64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

55/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2024. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatzen duten proiektuak gara ditzaten. DDBN identifikazioa: 744513.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak dituen eginkizun eta helburuen artean honako hau dago, besteak beste: familiari zuzendutako programak sustatzea, koordinatzea, kudeatzea eta haien jarraipena egitea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17. artikuluak dirulaguntzak emateko prozedurak ezartzen ditu, eta bertan adierazten da ohiko prozedura norgehiagoka bidezkoa izanen dela.

Bestalde, hala xedatzen baitu Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak, balorazioa egiteari begira, berdintasuneko klausulak txertatuko dira dirulaguntzen oinarri arautzaileetan, baita beste klausula batzuk ere eragozteko laguntza publikoak ematea sexua edo generoa dela-eta lan jardunbide baztertzaileak izateagatik edo onartzeagatik zehapena edo zigorra jaso duten entitate eskatzaileei.

Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, adierazten dutenak egokia eta interes publikokoa dela deialdi hau onestea eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuaren oniritzia izanik, proposatzen da deialdi hau onestea.

Horrenbestez, erabiliz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea, bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatzen duten proiektuak gara ditzaten 2024an, baita haren oinarriak ere, foru agindu honen I. eranskinean jaso direnak.

2. 200.000 euroko gastua baimentzea 2024ra luzatutako 2023ko gastu aurrekontuko "Toki entitateentzako dirulaguntza, kontziliazio programetarako" izeneko 920006 93300 4609 231500 partidaren kargura.

3. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, gehienez 100.000 euro gehituz, dagokion aurrekontu gehikuntzaren bidez. Zenbateko hori erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazten diren egoeraren bat gertatzen delako. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honen aurka, toki entitateek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko otsailaren 27an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA.–TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, 2024. URTEAN BIZITZA PERTSONALA, FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEA SUSTATZEN DUTEN PROIEKTUAK GARA DITZATEN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da toki entitateei dirulaguntzak emateko behar den araubidea ezartzea, haien bidez bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatzen duten programak gara ditzaten 2024an.

2. Ekintza diruz lagungarriak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak dirulaguntzak emanen ditu bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea errazten duten jarduera berritzaileak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako herritarrei begira.

3. Entitate onuradunak eta betebeharrak.

1. Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak, sarturik daudenak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak toki entitate gisa zehazten duen kontzeptuaren barnean, baldin eta 2024an gauzatzekoa den kontziliazio proiektu bat aurkezten badute.

2. Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debeku egoeraren batean dauden toki entitateak.

4. Proiektuen betebeharrak.

Aurkezten diren proiektuak diseinatuak egonen dira deialdi honen xedearen arabera (1. oinarrian zehaztu da).

Dirulaguntzen xede dira zaintzaren arloan jardunbide egokiak egiteko ekintzak biltzen dituzten proiektuak eta jarduerak.

Ekintzak zuzenduta egonen dira arreta eta zaintza behar duten pertsonak (adingabeak eta adinekoak) eta/edo desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten edo haietaz arduratzen diren pertsona eta familia guztiei.

5. Bateragarritasuna.

1. Oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, horiek beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularretatik etorri, Espainiakoak edo nazioartekoak izan.

2. Hala ere, diruz lagundutako zenbatekoak –bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin baturik– ez du gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Beste laguntza edo diru-sarrera batzuk lortzearen ondorioz diruz lagundutako proiektuaren edo programaren zenbatekoa gainditzen bada, soberakina Nafarroako Foru Administrazioari itzuli beharko zaio.

6. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Proiektu bakoitzeko dirulaguntza gehienez ere 15.000 eurokoa izanen da.

