64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Atezko Udalak, 2024ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran hartutako erabakia kontuan izanik, honako hau jakinarazten du:

Hamabost (15) egun balioduneko epea irekitzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Eguarasko familia-unitateek larreetarako herri-loteak eskuratzeko, bat etorriz indarrean dagoen ordenantzarekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan ezarritakoarekin.

15 egun balioduneko epea irekitzen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, eskubidea dutela uste dutenek larreen adjudikazioa eska dezaten, Udalaren Idazkaritzan dauden baldintzekin bat.

Parajea: Artzabal:

–Azalera: 57 hektarea.

–Prezioa: 719,52 euro.

Parajea: Azta:

–Azalera: 12,32 hektarea.

–Prezioa: 375 euro.

Guztira: 1.094,52 euro.

Eritze Atetzen, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2404101