64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

67/2024 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana; honen bidez, behin betiko onesten da Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4. fasea exekutatu eta garatzeko urbanizazio proiektua, Noain Elortzibarko udal-mugartean, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA erakundeak sustatuta.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 10ean emandako 38E/2023 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4. faseari dagokion urbanizazio proiektua, Noain Elortzibarko udal-mugartean, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatuta.

Ebazpen hori argitaratu zen 2023ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, bai eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere, 2023ko martxoaren 14an, eta espedientea jendaurrean jartzeko tramitea eta ukitutako udalari entzunaldia ematekoa hasi ziren.

I.–Jendaurrean jartzeko eta entzunaldia emateko izapideak.

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko martxoaren 9an eta ekainaren 16an, Udalaren bi txosten aurkeztu zituen. Hona hemen txosten haietan aurkeztutako arrazoien laburpena eta haiei emandako erantzuna.

I.1. Noain Elortzibarko Udaleko aholkulari juridikoaren eta udal arkitektoaren txostena, 2023ko martxoaren 9an aurkeztua.

Edukia:

Sinatzaileen ustez, urbanizazio proiektu honen tramitazioa "deuseztasun jarraitua" egoera juridikoaren interpretazio okerretik abiatzen da. Interesdunek uste dute UGPSaren aldaketa baliogabetzat deklaratu zuten epaiek haren aurrekontu legitimatzailea desagertzea dakartela, hau da, exekutatu behar den plangintzarik ez dago; hala ere, ez dute uste deuseztasun hori isilbidez eta zuzenean aintzat har daitekeenik, tartean ez baldin badago hori adierazten duen egintza espresurik.

Udal-teknikarien arabera, deuseztasun jarraituak zuzenean eta automatikoki eragiten du plangintza tresnetan, arauen arteko hierarkiaren printzipioaren arabera (biek xedapen orokorraren izaera dute); izan ere, nulutzat jo den plan bat garatzen duen plangintza ezin da "jaiotakotzat" hartu, baina ezin da pentsatu, ezta ere, instituzio honek berdin funtzionatzen duenik plangintza kudeatzeko edo exekutatzeko tresna bati buruz ari garenean, administrazio egintzak baitira eta, beraz, araubide, ezaugarri eta baldintza desberdinak baitituzte.

Hori dela eta, interesdunek uste dute ezin dela urbanizazio proiektu berri bat tramitatu, 2021eko onespen egintza irmoa den eta indarrean jarraitzen duen bitartean, ez baitago ondoriorik gabe uzten duen beste egintzarik, eta hori errekerimendua da administrazio egintzetarako.

Testuinguru horretan, sinatzaileen ustez, aukera bakarra zera da, urbanizazio proiektua berriz tramitatu aurretik, epaia betearazteko intzidentea eskatzea (AAJLren 109. artikulua) edo ofiziozko berrikuspen bat (APELren 106. artikulua), ekainaren 3ko 24E/2021 Ebazpena izatez baliogabetzat deklaratzeko eta, ondoren, urbanizazio proiektua berriro tramitatzea. Interesdunen iritziz, gauzak beste bide batetik eginen balira ez lirateke errespetatuko administrazio egintzak berrikusteko prozedurak, eta nolabait baliozkotzea izanen litzateke, egintza nuluei ez dagokiena.

Horregatik guztiagatik, Noain Elortzibarko Udaleko aholkulari juridikoak eta arkitektoak uste dute ezin dela urbanizazio proiektuaren tramitazioarekin aurrera jarraitu, honen aurreko proiektuaren egoera juridikoa konpontzen ez den bitartean.

