2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, Eguesibarko kontzejuei dirulaguntzak emateko, 2025. urtean kultur jarduerak egin ditzaten. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 812047.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/812047).
–Helburua eta xedea.
Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko Eguesibarko kontzejuei, norgehiagokako araubidean. Jarduera horiek izan behar dute 2024ko azaroaren 8tik 2025eko azaroaren 7ra bitartekoak.
Dirulaguntzak pizgarri izan nahi du, kontzejuek kultura susta dezaten Eguesibarren.
Ez dira diruz lagunduko kontzejuetako besten kariaz egiten diren kultur eta arte jarduerak, salbu eta Kultur Arloak ibar osorako interes kulturala dutela erabakitzen badu, haien garrantzia dela medio.
–Eskatzaileen betebeharrak.
Dirulaguntzen onuradun izan daitezke Eguesibarko kontzeju guztiak, baldin eta eskatzen badituzte seigarren oinarrian ezarritako moduan eta dokumentazioarekin.
Kontzejuak beste erakunde publiko edo pribatu batek ematen dituen bekak edo laguntzak jasotzen ahalko ditu.
–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2501403