Proiektu bakarra lagunduko da diruz toki entitate bakoitzeko. Dirulaguntzak emateko ezinbestekoa izanen da aurrekontuan horretarako diru nahikoa egotea. Nolanahi ere, onetsitako proiektuen diru zenbateko guztia txikiagoa bada aurrekontuko partidaren diru zenbatekoa baino, toki entitate batek aurkeztutako bigarren proiektuari ere dirulaguntza ematen ahalko zaio, II. eranskinaren arabera sortzen den lehentasun hurrenkerari jarraikiz.

7. Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dirulaguntzaren xedeko jarduera garatzeko beharrezkoak direnak izanen dira. Zehazki, honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:

Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak.

Proiektua garatzeko laguntza teknikoa.

Langileria gastuak: entitateak ekintza gauzatzeko propio kontratatzen dituen langileen gastuak izan daitezke, edo entitateko langileek ekintzan duten dedikazioaren portzentajeari dagozkionak; kasu horretan, zehatz-mehatz identifikatu beharko dira langile horiek, bai eta beren lanalditik proiektuari dedikatzen dioten denbora-portzentajea ere.

Ematen den dirulaguntzaren %10 arte zeharkako gastuei egozten ahalko zaie, baldin eta zerikusia badute kudeaketa administratiboarekin edo hornidurekin (hala nola, ura, argia eta telefonoa), zentzuzko neurri batean, eta betiere behar bezala justifikatuak badaude eta jarduera benetan gauzatzen den epean egin badira.

2. Gastu diruz lagungarrien eskuratze-kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

3. Gastu diruz lagungarriak kontzeptu hauei loturik egonen dira: 2024ko urriaren 31ra arte egiten diren ondasun-emateak, langile-kontratazioak edo zerbitzu-emateak.

8. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

1. Entitate sustatzaileek hilabeteko epean aurkeztu beharko dute eskaera, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak entitate interesdunaren legezko ordezkariak sinatu beharko ditu.

3. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren erregistroetan (González Tablas 7, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta.

Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektroniko bat bidaliz natalia.perezdeobanos.rodrigo@navarra.eshelbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek eskaera bidali dutela iragarri beharko dute, egun berean mezu elektroniko bat bidaliz natalia.perezdeobanos.rodrigo@navarra.eshelbidera.

Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

9. Aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra.

Toki entitateak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

1. Proiektuaren memoria, euskarri informatikoko inprimaki ofizialean, zeina entitate interesdunen eskura izanen baita gobernuaren webgunean eta Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren helbide elektronikoan (eredua III. eranskinean).

2. Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

3. Dokumentazio ekonomikoa (eredua IV. eranskinean):

a) Programako gastuen eta diru-sarreren guztirako aurrekontua, kontzeptuz kontzeptu xehakatua: egin beharreko ekintza zehatzak eta ekintza horiek eginen dituzten langileak.

b) Kasua bada, zer beste baliabide dituen programa osoa finantzatzeko, kontuan hartuta ezen diru-sarrerak, jaso daitekeen dirulaguntza barne, ezin direla izan programaren kostu osoa baino handiagoak.

4. Erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa, adierazteko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen menpe dagoela eta 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituela.

5. Dirulaguntza transferentzia bidez jasotzeko eskaera, behar bezala betea, VI. eranskineko ereduaren araberakoa.

10. Dirulaguntza emateko, antolatzeko eta instruitzeko prozedura.

1. Norgehiagokako araubidea erabiliko da dirulaguntzak emateko, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1. artikuluan aurreikusitako moduan.

2. Deialdi honetan ezarritako ondorioetarako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak tramitatuko ditu eskaerak, eta Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari egokituko zaizkio aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak. Zuzendariordetza horrek, halaber, egiaztatuko du beharrezko baldintzak betetzen direla dirulaguntzak eskuratzeko, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak oinarri hauen arabera.

Instrukzio organoak administrazio publikoko bi teknikariren laguntza izaten ahalko du, bata arlo juridikokoa, eta bestea arlo ekonomikokoa.

3. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin, toki entitate eskatzaileari errekerituko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari. Errekerimendu hori kasu hauetan eginen da:

a) Eskabidean identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak daudenean (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritako kasuetako edozeinetan.

4. Bestelako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokionez, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

5. Kide hauek izanen dituen batzorde tekniko batek baloratuko ditu eskaerak: Familiaren eta Adingabeen zuzendariordea, Familia Ataleko burua eta Familia Bulegoko burua.

6. Programak baloratu ondoren, instrukzio organoak ebazpen proposamena igorriko dio dirulaguntzak emateko eskumena duen organoari.

11. Eskaera baloratzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietatik 40, gutxienez, II. eranskineko B atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da, seigarren oinarrian ezartzen den gehieneko muga gainditu gabe.

4. Dirulaguntzak emateko, balorazio irizpideen arabera ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio, erabilgarri dagoen kreditua agortu arte. Dirulaguntza bat emanen da toki entitate bakoitzeko.

5. Eskaera guztietarako behar adinako krediturik ez badago, ez da hainbanaketarik eginen.

6. Eskaeran aurkeztutako kalkulu ekonomikoa benetan justifikatutakoa bezalakoa ez bada, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera erregularizatu beharko da dirulaguntzaren zenbatekoa.

7. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna.

8. Nolanahi ere, proiektu bakarra izanik toki entitate bakoitzeko, lehentasun ordenaren arabera onetsitako proiektu guztien diru zenbatekoa txikiagoa bada deialdi honetako aurrekontuko partida baino, toki entitateek aurkeztutako beste proiektu batzuk lagunduko dira diruz, baremoaren araberako puntuazio-ordenari jarraituz.

9. Instrukzio organoak proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino, toki entitateari eskatzen ahalko zaio eskaera berregin dezala, konpromisoak eta baldintzak eman daitekeen dirulaguntzara doitzeko. Doikuntza horretan, hala badagokio, zilegi izanen da jarduera diruz lagungarriaren ondoriozko diru-sarreren aurreikuspenak murriztea modu proportzionalean. Eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

12. Dirulaguntza emateko ebazpena eta publizitatea.

1. Instrukzio organoak egindako ebazpen proposamena ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.

2. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, onartutako aurrekontua, onetsitako zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaeren berariazko ezespena, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala. Horien artean, adierazi beharko da zein ezesten den aurrekontuko mugagatik.

3. Ebazpenak eman eta jakinaraziko dira Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 23 artikuluan legez ezarritako gehieneko epean. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

4. Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) argitaratuko da.

5. Berariazko edo isilbidezko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunean hasita.

13. Gauzatze-epea.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne.

14. Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza ordaintzeko, lehenago justifikatu beharko da programa egin dela, 16. oinarrian adierazitakoa betez, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan zehaztutakoarekin. Beranduenez 2024ko azaroaren 1ean, azken justifikazio tekniko eta ekonomiko bat aurkeztu beharko da.

15. Jarraipena eta kontrola.

Instrukzio organoak jarduketen jarraipena, ebaluazioa eta kontrola eginen du, eta haien kalitateaz eta eraginkortasunaz arduratuko da. Horretarako, jarraipen eta kontrolerako beste jarduketa batzuk galarazi gabe, entitate onuraduna behartua dago egindako jarduerei buruzko urteko memoria tekniko bat aurkeztera justifikazio ekonomikoarekin batera.

16. Justifikazioa.

Diruz laguntzen den proiektuaren guztirako gastuaren justifikazioa toki entitateko idazkaritzak emandako ziurtagiri bat aurkeztuz eginen da; bertan, diruz laguntzen diren jarduketak eta haien kostua aitortuko dira, haiek gauzatzean izan diren gastuak zehaztuta. Ziurtagiri horri dagozkion fakturak eta froga-balio bereko agiriak erantsiko zaizkio, eta, kasua bada, diruz lagundu den proiektuari esleitutako langileen nominak.

