64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, Olkozko S1 sektoreko 15., 16., 17. eta 24. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatearen 2023ko abenduaren 21eko 66. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Olkozko S1 sektoreko 15., 16., 17. eta 24. lurzatietan, Inversiones Plandrius SLk sustatuta. Lurzati horiek bat datoz Biurrun-Olkozko 3. poligonoko 369., 370., 383. eta 393. katastroko lurzatiekin, eta azterketaren helburua da egun indarrean dauden lerrokadurak aldatzea eta lurzati horietan eraikitzekoak diren bolumenak definitzea. Azterketa idatzi dute Juan José Peralta Gracia eta Andrés Ayesa Pascual arkitektoek.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2024ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, bai eta prentsan eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen 2024ko martxoaren 6ko osoko bilkuran.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Biurrun-Olkotzen, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404466