2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa xehatua AA-UGA-13 eremuan. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoz,
ERABAKIA:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea AAUGA-13 jarduketa asistematikoaren aldaketa xehakatua, berariazko baldintzatzat ezarrita AA-UGA-13 unitatearen eremutik kanpo geratzen den 73,70 m²-ko lurzoru zatia nahitaez batzea Ugarko 5. poligonoko 3. lurzatiarekin.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta; hala, nahi duen orok hura aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egiteko aukera izanen du.
Hirugarrena.–Jendaurreko epea iraganik, Udalak behin betiko onetsiko du dokumentua, behar diren aldaketak eginda.
Aritzalan (Deierri), 2025eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2502063