Deialdi honen ondorioetarako, ziurtagiri horrek ordainketak egiaztatzeko balioa izanen du.

Gauzatutako aurrekontuaren zenbatekoa eskatu zena baino txikiagoa denean, azkenean gauzatutakoa izanen da justifikatu beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ebazpenean onartu ez diren kontzeptuak kanpo utzita.

Entitate onuradunek kasuan-kasuan behar den azken txostena aurkeztuko dute diruz lagundu den proiektuaren gauzapena azalduz.

Txosten teknikoa: gutxienez honako atal hauek jasoko ditu, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Sexuaren arabera xehakatutako datuak.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

Txosten teknikoa hizkera inklusibo eta ez-sexista erabiliz idatzi beharko da.

b) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera xehakatuta.

c) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, izan diren desbideratzeak adierazita.

d) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horri gastuaren frogagiriak erantsiko zaizkio (fakturak eta nominak, eta froga-balio bereko gainerako agiriak).

Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatzen badira, azken justifikazioan funts horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak dirulaguntza jaso duten jarduerei aplikatu zaizkiela.

Azken txostena, eta diruz lagundu den proiektuan egindako gastu guztien ordainagiriak, 2024ko azaroaren 1ean aurkeztu beharko dira beranduenez, egun hori barne.

17. Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaile hauetan aipatzen diren frogagiriak aurkeztea.

c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

d) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko eskatu edo lortutako bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza ematen duen organoari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen artean.

f) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

g) Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritako betebeharrak betetzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearen dibulgazioa egiteko arauak ezarri ziren, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan diruz lagundutako edo kontratatutako zerbitzu eta zentroetan egiten diren programa, jarduera, inbertsio eta jarduketetarako.

Diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuaren eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren parte-hartzea azaltzeko betebeharra bete dela frogatzen duen frogagiria aurkeztu beharko da; izan ere, proiektuari lotutako publizitate, hedapen eta agiri guztietan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu behar dira, edozein dela ere erabilitako bitartekoa: "Nafarroako Gobernuak-Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak diruz laguntzen dute". Testu horrek urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Derketuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko ditu, horren bidez arautzen baitira Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera.

h) Kontratatutako langileei dagokienez, proiektua gauzatzeak berekin dakartzan lan betebeharrak betetzea.

i) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

j) Parte-hartzaileen kontratuak zuzendariordetzara bidaltzea, horiek kontratatu eta 15 eguneko epean.

k) Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektuaren exekuzioa nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira.

Funtsezko aldaketatzat joko dira helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina dutenak, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, gastu diruz lagungarri guztien %5eko desbideratze ekonomikoa ekartzen dutenak. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekartzen ahalko du, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko zaizkio Nafarroako Gobernuari dagokion justifikazio txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

l) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

m) Betiere, pertsonei buruzko datuak, azken onuradunenak izan edo esku hartzen duten langileenak izan, sexuaren arabera bananduta egonen dira, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 19. artikuluarekin.

n) Entitate eskatzaileek Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarrritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte.

o) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

18. Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

1. Oinarri arautzaile hauetan ezarritako ondorioetarako, zilegi da azpikontratatzea, hau da, hirugarrenekin hitzartzea haiek gauzatu dezatela dirulaguntzaren xedeko jarduera osoa edo zati bat. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Azpikontratazioa egitean, entitate onuradunek lehentasuna emanen diete gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran dauden langileek osatutako enpresei edo entitateei, bat etorriz Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin, betiere gauzatu beharreko prestazio eta jarduerak –nolakoak diren ikusita– halako entitateek egin baditzakete.

Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

2. Hornitzaileak kontratatzea. Toki entitate onuradunek frogatu beharko dute Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak arlo horretan ezartzen dizkieten betebeharrak betetzen dituztela.

