35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 9ko 302E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako 0000025/2025 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, ezetsi egiten da Mikel Olcoz Echeverria jaunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 171/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren profila duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuetara sartzeko gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduran.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaliko da Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 9ko 302E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako 0000025/2025 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea. 302E/2024 Foru Aginduaren bidez, ezetsi egin zen Mikel Olcoz Echeverria jaunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zerbitzuaren abuztuaren 1eko 171/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (171/2024 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren profila duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuetara sartzeko gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduran).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Gorputz Hezkuntzako maisu-maistren (IIP, gaztelaniaz) eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistren (IIP, gaztelaniaz) lanpostuetan interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2025eko otsailaren 7an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2501957