2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Akats zuzenketa, atezain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, argitara eman zen atezain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Alkatetzaren 73/2025 eta 77/2025 zenbakiko ebazpenen bidez (2025eko otsailaren 4koa eta 2025eko otsailaren 7koa, hurrenez hurren) argitaratutako gai-zerrendan akatsa atzeman denez, zuzendu egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz.
Horrenbestez:
Honela dioen tokian:
"II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA.
11.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa: beharrezko udal organoen antolaketa eta funtzionamendua (X. titulua, II. kapitulua)."
Honela behar du:
"II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA.
11.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa: antolaketa (II. titulua, II. kapitulua)."
Lesakan, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2502011