Erantzuna:

Alegazio honen jatorria Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 4an hartutako erabakian dago. Erabaki horren bidez, berriz onetsi zen Iruñerriko Hondakinak Tratatzeko Zentroaren (Iruñerriko Ingurumen Zentroa) udalez gaindiko proiektu sektoriala, Iruñerriko Zerbitzuak SA (SCPSA) erakundeak sustatua, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko 421/2021 eta 426/2021 epaien ondorioz nulua deklaratu baitzen Garraio Hiriko UGPSa, non asmoa zen aireportuko zortasun aeronautikoak Garraio Hiriari atxikitzea, eta 4. fasea berrantolatzea, eta haren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, "funtsezko aldaketa gertatu delako Iruñeko Garraio Hiriaren, 4. fasearen plangintzan, espedientea jendaurreko tramite berri batean jarri gabe". Erabaki haren bidez nulutzat deklaratu ziren, orobat, UGPS haren ondorioz, hura garatu eta exekutatzeko onetsitako egintza eta jarduketa guztiak, esaterako birpartzelazio proiektuak eta urbanizazio proiektuak.

Urbanizazio proiektuak, LAHFLren 134. artikuluan zehazten den bezala, planeamendua gauzatzea helburu duten obra proiektuak dira, eta haien xedea urbanizazio obrak, azpiegiturak eta zerbitzu komunak definitzea da. Urbanizazio proiektuak ez dira arau emaileak, baina ez da administrazio egintza hutsa, Noain Elortzibarko Udalak alegatzen duen bezala, izan ere, administrazio egintzatik gorako izaera dute, plan bat garatzeko emandako egintzak baitira; kasu honetan plan hori nulutzat deklaratu da. Urbanizazio proiektua onesteko prozedura Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 74. artikuluan xehetasun azterlanetarako ezarritakoa da, eta jendaurreko tramitea bete behar du. Urbanizazio proiektuak plangintza batek urbanizazio obrei buruz aurreikusten dituen determinazio guztiak garatzen dituzten tresnak dira, besteak beste, bideak, ur hornidura, estolderia, energia elektrikoa, argiteria publikoa, lorezaintza eta antzeko beste batzuk, betiere hirigintza tresnan aurreikusitakoak. Logikoki eta juridikoki, aurretik Plan bat behar dute, exekutatu beharrekoa, eta haren mendekoak dira; tresna arau-emailea falta bada, baliorik gabe geratzen dira.

Gogoeta horiek kontuan hartuta, bidezkoa da alegazioa ezestea.

I.2. Noain Elortzibarko Udaleko Hirigintza Alorreko udal arkitekto aholkulariaren txosten teknikoa, 2023ko ekainaren 16an aurkeztua.

Edukia:

Udaleko teknikari aholkulariak jakinarazi du 2023ko ekainaren 7an Garraioaren Hirira bisita egin zela, urte bereko martxoko uholdeen ondoren urbanizazioak izandako kalteak eta egoera ebaluatzeko. Txostenaren arabera, ikuskapenean egiaztatu zen "oro har, urbanizazio hori egoera onean dagoela eta funtzionatzen ari dela"; hala ere, azpimarratu du "4. fasearen urbanizazioan gauzatutako drainatze sistema ez zela nahikoa izan, eta, horren ondorioz, isurketa-uren parte batek 2. eta 3. faseetako bideen gainean gainezka egin zuen".

Esandakoak kontuan hartuta, interesdunak ondorioztatu du "Garraioaren Hiriko Kontserbazio Entitateei (1. eta 2. faseetako Kontserbazio Entitatea, 3. faseko Kontserbazio Entitatea) eta Nasuvinsari (4. faseko lurren titularra) eskatuko zaiela urbanizazioaren funtzionaltasun egokia bermatzeko beharrezkoak diren mantentze lanak egin ditzatela."

Erantzuna:

Urbanizazio proiektua hasiera batean onesten duen Ebazpenaren arabera, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 38E/2023 Ebazpena, aurreikusitako Drainatze Jasangarriko Hiri Sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko, sustatzaileak dokumentua edo urbanizazio proiektua 18. eranskin batekin osatu du. Drainatze jasangarriko hiri sistema mantentzeko irizpideak, non drainatze jasangarriko hiri sistema mantentzeko irizpideak ezartzen baitira.

