atalari atxikita:
–Gobernantza eta Sentsibilizazio Bulegoa.
b) Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari atxikita:
–Administrazio Laguntzako Bulegoa.
–Europako Proiektuak Kudeatzeko Bulegoa.
c) Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari atxikita:
–Baimen Bulegoa.
d) Ingurumen Ikuskapenen Atalari atxikita:
–Kontrol eta Kalitate Bulegoa.
e) Hondakinen Atalari atxikita:
–Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa.
f) Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalari atxikita:
–Espezieen Bulegoa.
–Naturaguneen Bulegoa.
–Plangintzaren eta Klima Aldaketaren Bulegoa.
g) Ingurumen Ebaluaziorako Atalari atxikita:
–IEEaren eta Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa.
–Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Bulegoa.
h) Arrantza Kudeaketarako Atalari atxikita:
–Arrantza Bulegoa.
i) Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari atxikita:
–Administrazio Laguntzako Bulegoa.
j) Basoak Kudeatzeko Atalari atxikita:
–Basoak Lehengoratzeko Bulegoa.
–Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.
k) Baso Plangintzarako Atalari atxikita:
–Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa.
–Baso Ondarearen Bulegoa.
l) Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari atxikita:
–Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa.
–Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen Bulegoa.
–Ingurumen Hezkuntzaren Bulegoa.
–Administrazio Laguntzako Bulegoa.
m) Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita:
–Bidasoko Koordinazio Unitatea.
–Aezkoa-Kintoko Koordinazio Unitatea.
–Erronkaribar-Zaraitzuko Koordinazio Unitatea.
–Iruñerriko Koordinazio Unitatea.
–Koordinazio Unitate Transbertsala.
–Ingurumenaren Koordinazio Unitate Zentrala.
–Estellerriko 1. Koordinazio Unitatea.
–Estellerriko 2. Koordinazio Unitatea.
–Sakana-Mendialdeko Koordinazio Unitatea.
–Agoizko Koordinazio Unitatea.
–Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitatea.
–Tuterako Koordinazio Unitatea".
Hiru.–4. artikulua aldatzen da eta honela idatzita agertuko da:
"Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezarriko dira:
a) Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikita:
–NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoa.
b) Gai Administratiboak eta Baliabideak Kudeatzeko Atalari atxikita:
–Zerbitzu Orokorren Bulegoa.
c) Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Atalari atxikita:
–Langileria Bulegoa.
–Herritarren Arretarako Bulegoa.
d) Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita:
–Ekonomia Aferetarako Bulegoa.
–Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.
e) Informatika Kudeatzeko Atalari atxikita:
–NBEUFen eta LGENFen Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa.
–Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa.
–Informazioaren Segurtasunari eta LKSren Areari Laguntzeko Bulegoa.
Lau.–25. artikuluaren a) eta b) apartatuak aldatzen dira, eta honela idatzita agertuko dira:
"a) Laguntzen eskaera bakarra aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatzea eta ereduak prestatzea. Eskaera hori Nafarroako Landa Garapeneko Programako Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuaren laguntzetarako da, baita NPEPE 2023-2027 planeko zenbait esku-hartzeri dagozkion ingurumen eta klima arloko konpromisoetarako eta kudeaketarako beste hainbat konpromisotarako landa garapenerako laguntzetarako ere.
b) Ondorengo laguntza lerroetarako eskaeren administrazio kontrola.
–Landa Garapenerako 2014-2020 Programako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako jasotzen dituen laguntzei dagokienez:
I. Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza, eta laguntza iragankorra, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 31.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
II. Nekazaritza ekologikorako laguntza.
III. Hazitarako patataren ingurumen-nekazaritzako ekoizpenerako laguntza.
IV. Galzorian dauden arrazak gorde eta sustatzeko laguntza.
V. Karbonoa atzemateko laguntza, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan.
VI. Landa garapenerako laguntzak lortzeko eskaera, beste autonomia erkidego batzuetan onetsitako programen esparruan.
–NPEPE 2023-2027 planak barne hartutako eskualdeko esku-hartzeetarako laguntzei dagokienez:
VII. Biodibertsitaterako erlezaintza.
VIII. Animalien ongizatea hegazti-hazkuntzarako.
IX. Hazitarako patataren ingurumen-nekazaritzako ekoizpena.
X. Agrosistema mediterraneo jasangarriak.
XI. Nafarroako bertako arrazak.
XII. Nekazaritza ekologikoa.
XIII. Balio natural handiko sega-belardiak.
XIV. Estepa-hegaztientzako lugorriak.
XV. Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.
XVI. Abeltzaintza sistema jasangarriak".
Bost.–27. artikuluaren a) eta e) apartatuak aldatzen dira, eta honela idatzita agertuko dira:
"–a) Abeltzaintzako ustiategien eta gune zoologikoen erregistroa kudeatzea".
