64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOZKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Leozko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2024ko martxoaren 3an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen espediente bat hastea, onuradun berriei adjudikatzeko Leozko Kontzejuko 1. poligonoko 764. lurzatiko aziendarendako itxituran diren herri-larreen aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Interesdun orok behar den eskaera aurkez dezake hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baldin eta honako hauetan ezarritako baldintzak betetzen baditu: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 142. eta 145. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 145. eta 158. artikuluetan (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua). Aipatu baldintzak frogatzeko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da eskaerarekin batera. Hori guztia, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Dokumentazioa aurkeztu beharko da edo erregistro fisikoan (San Esteban kalea 12. 31395 Iratxeta –Leotz–), edo Leozko Udalaren egoitza elektronikoan: https://leoz.sedelectronica.es.

Leotzen, 2024ko martxoaren 11n.–Kontzejuko burua, Rubén Jurado Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2404242