64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, UA-1.4-A unitateko 2A lurzatian. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2024ko martxoaren 6an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat UA-1.4-A unitateko 2A lurzatian, Alfonso Ventura Amatriainek sustatua.

Xehetasun-azterketaren xedea da determinazioak zehaztea aipatu lurzatian, familia bakarreko etxe bat eraikitzeko eta lurzatiaren sestrak ezartzeko urbanizatu beharreko eremu publikoarekiko, bai eta, informatzeko helburuz, eraikuntza-proposamenaren arkitektura-bolumetria aurkeztea ere.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.

Otsagabian, 2024ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404530