"–e) Esnearen kontrola eta esnearen entregen adierazpena gainbegiratzea".
Sei.–36. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"36. artikulua. Obra Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bide eta hustubideen sareetako obretarako planak, oinarrizko proiektuak eta eraikuntza proiektuak gainbegiratzea, lurzati berrantolamenduen zonetan.
b) Obrak esleitzeko espedienteak tramitatu eta artxibatzea.
c) Bide eta hustubideen sareetako obretarako eraikuntza proiektuetako obra zuzendaritza, lurzati berrantolamenduen zonetan.
d) Egindako obrei buruz aurkeztu alegazio eta errekurtsoak aztertu eta ebazpena proposatzea.
e) Nafarroako abelbideen mantentze- eta egokitze-lanekin lotutako obrak kudeatzea, zuzentzea eta gauzatzea.
f) Obrekin loturik zerbitzuak agintzen dizkion lan guztiak egitea".
Zazpi.–37. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"37. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Toki entitateek sustatutako abeltzaintzako eta nekazaritza industriako azpiegiturei laguntzeko espedienteak tramitatzea.
b) Kudeatzea eta koordinatzea nekazaritzako azpiegituretan izandako kalteak konpontzeko ezartzen diren laguntzak, kalte horiek eragiten dituztenean hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek.
c) Zerbitzuaren eginkizunei loturik agintzen zaizkion lan guztiak egitea".
Zortzi.–44. artikulua aldatzen da eta 41. artikulua izatera pasatzen da. Honela idatzita agertuko da:
"41. artikulua. Europako Proiektuak Kudeatzeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Lehentasuneko ildoak eta proiektuetarako aukerak identifikatzea, zuzendaritza nagusiari dagozkion gaietan.
b) Proposamenak definitu eta prestatzea eta proiektuak dinamizatzea, zuzendaritza nagusiaren arlo estrategikoetan baliabideak eskuratzeko.
c) Zuzendaritza nagusiak sustatutako proiektuak finantzatzeko baliabide publikoak kudeatzea.
d) Zuzendaritza nagusiak eta hari atxikitako entitate publikoek Europako zer proiektutan parte hartzen duten, horien jarraipena eta kontrola egitea eta dagozkien komunikazio ekintzak gauzatzea.
e) Beste departamentu batzuekin eta zentro teknologiko eta enpresekin koordinatzea, Europako proiektuetan eta Foru Komunitaterako proiektu estrategikoetan parte hartzea sustatzeko.
f) Zuzendaritza nagusiaren intereseko eta jardun eremuko arloetan Espainian eta nazioartean dauden sareetan parte hartzea eta haien jarraipena egitea.
g) Ingurumen arloko I+G+b sustatzea.
h) Europako seihilekoen jarraipena egitea, parte hartuz zuzendaritza nagusiaren intereseko gaietan ministerioei laguntzeko eratzen diren autonomia erkidegoen batzordeetan.
i) Garapen jasangarrirako politika sustatzeko behar diren jarduerak egitea.
j) Ingurumen jasangarritasuna sustatzeko neurriak aplikatzeko behar diren neurriak kudeatzea eta gauzatzea.
k) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak".
Bederatzi.–41., 42. eta 43. artikuluen zenbakiak aldatzen dira eta 42., 43. eta 44. artikuluak izatera pasatzen dira.
Hamar.–46. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Natura 2000 Espazio Sarea koordinatzea.
b) Natura 2000 Sareko espazioen plangintzako dokumentuak prestatzea.
c) Natura 2000 Sareko espazioen plangintza gauzatzearen jarraipena egitea.
d) Natura 2000 Sareari buruzko nahitaezko informazioa prestatu eta mantentzea.
e) Biodibertsitatearen kontserbaziorako interesa duten beste arlo batzuk kudeatzen laguntzea.
f) Habitat naturalen jarraipena egitea, kontserbazio egoera txarrean dauden habitatak babestu eta leheneratzeko behar diren planak egitea, eta beharrezko neurriak betetzen direla bermatzea.
g) Aurreko apartatuetan jasotako eginkizunak gauzatzeko, Plangintzaren eta Klima Aldaketaren Bulegoarekiko koordinazioa beharrezkoa izanen da.
h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean".
Hamaika.–47. artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:
"Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Klima aldaketa txertatzea naturaguneen plangintzan eta kudeaketan.
b) Nafarroako Naturagune Babestuen Sarearen plangintzarako dokumentuak prestatzea.
c) Nafarroako Naturagune Babestuen Sarea kudeatzea, Baso Ondarearen Bulegoarekin koordinatuta Urbasa eta Andiako parke naturalari dagokionez.
d) Nafarroako Naturagune Babestuen Sarearen plangintza gauzatzearen jarraipena egitea eta klima aldaketaren eragina aztertzea.
e) Nafarroako Naturagune Babestuen Sarearen erabilera eta jarduerei buruzko nahitaezko txostenak prestatzea.
f) Aurreko apartatuetan jasotako eginkizunak gauzatzeko, Naturaguneen Bulegoarekiko koordinazioa beharrezkoa izanen da.
g) Naturaguneetako erabileren mugaketaren ondorioz bidezkoak diren kalte-ordainak tramitatzea.
h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean".
