35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Zitazioa, okupatu aurreko aktak egiteko, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektuan

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko otsailaren 28an, erabaki zuen honako proiektu hau onestea : "Lizoainibar-Arriasgoitiko udal-mugartean, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzea". Orobat, erabaki zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onestea, eta jendaurrean jartzea, hamabortz egunez.

Jendaurreko aldia bukatu zenez alegaziorik aurkeztu gabe, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko abuztuaren 28an, behin betiko onetsi zuen delako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta onespen horrek berekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

Nafarroako Gobernuak, 2025eko urtarrilaren 22ko erabaki baten bidez, deklaratu zuen presakoa dela proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DU:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalean, 2025eko martxoaren 18an, 09:30ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioko peritu izendatzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

Lizoainen, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2502130