64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lokala jolas-aretorako egokitzeko jarduera-lizentzia. Baimena

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko abenduaren 11n:

RUV 11-DIC-23 (10/UV).

«Ikusirik LIO/2023/2108 espedientea, North Division Ingenieria SLPUk sustatua, Sergio Hernández Basterra ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, xedea izanik lokal bat jolas-aretorako egokitzea (scape room), Joaquin Beunza kaleko 4an, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. Aurkeztutako eranskina (erregistroko data: 2023ko azaroa) aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.

Sarreran, gutxienez 1,20 m-ko diametroko espazio bat egon beharko da oztoporik gabe.

Lizentzia hauek ez dute babesten fatxadan errotuluak jartzea. Jartzeko, dagokion obra-lizentzia laburtua eskatu beharko da.

135/89 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan aurreikusitako betekizun eta baldintzen arabera instalatuko dira bibrazioak eta egiturazko zarata sortzeko ahalmena duten makina, elementu mekaniko eta aireztapen behartuko sistema guztiak.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua.

Aire biziatuaren irteera jartzean, ezin izanen da inolako ingurumen-aldaketa nabarmenik egin, ez eremu bizigarrietan, ez pasaguneetan, lurzorutik 2,50 m-tik gorako altueran. Zarata eta bibrazioa behar bezala isolatzeko behar diren isilgailuak eta babes akustikoko neurriak jarriko dira. 6/2002 Foru Dekretuaren eta Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren arabera, lokalaren barnean jarri beharko da aire egokituaren instalazioaren kanpoko ekipoa. Aire-deskargak eginen dira dagozkion tamainako dezelerazio-plenum baten eta irteera horizontaleko lamazko sareta baten bidez. Airearen irteera-abiadurak izan behar du 3 m/s baino txikiagoa, eta emariak izan behar du 1 m³/s baino txikiagoa.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 3 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2404425