64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

31/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinak aldatzen baitu martxoaren 5eko 88/2013 Foru Agindua, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emandakoa. Foru agindu horren bidez 216 eredu berria onetsi zen ez-egoiliarren errentaren gaineko zergako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpena eta sarrera egiteko, establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentei buruz.

33/2024 Foru Agindua, martxoaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 145/2022 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zorrak transferentzia bidez ordaintzeko prozedura eta baldintzak arautzen dituena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1101/2024 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 877/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horrek onesten ditu museoetako goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak; zerrendetako bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea aldi baterako kontratazioetarako.

599/2024 EBAZPENA, 2024ko martxoaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CNS2022-136167".

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

10E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Abartzuzako Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, 2. poligonoko 54. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa. Aldaketaren sustatzailea Abartzuzako Udala da.

67/2024 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana; honen bidez, behin betiko onesten da Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4. fasea exekutatu eta garatzeko urbanizazio proiektua, Noain Elortzibarko udal-mugartean, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA erakundeak sustatuta.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

55/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2024. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatzen duten proiektuak gara ditzaten. DDBN identifikazioa: 744513.

204E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2024. urterako. DDBN identifikazioa: 748408.

186E/2024 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: "Dirulaguntzak ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko, bazkide berriak sar daitezen lagunduz". DDBN identifikazioa: 741201.

246E/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: "Dirulaguntzak langabeak Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan sartzeko bazkide gisa". DDBN identifikazioa: 741121.

249E/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honetarako gastua: "Ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak". DDBN identifikazioa: 743534.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

30C/2024 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabaki baita erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Procgeri Gestión XXI SL enpresaren hitzarmen kolektiboa lantoki honetarako: San Adriango egoitza eta eguneko zentroa.

1.7. BESTELAKOAK

3E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Ondare Zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egiteko, hark instruitu eta tramitatu ditzan Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari dagozkion kontratazio publikoko prozedurak, eta horien gaineko ebazpen proposamena egin dezan.

206E/2024 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita, aldekoa, Untzitibarko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, helburua duena paisaia babesteko eremuen mugaketa egitea. Aldaketaren sustatzailea Untzitiko Udala da.

207E/2024 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Etxauriko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, lurzoru urbanizaezinari eragiten diona (19. eta 20. artikuluak), Etxauriko Udalak sustaturik.

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, zeinaren bidez onesten baitira Ribaforada II (Aguas Rodadas) lurzatiak biltzeko eremuaren oinarriak.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Tuterako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa (SAT10672-2 espedientea).

JENDAURREKO INFORMAZIOA: aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena goi tentsioko instalazio elektriko baterako, Valtierrako eta Castejongo udal-mugarteetan (SAT9728-2 espedientea).

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Onura publikoa zehazki deklaratzea "Zangoza I" eguzki instalazio fotovoltaikorako eta haren azpiegituretarako, Kasedako, Oibarko eta Zangozako udal mugarteetan (5107-CE espedientea).

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Onura publikoa zehazki deklaratzea "Zangoza II" eguzki instalazio fotovoltaikorako eta haren azpiegituretarako, Kasedako udal-mugartean (5108-CE espedientea).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda osatzeko –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako–, ofizial administrari lanpostuan aritze aldera

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Udal Planaren aldaketa 2. poligonoko 54. lurzatian. Araudia

ALLIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Zuraren baso-ustiapena

ANTSOAIN

Akats zuzenketa, jarduera baterako lizentzia eskaeraren iragarkian (masaje eta tatuaje zentroa)

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Irigai Auzoa karrikako 2 zenbakian. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Irigai Auzoa karrikako 7 zenbakian. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Irigai Auzoa karrikako 20 zenbakian. Behin betiko onespena

ARANGUREN

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

ARGUEDAS

Akats zuzenketa, 2024rako zerga-tasa, prezio publiko eta tasen behin betiko onespenean

Udal Erregelamendu Organikoa. Hasierako onespena

Udal ordenantza, obra txikietarako hirigintza lizentziak arautzen dituena. Hasierako onespena

ARIBE

Egoitza elektronikoa aldatzea

ARRUAZU

2024rako karga-tasak

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 164. eta 165. lurzatietan. Behin betiko onespena