19. Ez-betetzeak eta dirua itzultzea.

1. Dirulaguntzaren ordainketa osoa edo partziala jasotzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, hartutako zenbatekoa osorik edo partez itzuli beharko da baldin eta proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da. Dena dela, entitateak bere borondatez eskatzen ahalko du justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoaren itzulketa. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.

2. Orobat, entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela frogatzen duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, kontuan hartuta dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino ez diren bete.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Baldin eta azken justifikazioan ez-betetze guztiak formazkoak baino ez badira, kontuan hartuko da zenbat egun joan diren epea bukatu zenetik behar diren dokumentuak aurkeztu arte, eskala honen arabera:

  • Egun baliodun batetik hirura bitarteko atzerapena: %5eko murriztapena arte.
  • Lau eta sei egun baliodun arteko atzerapena: %50eko murriztapena.
  • Sei egun baliodun baino gehiagoko atzerapena: dirulaguntza osoa itzultzea edo galtzea.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura ebatzi beharko da hura hasten denetik 12 hilabeteko epean.

20. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka, toki entitateek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

21. Aplikatzekoa den legedia.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoari jarraituko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan.

II. ERANSKINA.–Balorazio irizpideak (100 puntu)

A. BIDEZKOTASUN INSTITUZIONALA

(17 puntu gehienez)

A1

Generoa

4 puntu gehienez

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana izatea

2 puntu

Tokiko protokolo bat izatea genero indarkeriaren kontra edo sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzeko

1 puntu

Berdintasuneko teknikariaren figura izatea toki entitatean

1 puntu

A2

Gaitasun finantzarioa (hainbat finantzaketa iturri izatea)

1 puntu gehienez

2 finantzatzailera arte (Nafarroako Gobernua barne)

puntu 1

3 finantzatzaile baino gehiago (Nafarroako Gobernua barne)

0,5 puntu

A3

Esperientzia kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren lan esparruan

3 puntu gehienez

Azken 5 urteotan familia-kontziliazioaren eta/edo erantzunkidetasunaren esparruan gauzatutako proiektuen kopurua (puntu 1 proiektu bakoitzeko/0 puntu proiekturik ez badago)

1 puntu, proiektu
bakoitzeko

A4

Haurren parte-hartzerako mahaia edo kontseilua izatea

2 puntu gehienez

A5

Toki entitate eskatzailearen biztanle kopurua

7 puntu gehienez

5.000 biztanletik beherako toki entitateak

7 puntu

5.000 eta 10.000 biztanle arteko toki entitateak

3 puntu

B. PROIEKTUAREN BALORAZIOA

73 puntu

B1

Proiektuaren koherentzia

34 puntu gehienez

b.1.a

Proiektuaren funtsa

Guztiz koherentea

5 puntu

Partzialki inkoherentea da

3 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0 puntu

b.1.b

Helburuak

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5 puntu

Koherenteak dira, baina gutxi zehaztuta daude

3 puntu

Inkoherenteak dira eta gutxi zehaztuta daude

0 puntu

b.1.c

Jardueren deskribapena

Zehatz deskribatuta

5 puntu

Ez daude zehatz deskribatuta

3 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0 puntu

b.1.d

Espero diren emaitzak

Zehatz deskribatuta

5 puntu

Ez daude zehatz deskribatuta

3 puntu

Behar diren atalak ez dira bete

0 puntu

b.1.e

Jardueren egutegia

Zehatz deskribatuta

5 puntu

Ez dago zehatz deskribatuta

3 puntu

Behar de atala ez da bete

0 puntu

b.1.f

Jarduerak egitean hartutako zeharkako neurrien intentsitatea (genero ikuspegia, aukera berdintasuna, ingurumen neurriak, hizkuntzen erabilera, kulturartekotasuna, belaunaldien arteko harremanak)

5 puntu gehienez

Gutxienez zeharkako hiru neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

5 puntu

Gutxienez zeharkako bi neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

3 puntu

Genero ikuspegia zeharka txertatzen du

2 puntu

b.1.g

Jarduerak egitean hartutako zeharkako neurriak desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen premia espezifikoei erantzuteko.