Era berean, 2023ko ekainaren 20an, sustatzaileak, aurkeztutako alegazioari erantzunez, txosten tekniko bat aurkeztu zuen, MKR Ingeniaritzak idatzia eta Jose Angel Erro Mendioroz ingeniari zibilak sinatua, 2023ko maiatzaren 31n Iruñeko Garraioaren Hirian izan ziren gertakarien gainean, honako hau adieraziz: "Egun hartako prezipitazioen intentsitatea 100 urtetik gorako errepikatze-denborari dagokio. Hala egiaztatzen da, Garraio Hiriaren 4. faseko urbanizazioko drainatzeen sareko elementuetan metatutako ur bolumena ikusita, 11.500 m³-tik gorakoa izan baitzen. Adierazi behar da proiektatutako sarearen diseinuak Hiri drainatze jasangarriko sistemak (HDJS) dituela, eta horiek behar bezala erantzun dutela erregistratu ziren ekaitz haietan, modu puntualean ur emariak arindu baitzituzten, eta eragindako kalteak txikiagoak izan ziren. Horri dagokionez, egokia da azaltzea Iruñerriko Mankomunitatearen ordenantzak ezartzen duela euri uren sareen diseinua 10 urteko errepikatze-denbora duten prezipitazioetarako egin behar dela. Bat gatoz txostenean aipatzen denean ‘prezipitazioen intentsitateak eta arrastatu zen landarediak hustubideak partzialki estali zituzten’; ez, ordea, esaten denean ‘isurketa-urak biltzeko sarea ez zela nahikoa izan’. Ez gatoz bat, halaber, txostenean aipatzen denean frogatuta geratu dela sistema aski dela 100 urtetik gorako errepikatze-denbora duen gertaera ekaiztsu baterako. Azkenik, NASUVINSAk, berehala, ekaitzaren biharamunean, eragindako kalteak garbitu eta konpontzeko beharrezkoak ziren neurriak hartu zituen. Lan horiek oraindik egiten ari dira dokumentu hau prestatzen den unean. Horrez gain, NASUVINSAk instalazioa hobetzeko zenbait jarduketa aztertzen ari da, etorkizunean tamaina horretako edo handiagoak izan litezkeen ekaitzen ondorioz sortzen ahal diren kalteak minimizatzeko".

Azaldutakoa ikusirik, udal aholkulariaren txostenean jasotako ondorioak kontuan hartu direla esan daiteke.

II.–Txosten sektorialak.

Espedientean hainbat organo edo entitateren aldeko txostenak jaso dira: Ebroko Konfederazio Hidrografikoa; Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Trenbideen Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusia; Iberdrola; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia; Ingurumen Eraginaren Atala; Klima Aldaketaren Atala; Larrialdien Plangintza eta Koordinazio Atala; Azpiegitura Teknologikoen Zerbitzua; eta Iruñerriko Mankomunitatea.

Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiaren txostena aipatu behar da, hura aintzat hartuta egokitu baita dokumentazio grafikoa, ukitzen diren trenbide-eremuak argiago azaltzeko. Era berean, aipagarria da Ingurumen Ebaluaziorako Atalak egindako txostena, gogora ekartzen baitu "ingurumen adierazpen estrategikoan ezartzen denaren arabera, ingurumen azterketa estrategikoan proposatutako Ingurumena Zaintzeko Plana bete beharko da, bereziki, ingurumen integrazioko proiektuaren bilakaerari dagokionez (kanpoko ezpondetan landare berriak jartzea, landare pantailak, sare urbanizatuaren barruko eremua berriro landatzea eta Talluntze edo Arkotsain errekaren suspertze ekologikoa) eta Arkotsain erreka leheneratu ondoren zaintzeari dagokionez, fauna hartzeko duen gaitasuna egiaztatzeko (landare-berritzea eta fabrika lanak eta drainatzeak egokitzea faunaren pasabideak izan daitezen). Lehenengo 6 urteetako ingurumen-jarraipenaren emaitzak bi urtean behi eman beharreko txosten batean jasoko dira, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitate Zerbitzuari aurkeztuko zaio, adostasuna eman dezan."

