35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzea

Ariako Udalak, 2023ko maiatzaren 24an egindako osoko bilkuran, Ariako udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspena egitea erabaki zuen.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, balorazio txostena udal bulegoetan eta Udalaren iragarki-taulan (https://sedeelectronica.aria.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=11787) egonen da interesdunen eskura, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Arian, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Iñaki Berruezo Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: L2502147