35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 147. partzelan. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, 2025ko otsailaren 3an emandako Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 4. poligonoko 147. partzelaren (Iparraldea karrika, 7) barrutirako hiri-jarduketarako plan berezia. Mikel Alzuguren Gorria da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2025ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2501816