35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, Moncayo kalea berriz urbanizatzeko obrak finantzatzeko. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2024ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, Moncayo kalea berriz urbanizatzeko obrak finantzatzeko.

Erabaki hori jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunean, iragarkia paraturik 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, eta ukituei banaka jakinarazirik. Aldi horretan, Ucar Albañilería y Obras SLk alegazio bat aurkeztu du, kontribuzio berezien espedientean poligonoko 77. eta 46. lurzatiei esleitu zaien eraikigarritasunari buruz.

Ikusirik udal arkitektoak egin duen txosten teknikoa, non honako hau ematen den aditzera aurkezturiko alegazioaz: "Hiri-jarduketarako plan berezia (HJPB) izapidetzen ari da; beraz, ez dago behin betiko onetsirik, eta ez du berekin ekartzen, gaur egun, inolako hirigintza-determinaziorik. Izapidetzen ari den HJPBak ezartzen duen eraikigarritasunari dagokionez, esan behar da oso modu zehatzean interpretatzen duela hirigintza-araudian jasotzen den ‘itzulkin’ kontzeptua, eta horrekin ez dagoela adostasunik batere. ‘Itzulkin’ kontzeptua ez dago indarreko Udal Planean deskribaturik, ez eta ondoko hirigintza-tresnetan ere, ez da hirigintzaren arloko kontzeptu bat, eta Udal Plan hori idatzi zuena ere ez da gai izan zertan datzan azaltzeko. Lurzatiaren azalera osoa hartu da kontuan beheko solairuko eraikigarritasun gisa, bai eta lurzatiaren albo bateko zerrenda bat ere, 12 m-ko sakonera duena, zeina berriz urbanizatu behar baita, lehen solairuko eta beheko solairuko eraikigarritasunerako.

Horrez gain, esan behar da ezen lurzatien elkarketa eta banantzea izapidetu zenean jada finkatu zela lurzatiaren eraikigarritasuna (horren ondorioz 1. poligonoko 77. lurzatia eratu zen, gaur duen konfigurazioarekin), hain zuzen ere, orain kontribuzio bereziaren ordenantzarako jaso den berbera. Eraikigarritasun hori ez zen orduan zalantzan jarri.

Bestalde, 46. lurzatiko eraikigarritasunari dagokionez, aditzera ematen da lurzati horrek eraikigarritasun txikiagoa duela; zehazki, haren eraikigarritasuna 2.047,05 m²-koa da, eta ez kontribuzio bereziaren ordenantzak ezarritako 1.618,53 m³-ak.

Horri buruz, esan behar da ezen, lurzatiaren eraikigarritasuna zehazteko, erabili dela 1. poligonoko 77. lurzatiarena kalkulatzeko metodo bera, eremu berean baitaude hirigintza-determinazioei dagokienez (bizitegi-erabilera estentsiboa).

Lurzatian hiri-lurzoru gisa sailkaturiko azalera osoa hartu da kontuan beheko solairuko eraikigarritasun gisa, bai eta lurzatiaren albo bateko zerrenda bat ere, 12 m-ko sakonera duena, zeina berriz urbanizatu behar baita.

Esan behar da irizpide hori bera erabili dela kontribuzio bereziaren ordenantzak ukituriko beste bi lurzatietan.

Ondorioak:

Orain arte azaldutakoa ikusirik, ondorioztatzen da ongi kalkulaturik dagoela lurzatien eraikigarritasuna, kargak banatzeari begira (ordaintzen duten %90etik, alderdi bakoitzak bere gain hartzen dituen obra-ehunekoak –izan ere, gainerako %10a Udalaren gain dago).

Horrenbestez, gomendatzen da ezets dadila aurkeztu den alegazioa, eta jarrai dadila ordenantza izapidetzen."

Horiek guztiak horrela, Cascanteko Udalak, 2025eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Ezestea kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedienteari aurkeztu zaion alegazioa, udal arkitektoaren txostenean adierazitako arrazoiengatik, zeinak ageri baitira erabaki honen azalpen zatian, beronen oinarri gisa.

Bigarrena.–Behin betiko onestea 2024ko urriaren 25ean egin bilkuran hartutako erabakia eta, horrenbestez, onespena ematea Moncayo kalea berriz urbanizatzeko obrak finantzatzeko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeari, honako banaketa-oinarri eta kuota hauekin:

a) Obren guztirako kostua 60.387,27 euro izanen da (BEZa barne), eta Udalak, obrak finantzatzeko, bere gain hartutako zenbatekoa (jasandako kostua) 6.038,73 euro izanen da.

b) Behin-behinean ezartzea onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 54.384,54 euro, hau da, Cascanteko Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren %90i dagokiona.

c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu eginen da behin aipatutako obrak bukatuta, obren benetako kostua jakinik, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluari: "Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko".

d) Banaketa-modulu gisa lurzati bakoitzaren eraikigarritasuna erabiltzea.

e) Eskatzea kontribuzio berezien %50 ordain dadila, hurrengo urterako aurreikusitako kostuaren zenbatekoaren arabera, zeinak 54.348,54 euro egiten baitu. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura burutu ez bada ez da zilegi izanen beste urte batekoa aurreratzeko eskatzea.

f) Ezarri den aurreko guztiaren ondorioetarako, zergadunen behin-behineko zerrenda onestea, bai eta bana-banako kuotak ere, jasanarazi beharreko obraren kostuari modulu aplikagarria aplikatzearen ondoriozkoak. Hona hemen:

POLIGONOA

LURZATIA

PARTE-HARTZEAREN%

NANa

ERAIKIGARRITASUNA

ERAIKIGARRITASUNAREN%

BANATATU BEHARREKO
KOSTUA (%90)

1

46

%100

***8882**

1618,53 m²

%34,376

18.682,59 euro

1

77

%100

***3383**

2246,27 m²

%47,708

25.928,56 euro

1

88

%50

***5725**

210,89 m²

%4,479

2.434,29 euro

1

88

%50

***5095**

210,89 m²

%4,479

2.434,29 euro

1

89

%50

***4172**

210,90 m²

%4,479

2.434,41 euro

1

89

%50

***4172**

210,90 m²

%4,479

2.434,41 euro

4708,38 m²

%100,00

54.348,54 euro

Hirugarrena.–Erabaki hau alegazio-egileei jakinaraztea.

Laugarrena.–Onuradunei banan-banan jakinaraztea onetsitako kontribuzioaren ondoriozko banakako kuotak eta erabaki hau.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Jakinarazten dizut orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematen dizut ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarzten denetik hasita.

Cascanten, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2502017