64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea: legeztatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren "Conde Oliveto" eraikineko jarduera sailkatua

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategia, Hirigintza, Etxebizitza eta Agenda 2030eko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko martxoaren 4an:

REV 04-ENE-24 (14/EV).

«Ikusi da LIO72023/3050 espedientea, Argimiro Aldaba Redinek sustatua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren izenean. Espediente horretan, lizentziak eskatu dira obrak egiteko eta jarduera sailkaturako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Conde Oliveto" eraikinean. Era berean, udal txosten teknikoak ikusi dira, eta guztia kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Jarduera sailkatua eskatutakoaren araberakoa izanen da, eta funtsezko aldaketaren bat edo obra osagarriren bat egiten bada, beste deklarazio edo lizentzia bat beharko da.

Aurkeztutako eranskina (erregistroko data: 2024ko otsaila) aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.

Instalatu eta uneoro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta proiektuaren eta eranskinaren erabilera-segurtasuneko neurriak, ingeniari industrial batek sinatuta, bai eta establezimenduko neurriak ere, suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Eskailera babestuak eraikinaren gainerako zatietatik banatuta egonen dira, EI 120 elementu bereizleen bidez.

Jarduera sailkatuaren proiektuan deskribatutako obrak egiteko baimena emanen da, LIO 2023/3130 obra-espedientean jasotako eraikina egokitzeko gainerako obrekin batera, azken hori ebatzi ondoren.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2404426