4 puntu gehienez

Gutxienez hiru neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

4 puntu

Gutxienez bi neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

3 puntu

Gutxienez neurri bat jasotzen du (genero ikuspegia barne)

puntu 1

B2

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

7 puntu gehienez

b.2.a

Adierazleak:

3 puntu gehienez

Adierazle kuantitatibo eta kualitatibo egokiak daude

3 puntu

Adierazle egoki guztiak kuantitatiboak baino ez dira, edo kualitatiboak baino ez.

1,5 puntu

Ez dago adierazlerik, edo ez dira egokiak

0 puntu

b.2.b

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea:

4 puntu gehienez

Oso egokia

4 puntu

Egokia

2 puntu

Desegokia

0 puntu

B3

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

16 puntu gehienez

b.3.a

Giza baliabideen egokitasuna: (profil teknikoak eta esleitutako eginkizunak zehaztea baloratzen da)

4 puntu gehienez

Oso egokia

4 puntu

Egokia

3 puntu

Hala-holakoa

2 puntu

Desegokia

0 puntu

b.3.b

Boluntarioen parte-hartzea proiektuan (boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa)

4 puntu gehienez

Boluntarioek eginkizun zehatzekin parte hartzen dute

4 puntu

Boluntarioek parte hartzen dute eginkizun zehatzik gabe

2 puntu

Ez dute parte hartzen

0 puntu

b.3.c

Baliabide teknikoen egokitasuna (materialak, lokalak...)

4 puntu gehienez

Oso egokia

4 puntu

Egokia

3 puntu

Hala-holakoa

2 puntu

Desegokia

0 puntu

b.3.d

Aurrekontuaren xehakatze egokia:

4 puntu gehienez

Oso egokia

4 puntu

Egokia

3 puntu

Hala-holakoa

2 puntu

Desegokia

0 puntu

B4

Aurkeztutako proiektuak beste zerbitzu publiko batzuekin duen osagarritasunaren eta haiekiko koordinazioaren azterketa:

4 puntu gehienez

b.4.a

Egitura bat planteatzen du aldian aldiko koordinazioa egiteko zerbitzu publikoekin (gizarte, osasun, hezkuntza eta gazteria arlokoekin eta beste batzuekin)

4 puntu gehienez

Koordinazioa sistematikoa eta erregularra da.

4 puntu

Koordinazioa badago, baina ez da sistematikoa.

2 puntu

Aldian behin jartzen dira harremanetan.

puntu 1

Ez dago ez koordinaziorik ez harremanik beste zerbitzu publiko batzuekin.

0 puntu

B5

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

12 puntu gehienez

b.5.a

Aurkeztutako proiektuaren onuradunen profila

5 puntu gehienez

Lehentasunez zuzenduta dago mendekotasuna eta/edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen zaintzaileei eta/edo horien arduradunei

2,5 puntu

Lehentasunez zuzenduta dago guraso bakarreko familiei edo gurasobakartasun egoeran dauden familiei

2,5 puntu

b.5.b

Pertsonak proiektuan sar daitezen erabilitako prozedura

4 puntu gehienez

Bakar-bakarrik oinarrizko gizarte zerbitzuen eta auzo unitateen edo beste baliabide publiko batzuen bidez

4 puntu

Batez ere oinarrizko gizarte zerbitzuen eta auzo unitateen edo beste baliabide publiko batzuen bidez

3 puntu

Batez ere gizarte erakundeen bidez

2 puntu

Sarbide partikularra

1 puntu

b.5.c

Proiektuaren onuradunek parte hartzeko bideak izatea (iradokizunetarako buzoia, gogobetetasun inkestak eta ebaluazio galdetegiak)

3 puntu gehienez

Bada halakorik, eta behar adina zehaztuta daude.

