2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 64. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren otsailaren 7ko 59 Ebazpenaren bidez (169861T espedientea), hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 5. poligonoko 64. lurzatian (La Carrera kalea 25). Antonio Jimenez García-Villosladak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Los Arcosen, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2502001