35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko eta mantentzeko lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatuta dagoena (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Excavaciones Fermín Oses SL.

Jarduera: ibilgailuak konpontzeko eta mantentzeko lantegia.

Tokia: Carlos VII kalea 33, 2. nabea.

Lizarran, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2501295