3 puntu

Bada halakorik, baina ez dira nahikoak edo ez daude behar adina zehaztuta.

puntu 1

Ez ditu.

0 puntu

C. BESTELAKOAK

10 puntu gehienez

C1

Programa berritzailea izatea

4 puntu gehienez

Berritzailea da, ez baita halakorik inoiz egin Foru Komunitatean

2 puntu

Berritzailea da zentzu honetan: berrikuntzak dakartza metodologian, helburuetan, erabilitako baliabideetan, etab.

2 puntu

Ez du inolako alderdi berritzailerik

0 puntu

C2

Genero ikuspegiaren txertatze maila

4 puntu gehienez

Erredakzioan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzea, generikoa erabiltzea eta datuak xehakaturik aurkeztea

puntu 4

Datuak sexuaren arabera xehakaturik aurkeztea

2 puntu

Ez du halakorik aurkezten

0 puntu

C3

Teknologia berriak erabiltzea

2 puntu gehienez

Parte-hartzaileek eta teknikariek erabiltzen dituzte

2 puntu

Parte-hartzaileek erabiltzen dituzte

puntu 1

Ez dute halakorik erabiltzen

0 puntu

III. ERANSKINA.–TOKI ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, BIZITZA PERTSONALA, FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEA SUSTATZEN DUTEN PROIEKTUAK GAUZATZEKO. 2024. URTEA DIRULAGUNTZA ESKABIDEA

I. Eskatzailearen identifikazio datuak

Entitatea:

IFK:

Helbidea:

PK:

Herria:

Harremanetarako pertsona (izen-abizenak):

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

II. Proiektuaren datuak

Proiektuaren izenburua:

Zer herritan esku hartzen den (herri bat edo gehiago):

Hasiera eguna:

Bukaera eguna:

Eskaeraren datu ekonomikoak

Proiektuaren kostua, guztira:

Eskatutako zenbatekoa:

2023an proiektu honetarako eskatu diren dirulaguntzak, beste erakunde batzuenak (eskaera adina lerro bete):

Erakundea:

Zenbatekoa:

III. Gaitasun instituzionala

a) Gaitasun operatiboa eta kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren arloan duen esperientzia

Azken 5 urteetan egindako proiektuen zerrenda (nahikoa da 6 proiektu arte adieraztea).

Urtea

Proiektua

Genero berdintasunerako plan bat ezarria du.

Bai Ez

(Erantzuna baiezkoa bada, zehaztu eta dokumentazioa aurkeztu)

Tokiko protokolo bat ezarria du genero indarkeriaren kontra edo sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzeko.

Bai Ez

(Erantzuna baiezkoa bada, zehaztu eta dokumentazioa aurkeztu)

Berdintasuneko teknikariaren figura du.

Bai Ez

Haurren parte-hartzerako mahaia/kontseilua du.

Bai Ez

Udalerriko biztanle kopurua

IV. Proiektuaren ezaugarri orokorrak

a) Aurkeztutako proiektuaren laburpena

b) Oinarriak: jarduketa-eremuaren eta testuinguru sozial eta ekonomikoaren deskribapen laburra, eta proiektua eginez konpondu edo babestu nahi den gizarte arazoaren azterketa

c) Proiektuaren helburuak

d) Espero diren emaitzak, horiek lortzeko eginen diren jardueren deskribapena, eta egutegia

Jardueren egutegia

Urtea

2024

Hiruhilekoa

1.

2.

3.

4.

Hilabetea

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

11.

12.

1.1 jarduera:

1.2 jarduera:

...

