35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak emateko, euskararen erabilera susta dadin merkataritza establezimenduen irudi publikoan, 2025. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 813247.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/813247).

Berriobeitiko Udalaren Gobernu Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 28an egin bilkura arruntean, hau onestea erabaki zuen: dirulaguntzak emanen dizkie udalerrian kokatutako establezimenduei beraien irudi publikoan euskara erabiltzen badute.

Berriobeitin, 2025ko otsailaren 6an.–Alkatea, Felix Remirez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2501950