Hamabi.–48. artikulua aldatzen da. Honela agertuko da idatzita:
"Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ingurumen ebaluazio estrategiko arruntak eta sinplifikatuak tramitatzea eta horiei buruzko txostenak egitea planetan, programetan eta lurralde-antolamendurako tresnetan, baita horien aldaketetan ere.
b) Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileak gauzatzearen jarraipena eta kontrola, proiektuen eta eginiko ingurumen ebaluazioen arabera.
c) Funtzionamenduaren fasean, inplementatutako neurrien eraginkortasunari buruzko jarraipena eta kontrola. Proposamenak egitea eginiko ingurumen ebaluazioen baldintzak berrikusteko eta neurri zuzentzaile berriak ezartzeko.
d) Ingurumena zaintzeko programak kontrolatzea, honako hauek garatzean: ingurumen inpaktuaren adierazpenak, ingurumen adierazpen estrategikoak eta ingurumen ukipenen ebaluazioak. Kontrola arlo honetan indarrean dagoen legediaren arabera eginen da, legediak ingurumen organoari esleitzen dion bezala.
e) Ingurunean inpaktua izan dezaketen jardueren sustatzaileek konponbide berriak proposatzen dituztenean neurri zuzentzaileetarako, horien ingurumen-egokitasuna ebaluatzea.
f) Ingurumenaren gaineko hondar-inpaktuak zuzentzeko inbertsioetarako dirulaguntzen eta laguntzen espedienteak tramitatzea.
g) Ingurumen arloko tramitazioa duten proiektuek eragindako gertakarien datu-baseak mantentzea eta kudeatzea. Ukitutako enpresen eta Nafarroako Gobernuaren beste organo batzuen datu-baseekin koordinatzea.
h) Ingurumen jarraipenerako batzordeetan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren proiektu handi edo estrategikoen kasuan.
i) Hitzarmenak prestatu, proposatu eta koordinatzea ingurune naturalean ondorioak dituzten jarduerak zuzentzeko.
j) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak".
Hamahiru.–50. artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:
"Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Arrantza debekatzeko aginduen proposamenak prestatzea.
b) Animalia urtarren populazioen jarraipena egitea.
c) Arrantzako beste jarduerak kudeatzea.
d) Nafarroako Gobernuaren piszifaktoriak kudeatzea eta kontrolatzea.
e) Arrantzako Aholku Batzordeari buruzko agiriak artxibatzea eta erregistratzea, eta beste parte-hartze organo batzuei babesa ematea.
f) Fauna espezie urtarrekin lotutako planak gauzatzeko laguntza ematea eta jarraipena egitea.
g) Atalak esleitzen dizkion beste guztiak".
Hamalau.–62. artikulua ezabatzen da. Hortaz, ondorengo artikuluen zenbakia zutena baino bat gutxiago izanen da.
Hamabost.–65. artikulua aldatzen da eta 64. artikulua izatera pasatzen da. Honela idatzita agertuko da:
"64. artikulua. Herritarren Arretarako Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ezartzea zein diren departamentuko erregistroetako antolakuntza eta koordinazio irizpideak, gainerako unitate organiko eta eskudunekin elkarlanean, eta kudeatzea departamentura sartzen diren dokumentuen erregistroa.
b) Departamentuko informazio orokorraren telefonoaz arduratzea, baita informazio orokorraren postontziaz ere.
c) Ziurtagiri digitalen akreditazioa egitea.
d) Dokumentuak konpultsatzea.
e) Erregistroari eta informazioari buruzko adierazleak prestatzea.
f) Gaitutako helbide elektronikoaren eta herritar karpetaren bitartez departamentuari zuzendutako jakinarazpen telemantikoetarako sarbidea.
g) Idazkaritza Tekniko Nagusiari laguntza emateko lanak.
h) Departamentuko barruti-bulegoen sarea antolatzea eta koordinatzea.
i) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean".
Lehen xedapen gehigarria.–Lehenagotik dauden izendapenak.
Berretsi egiten dira aldaketa hauek ukitutako eta izen berari eusten dioten bulegoetako buruen izendapenak, haiek egin zireneko baldintza berberetan betiere. Halaber, Programen Dinamizazioaren, Proiektu Estrategikoen eta Tokiko Agenden Bulegoko buruaren izendapena berresten da, bulego horrek aurrerantzean Europako Proiektuak Kudeatzeko Bulego izena hartuko baitu.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 7an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2500363