2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Hiri-jarduketarako plan berezia, UO2 unitatean. Hasierako onespena
Utergako Udalak, aurtengo urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia UO2 unitatean, helburu duena aldaketa egitea bizitegitarako erabilera eremu publikoa izatera pasa dadin.
Espedientea udal idazkaritzan dago ikusgai eta jendaurrean edukiko da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, edozein interesdunek epe horretan aztertu dezan eta egoki juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan.
Utergan, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2501891