64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal Erregelamendu Organikoa. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2024ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arguedasko Udal Erregelamendu Organikoa.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, Udal Erregelamendu Organikoa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2404280