ATETZ

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

AZAGRA

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Aldaketa, Kirol instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

BEINTZA-LABAIEN

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2024rako karga-tasak

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 136. lurzatian. Behin betiko onespena

BIURRUN-OLKOTZ

2024ko lan-egutegia

Xehetasun-azterketa, Olkozko S1 sektoreko 15., 16., 17. eta 24. lurzatietan. Behin betiko onespena

BUÑUEL

Akats zuzenketa, honako honetan: 2024rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

CADREITA

Akats zuzenketa, ordenantza fiskalen eta prezio publikoen 2024rako aldaketaren behin betiko onespenean

CORTES

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 165. eta 166. lurzatietan. Behin betiko onespena

ERROIBAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

ETXARRIKO KONTZEJUA

Ordenantza fiskala, ur hornidura eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udal ordenantza, auzolana edo prestazio pertsonala eta garraioa arautzen dituena. Hasierako onespena

EZKAROZE

Egoitza elektronikoa aldatzea

GARAIOA

Egoitza elektronikoa aldatzea

IRAÑETA

2024rako zerga-tasak

JAURRIETA

Egoitza elektronikoa aldatzea

LEOZKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 57. lurzatian. Behin betiko onespena

MÉLIDA

2024rako zerga-tasak. Hasierako onespena

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo zahar-egoitzako tasak. Behin betiko onespena

Aldaketak ordenantza hauetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Miranda Argako udal igerilekuetako eta pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko eta Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko. Behin betiko onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen ordezko piezen eta osagarrien biltegia

OTSAGABIA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, UA-1.4-A unitateko 2A lurzatian. Behin betiko onespena

OKO

2024rako zerga-tasak

ODIETA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena lehentasunez birgaitu beharreko arean sartuta dauden eraikinak bizitegi-erabilerarako birgaitzeko edo eraberritzeko. Behin betiko onespena

OLAZKO KONTZEJUA

Herri-lurretako baratzeen aprobetxamendua. Eskaerak

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Crossfit boxa

ORONTZE

Egoitza elektronikoa aldatzea

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Sukaldedun taberna

Jarduera-lizentziaren eskaera. Sukaldea duen taberna berezia

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasioa

Jarduera-lizentziaren eskaera. Jatetxea eraberritzea

ARZ-6 (ZN-10 U.I. XIX/GZA-3, GZA-4 eta GZA-5) banaketa arearen
birpartzelazio-proiektuaren behin betiko likidazio-kontua. Behin betiko onespena

Lokala jolas-aretorako egokitzeko jarduera-lizentzia. Baimena

Jarduera-lizentzia ematea: legeztatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren "Conde Oliveto" eraikineko jarduera sailkatua

Jarduera-lizentziaren eskaera. Eraikin bat eraikitzea hotela izan dadin, jatetxearekin, gimnasioarekin, igerilekuarekin eta garajearekin

Xehetasun-azterketa, honako honi buruzkoa: 6.1, 6.2 eta 7. lurzatiak, Sanduzelaiko antolamendu-unitate xehatuko plan berezian. Behin betiko onespena

AZKOIEN

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak bide publikoan jartzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia aldatzea, Tebasko 1. poligonoko 117. lurzatian (UO1). Behin betiko onespena

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Elikagaien supermerkatua eta aparkaleku erantsia

Tarifa eta prezio publikoak, Clara Campoamor udal kiroldegiko udako igerilekuak erabiltzeko 2024an

Jarduera-lizentziaren eskaera. Altzari metalikoak fabrikatzeko eta saltzeko lantegia

UNTZITIBAR

Xehetasun-azterketa, Altzorrizko 4. poligonoko 15. lurzatian. Behin betiko onespena

VALTIERRA

Jarduera-lizentzia ematea. Barazkiak ekoitzi eta ontziratzea, endibia kontserbatzeko ganberak, biltegi osagarriak eta zerbitzuko lokalak

Aisiarako igerilekuaren zerbitzua udalekotzea. Hasierako onespena

Udal igerilekuen kudeaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-21 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2024-2026 aldirako. Jendaurrean jartzea

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Martzilla udalerria onartzea uraren goi-hornidurako zerbitzuan. Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

RADA ELECTROTÉCNICA, SOCIEDAD COOPERATIVA

Disolución de cooperativa