(*) Jarduerak egin direla egiaztatzen duten dokumentuak, euskarriak edo bestelako materialak erantsiko dira, zeinak esku-hartzearen justifikazioarekin batera aurkeztuko baitira.

e) Proiektuko parte-hartzaileen (onuradunen) ezaugarriak

Emakume kopurua, guztira:

Gizon kopurua, guztira:

Pertsonak proiektuan sar daitezen erabilitako prozedura:

Pertsonek proiektuan parte hartzeko dituzten bideen deskribapena (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak, etab.)

f) Jardueren betetze-maila neurtzeko adierazleak

g) Aurkeztuko diren egiaztapen-iturriak

h) Eginen den jarraipen prozesuaren eta, hala badagokio, ebaluazio prozesuaren deskribapena

i) Proiektua gauzatzeko behar diren giza baliabideak (behar diren pertsonak)

Kontratudun langileak

Langile kopurua

Kualifikazioa / Titulazio akademikoa

Maila

Lanaldi mota (kontratua)

Proiektuari
egotzitako lanaldia (%)

Proiektuari
egotzitako denbora (hilabete kopurua)

Langileen eginkizun eta lanen deskribapena:

Boluntarioak

Boluntario kopurua

Haien eginkizun eta lanen deskribapena

Astean zenbat ordu

j) Proiektua gauzatzeko behar diren baliabide teknikoak (materialak, lokalak, etab.)

k) Proiektu honen osagarritasunaren eta beste gizarte-erakunde eta -baliabide batzuekin koordinatzeko sistemaren deskribapena

l) Proiektu hau aurreko urtean finantzatu bada, honako hauek jaso beharko dira: finantzaketa-iturriak, gauzatzearen laburpena, lortutako emaitzak eta esku-hartzeari jarraipena emateko arrazoiak

m) Jarduerak egitean hartutako zeharkako neurriak. (Genero ikuspegia, ingurumen neurriak, aukera berdintasuna, hizkuntzen erabilera, kulturartekotasuna eta belaunaldien arteko harremanak)

n) Jarduerak egitean hartutako zeharkako neurriak desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen premia espezifikoei erantzuteko

V. Beste batzuk

a) Aurkeztutako programaren berrikuntza funtsatzeko informazioa

b) Genero ikuspegiaren txertatze maila

c) Proiektuan teknologia berriak txertatzea

VI. Aurrekontua

Erantsitako Excel dokumentuan eginen da.

VII. Erantsitako agiriak

A) Entitateari buruz

Eskaeraren arduradunaren akreditazioa eta NANa

Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea

Funts horniduren beharra frogatzen duen txostena

Finantza-gastuak dirulaguntzari egozten zaizkiola frogatzen duen txostena

Gardentasun-betebeharra betetzeko informazioa

B) Proiektuari buruz

Memoria teknikoa (Word formatuan)

Memoria ekonomikoa (Excel formatuan)

Eranskinak (zehaztu)

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta hori garatzeko gainerako araudian xedatutakoaren arabera, baimena ematen zaio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dokumentu honetan agertzen diren datu pertsonalak erabiltzeko eta haien tratamendu informatikoa egiteko, eskaera hau kudeatzeari begira, behar diren ondorioak izan ditzan. Eskatzen ditugun datu pertsonalak deialdi hau kudeatzea helburu duen fitxategi batean sartuko dira. Era berean, jakinarazten da aukera badela datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzendu edo ezerezteko eta haien aurka jotzeko eskubideak erabiltzeko, hemen: González Tablas kalea 7, 31005 Iruña.

IV. ERANSKINA.–Dokumentazio ekonomikoa

Deskargatu IV. eranskina (dokumentazio ekonomikoa) (XLS).

V. eranskina.–ENTITATEAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

.................................................................... jaunak/andreak, .......................... NAN zenbakia duenak, ................................................................ entitatearen legezko ordezkaria den aldetik (entitatearen IFZ: ....................................................................)

ADIERAZTEN DU:

Entitatea, haren administratzaileak edo ordezkariak ez daudela dirulaguntzen onuradun izateko debeku-egoeretan, zeinak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri baitira.

Iruñean, 202………..(e)ko ……………….........….aren …….(e)(a)n

SINADURA:

Iragarkiaren kodea: F2403501