2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Xehetasun-azterlana, 2. poligonoko 776 katastro-partzelan. Hasierako onespena
Irurtzungo Udaleko Alkateak, otsailaren 5eko Alkatetzaren 2025/76 Ebazpenaren bidez, Manfisa Wire SL enpresak sustatutako xehetasun-azterlanari hasierako onarpena eman dio. Aipatu azterlana indarrean dagoen planean industria-eraikuntzarako aurreikusitako gehieneko okupazio-azalera aldatzean datza, 2. poligonoko 776. lurzatiko nabeek, egun kalearekiko trazadura zeiharra dutenek, forma oktogonalak izan ditzaten, erabilera optimizatzeko.
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Irurtzunen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2501735