Azkenik, zortasun aeronautikoen arloan Aire Segurtasunerako Estatu Agentziak aldez aurretik emandako aldeko akordioa dago.

III.–Hirigintzaren gaineko oharrak.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 38E/2023 Ebazpenak, urbanizazio proiektua hasiera batean onartzen zuenak, hainbat ohar jasotzen zituen, gai hauen inguruan: irisgarritasunaren arloan indarrean dagoen araudia betetzea; planoen izendapenean akatsak egitea eta proiektuan jasotako zuhaixka espezie bat aintzat hartzea; ingurumen dokumentu estrategikotik ondorioztatutako prebentzio eta zuzenketa neurriak betetzea; eta drainatze jasangarriko hiri sistemaren mantentze lanak egiteko irizpideen gida bat prestatzea. Horiei guztiei erantzuna eman zien sustatzaileak, 2023ko maiatzaren 24an dokumentu edo urbanizazio proiektu berri bat aurkeztuta.

Udalez gaindiko plan sektorial bat egikaritzeko tramitatzen diren urbanizazio proiektuaren tramitazioa eta onespena Lurralde Antolamenduan eta Hirigintzan eskumena duen Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1 d) artikuluaren arabera.

Bestalde, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluko 6. apartatuan ezarritakoaren arabera, urbanizazio proiektuaren tramitazioa eta onarpena kudeaketa eta birpartzelazio tresnekin batera egiten ahalko da, ukatu gabe izapidetzeko eta onesteko administrazio egintzak eta ebazpenak independenteak izatea. Hori horrela izanagatik, urbanizazio lanak ezin hasiko dira harik eta kudeaketa tresnak behin betiko onetsiak ez diren arte, salbu eta urbanizazio proiektuaren sustatzaileak erregelamenduaren araberako fidantza bat jartzen badu, urbanizazioaren kostuaren %20koa, eta lurzati ukituen erregistroko jabeek berariaz adostasuna adierazten badute.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2024ko martxoaren 14ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginak (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiak) ezarritakoarekin bat, eta Lurralde Kohesioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurkeztu diren alegazioak tramitaziorako onartzea eta ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan ebaztea.

2. Behin betiko onestea Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4. fasea garatzeko eta egikaritzeko proiektua, Noain Elortzibarko udal mugartean egitekoa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatuta.

3. Sustatzaileari eta Noain Elortzibarko udalari ohartaraztea ezen, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan ezarritakoaren arabera (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), urbanizazio lanak ezin hasiko dira kudeaketarako tresnak behin betiko onartzen ez diren bitartean, salbu eta urbanizazio proiektuaren sustatzaileak erregelamenduaren araberako fidantza bat jartzen badu, urbanizazioaren kostuaren %20koa, eta lurzati ukituen erregistroko jabeek berariaz adostasuna adierazten badute.

4. Sustatzaileari eta Noain Elortzibarko Udalari gogoraraztea ezen, ingurumen adierazpen estrategikoan ezartzen den bezala, ingurumen azterketa estrategikoan proposatutako Ingurumena Zaintzeko Plana bete beharko dela, bereziki, ingurumen integrazioko proiektuaren bilakaerari eta Arkotsain erreka lehengoratu ondoren animaliak hartzeko duen gaitasunaren jarraipenari dagokienez. Lehenengo 6 urteetako ingurumen jarraipenaren emaitzak bi urtean behin egin beharreko txostenean jasoko dira, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitate Zerbitzuari aurkeztuko zaio, adostasuna eman dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Ebroko Konfederazio Hidrografikoari; Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Trenbideen Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiari; Iberdrolari; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari; Ingurumen Eraginaren Atalari; Klima Aldaketaren Atalari; Larrialdien Plangintza eta Koordinazio Atalari; Iruñerriko Mankomunitateari; Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari; Noain Elortzibarko Udalari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira kontatzen, edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Iruñean, 2024ko martxoaren 15ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F2404583